euskaraz · español · english · français  web mapa e-posta  
Hemen zaude:  Albisteak

Albisteak

2012-03-15 / 08:38
proiektu_elkartuak.jpg

Udalen lankidetzaz, irtenbide partekatuak

Euskara Zuzendaritza Nagusiak udalekiko lankidetzaren bidean sakondu nahirik, proiektu elkartuak sortzea proposatu die Gipuzkoako udalei. Hiru tipologiako lankidetza eredua jarriko dugu abian, biztanle kopuruaren eta euskaldunen ehunekoaren arabera.

Osorik irakurri
 
2012-03-02 / 09:15
04_kaukaso_hizkuntzak.jpg

Kaukaso: Europako hizkuntza-mosaikoa

Kaukaso mendikateak Europa eta Asia arteko muga geografikoa ezartzen du. Mendikatearen hegoaldeko hegalean Georgia eta Azerbaijan daude; iparraldekoan, berriz, Errusiar Federazioa. Hizkuntzei dagokienez, mendi sistema honen inguruan dago Europa osoko aniztasun eta aberastasun handiena. Izan ere, ingurune horretan hainbat hizkuntza-talde indoeuropar erabiltzen dira, baita hizkuntza altaikoak eta hizkuntza kaukasiarren taldea osatzen duten beste batzuk ere.

Osorik irakurri
 
2012-02-23 / 16:00
zigor_etxeburua.jpg

Euskarako zuzendari nagusia, Info7 irratian

Zigor Etxeburua, Gipuzkoako Foru Aldundiko Euskara zuzendaria elkarrizketatu dute Info7 irratian.

Osorik irakurri
 
2012-02-20 / 13:19
03_itzultzailea.jpg

Anglizismo traidoreak

Gero eta lotuago dagoen mundu honetan, badakigu itzultzaile onak balio handikoak direla. Itzultzaileak, hizkuntzen arteko zubi biziak izateaz gain, hitzen arotz ikusezinak ere badira, konferentzia-aretoen atzealdeko kabina bakartietan ezkutatuta, zentzua ematen duten ahotsak dira, beren lana gabe ulertezinak liratekeen elkarrizketen itzalean.

Osorik irakurri
 
2012-02-16 / 08:31
udaltop_2012.jpg

Udaltop topaketak aurkeztu dira

Udaletako euskara teknikarien 2012ko jardunaldien gaia izango da "Nolakoa da gure (udalaren) hizkuntza-politika? Begiratu, mesedez, euskara sailetik kanpo". Herri erakundeen hizkuntza politikak behar duen zentraltasuna aztertzeko saio bat izango da.

Osorik irakurri
 
2012-02-13 / 09:43
diru_laguntzak.jpg

Euskara Zuzendaritza Nagusiaren diru laguntzak 2012an

Gipuzkoako Foru Aldundiak 2.386.422 euro xedatu ditu 2012an euskararen erabilera soziala hedatzeko proiektu eta egitasmoen alde.

Osorik irakurri
 
2012-02-09 / 09:14
02_hispanoak_AEBtan_arg_lacris.jpg

Postal amerikarra

Heldutako azkena da beti etorkina. Ingalaterra Berrian, adibidez, amerikar petotzat dute bere burua ezagutu ditudan italiarrek. Eta italiarren ustez, errusiarrak dira orain etorkinak. Kalifornian hispanoak -egia esanda, mexikarrak- dira, berez, etorkinak. Kanadarrak, ordea, ez dira ezberdintzat ikusten; hizkuntza eta kultura berberak dituzte. Biologiak ere laguntzen du, hispanoen kasuan ez bezala. Lotura erabakigarria da saskibaloi edo futbol amerikarreko liga berean aritzea.

Osorik irakurri
 
2012-02-02 / 08:07
garitano_etxeburua.jpg

Gipuzkoako Foru Aldundiak diruz lagunduko du Lodosako Ibaialde ikastola

Nafarroako Lodosa herriko Ibaialde ikastola larri dago, eta Ikastolen Elkarteak auzolanerako deia egin du, dirua biltzeko. Horren bidez, Ibaialde ikastolaren alde euro bateko ekarpena egitea proposatuko dio ikastoletako ikasle bakoitzari, eta baita marrazkiak egitea, Lodosako ikastolaren egoeraren larritasuna azalduz. Kontu korronte bat ere badute, nahi duenak ekarpena egiteko.

Osorik irakurri
 
2012-01-21 / 18:47
01_euskara_transmisioa.jpg

Euskararen bizi-indarraz Ipar Euskal Herrian

UNESCO erakundeko arriskuan diren hizkuntzei buruzko aditu talde berezi batek Language Vitality and Endangerment (Hizkuntzen bizi-indarra eta desagertzea) deitu zen txostena aurkeztu zuen, 2003an. Txosten horren helburuak hizkuntzen higaduraren maila definitzea eta desagertze arriskuaren balioztapen-irizpideak finkatzea ziren.

Osorik irakurri
 
2012-01-14 / 17:50
txillardegi.jpg

Txillardegi hil da

Donostian hil da gaur, 2012ko urtarrilaren 14an, Jose Luis Alvarez Enparantza idazlea eta hizkuntzalaria. Frankismoaren aurkako borrokan nabarmendu zelarik, euskara batuaren sustatzaileetako bat izan zen, euskal literaturaren eraberritze bidean mugarriak ipini zituen, eta euskararen erabilera aitzinarazteko lanetan bizitza osoan saiatu zen.

Osorik irakurri