euskaraz · español · english · français  web mapa e-posta  
Hemen zaude:   Sarrera
Hasi: 2012/03/13
Amaitu: bihar

Euskarari gorazarre

Hasi: gaur
Amaitu: bihar

Internet eleaniztuna



http://www.gipuzkoaeuskara.net/ziberkomikiahttp://www.mintzola.com/http://www.euskalit.net/bikain/eus/euskeraz.phphttp://www.kirolaeuskaraz.net/http://www.donostia2016.euhttp://www.ahotsak.com/http://www.armiarma.com/http://www.jakinbai.com/lanbidekihttp://www.euskaraz.net/

Udalen lankidetzaz, irtenbide partekatuak

Euskara Zuzendaritza Nagusiak udalekiko lankidetzaren bidean sakondu nahirik, proiektu elkartuak sortzea proposatu die Gipuzkoako udalei. Hiru tipologiako lankidetza eredua jarriko dugu abian, biztanle kopuruaren eta euskaldunen ehunekoaren arabera.

proiektu_elkartuak.jpg

Oraingo Foru Gobernuaren asmoa da euskararen normalizazioaren aldeko lana eraginkortzea eta bide horretan udalak nahitaezko aliatutzat ditu. Konplizitatea eta lankidetza bultzatu nahirik, ezaugarri eta behar berdintsuak dituzten udalen arteko elkarlana sustatuko nahi dugu, proiektu elkartuen bitartez, eta udal<>ekin egitasmoaren barruan.

Euskara Zuzendaritza Nagusiak deiturik, Gipuzkoako udaletan euskararen sustapenaren ardura duten 75 teknikari eta zinegotzi -alkateren bat, ere bai- bildu dira, 2012ko otsailaren 29an, martxoaren 5ean eta martxoaren 9an, Villabonako Mintzola Fundazioaren egoitzan.

Udalen tipologia era honetan definitua izan da:

  • Herri txikiak: UEMAn biltzen diren eta ezaugarri berdinak dituzten udalak (biztanle gutxien eta, ehunekoetan, euskaldun gehien dituztenak; > % 80)
  • Herri ertainak: euskaldunen bataz bestekoa handia (% 60 - % 80 artean) duten herri kozkorrak (4.600-22.000 biz.).
  • Herri handi eta hiriak: euskaldunak % 60 baino gutxiago diren herri eta hiriak.

Bilkuretan, proiektu elkartuak sortzeko lan-ildoak aski ongi marrazturik gelditu dira. Orain, ezaugarri eta behar berdintsuak dituzten udalek proiektu elkartuen bidez irtenbideak elkarrekin diseinatzen hasiko dira udalak, 2012ko urria bitarte. Urtearen azken hiruhilekoan hasiko dira proiektu elkartuok gauzatzen.

Informazio gehiago udalekiko lankidetzaz: