Sustatu.com > natura

'Zaborrologia' hizketagai, Cosima Dannoritzerrekin

© cc-by-sa  Cristina Enea Fundazioa  ¦  2011-12-19 ¦ 12:11 ¦  natura

Cosima Dannoritzer errealizatzaile eta gidoilari alemaniarrak, zaharkitzapen programatuari buruzko Comprar, tirar, comprar dokumental ezagunaren egileak, hitzaldi interesgarria eskainiko du asteartean Donostian, zaborrologiari buruz, 19.00etan udaletxeko udalbatza aretoan.

Guztia irakurri ¦ 2 erantzun

Publizitatea

Global Wave Conference, gaur eta bihar Miarritze eta Donostian

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2011-10-24 ¦ 08:08 ¦  natura

Global Wave Conference, Olatuen Babesari buruzko nazioarteko biltzarra, Miarritzen (Bellevue aretoan) eta Donostian (Kursaal jauregian) egingo da datorren gaur eta bihar (hilak 24 eta 25), Surfrider Fundazioak eta Donostia 2016 Hiriburu Kulturalaren antolakuntzaren eskutik. Bi egunetan 9.00etatik hasita, ekitaldi irekiak dira.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Gazte Ekoliderrak 3. edizioko partaide izan nahi al duzu?

© cc-by-sa  Kutxa Ekogunea  ¦  2011-10-15 ¦ 08:14 ¦  natura

Zure inguruak arduratzen bazaitu eta garapen jasangarriaren alde egin nahi baduzu, Ekolider Sarean duzu ekintzarako gune aproposena.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Cristina Enea, parke sorgindua

© cc-by-sa  Haritz Rodriguez | Transistoria.com  ¦  2011-09-17 ¦ 10:43 ¦  natura

Trasistoria ekoiztetxean grabaketa ekipo berria dugu eta frogak egiten hasi gara. Donostiako estudiotik gertu badugu parke zoragarri bat, Cristina Enea du izena eta geure kamerak probatzeko eremu bikaina izan da beti. Lehenengo emaitza duzue ondokoa: Cristina Enea, parke sorgindua.

Cristina Enea: Enchanted Park from Transistoria on Vimeo.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Leherketa hondakin erradiaktiboak tratatzeko Frantziako instalazio nuklear batean

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2011-09-12 ¦ 14:17 ¦  natura

Leherketa gertatu da Frantziako instalazio nuklear batean, Gard departamentuko Marcoule herrian. Pertsona bat hil da eta segurtasun perimetroa ezarri da, ihes erradaktiboaren arriskua egon baitaiteke. EDF enpresaren filial batean (Socodei) gertatu da istripua, zehazki material erradiaktibo erabilia tratatzeko Centraco izeneko instalazioan.


Centraco instalazioaren irudia, Socodei enpresako webguneak erakusten duena.

Erref.: Leherketa hondakin erradiaktiboak tratatzeko Frantziako instalazio nuklear batean (www.rue89.com)
# ¦ Erantzun bat

Saguzarraren urtea, iraileko Elhuyar zientzia eta teknologia aldizkarian

© cc-by-sa  Elhuyar Fundazioa  ¦  2011-09-10 ¦ 13:21 ¦  natura

Oraindik ez ditugu asko ezagutzen saguzarrak, eta hori arazo bat izan daiteke kontserbazioaren ikuspuntutik. Hain zuzen ere, 2011-2012 Saguzarren Nazioarteko Urtea izatearen helburuetako bat da animalia horiek ezagutzera ematea.

Guztia irakurri ¦ Erantzun bat

Sei metroko krokodiloa harrapatu dute Filipinetan, inoiz bizirik harrapatu den handiena

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2011-09-06 ¦ 13:18 ¦  natura

Sei metro pasatxo (6,4 m) eta tona bateko pisua daukan krokodiloa harrapatu dute asteburuan Filipinetan. Sekula bizirik harrapatu den krokodilorik handienetakoa, handiena ez bada. Atera metroa eta kalkulatu noraino iristen diren 6 metro horiek...

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Balea Ondarroa aurrean

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2011-09-01 ¦ 12:17 ¦  natura

Atzo, abuztuak 31, Cesar Ugartek Ondarroako portutik milia eta erdira ateratako argazkia.


Argazkiak.org | Balea Ondarroan

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Marea biziak: iazko argazkiekin egindako bideo bat

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2011-08-30 ¦ 09:46 ¦  natura

Iazko irailean izandako itsasaldi biziekin, egun bereko itsasgora eta itsasbeheran argazkiak aterata bideo polita egin zuten. Itsasbehera ikusgarria izan zen egun hartan goizean, eta arratsaldean ohi baino gorago izan zen uraren muga Errio bazterretan.

Erref.: Marea biziak: iazko argazkiekin egindako bideo bat (www.baleike.com)
# ¦ Komentatu

Duela 800.000 urte desagertutako landare bat agertu da berriro atlantikoan

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2011-08-19 ¦ 08:38 ¦  natura

Albistea ez da berria, ekainekoa da, baina duela 800.000 urte desagertutako landarea agertu dela esateko, bi hilabetek ez dute albistea larregi zahartzen. Atlantikoan agertu da Neodenticula seminae landarea: Artikoaren desizoztea dela eta sortutako bide berri baten bitartez iritsi da Pazifikotik, uztez.

Erref.: Duela 800.000 urte desagertutako landare bat agertu da berriro atlantikoan (noticiasdelaciencia.com)
# ¦ Komentatu

Natura biziz: Naturaren bitartez norberaren nortasuna hazteko tailerrak

© cc-by-sa  natura biziz, ekogunea, natura,  ¦  2011-07-10 ¦ 09:06 ¦  natura

Naturak sentiarazten digun ongizatea ulertzeko, ezagutzeko, sentiarazteko eta areagotzeko tailerrak antolatu ditu Kutxaren Jasangarritasun Sailak PRH Personalidad y Relaciones Humanas eskolako adituekin batera. Egitasmoaren helburua naturaren bitartez norberaren nortasuna haztea da.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Pasaiako kanpoko portuaren kontrako txosten gordina

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2011-04-26 ¦ 09:18 ¦  natura

Pasaiako kanpoko portua babes ekologikoaren aldetik ezin egiteko modukoa dela Espainiako Ingurune ministerioaren txosten batek. Are gehiago, ekonomikoki ere ez dio bideragarritasunik ikusten, eta proposatu diren gaurko barneko Pasaiako kai instalazioetan beste garapen urbanistiko batzuk ere zalantzan jartzen ditu. Jaizkibelgo maldetan Gipuzkoako Foru Aldundiak eta beste erakunde batzuek egin nahi dutena, Ecoport delakoa, traba serio baten aurrean egon liteke beraz.

Erref.: Pasaiako kanpoko portuaren kontrako txosten gordina (www.elpais.com)
# ¦ Erantzun bat

Ebro ibaira baimendutakoa baino 10 gradu beroago isurtzen du ura Garoñako zentralak

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2011-04-06 ¦ 17:49 ¦  natura

Greenpeacek gaur publiko egin duen ikerketa baten arabera, Garoñako zentraletik Ebro ibaira isurtzen duten ura behar baino 10 edo 15 gradu beroagoa da. Arauak 3 graduko tenperatura beroagoa isurtzea baimentzen diote Nuclenor kudeatzaileari, baina hortik gora, askoz beroagoa isurtzen dute, eta Ebro ibaiko zenbait puntutan neurtu dute hori. Datuak otsailaren 9an hartu zituzten, Fukushimako krisia hasi baino hilabete lehenago, baina gaur egin dituzte publiko.


Argazkiak.org | Garoña eta Ebroko tenperatura © cc-by-sa: sustatu

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Rikuzentakata herriko suhiltzaileena eta tsunamiko beste bideo amateur batzuk

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2011-03-14 ¦ 07:23 ¦  natura

Tsunamiaren lehen irudiak telebista kateek emanak izan ziren, puntu finko batetik edo airetik. Orain, bideo amateurrak ari dira agertzen. Hau Rikuzentakata herriko suhiltzaileek egina da. Ez da irudi garbienak dituena, baina izu eta ihesaren ideia bat ematen du, hasiera lasai baten ondoren, terrorea:

Guztia irakurri ¦ 8 erantzun

Tsunamiaren aurreko eta ondorengo aire-irudiak

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2011-03-13 ¦ 12:27 ¦  natura

Beldurgarria da. Tsunamiaren aurreko eta ondorengo aire-irudiak konparatzeko tresna sortu dute Australiako ABC telebistakoek, Googleren irudiak erabiliz. Igaro saguarekin gainetik, eta aurretik/ondoren konparaketa egingo duzue.

Erref.: Tsunamiaren aurreko eta ondorengo aire-irudiak (www.abc.net.au)
# ¦ 5 erantzun

Japonian mega-lurrikara (8.8) eta tsunami ikaragarria gertatu da

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2011-03-11 ¦ 09:42 ¦  natura

IKUSI ZUZENEAN AL JAZEERAN I Orain errepikatzen ari dira. Hau da ikusitako pasarteetako bat:

Tokyotik iPhone bidez zera idatzi du Paulo Berriozabalek gaur 7.15ak aldera, Facebooken irakurri diogunez:

Kriston lurrikada momentu honetan TOkion. Is still on

Guztia irakurri ¦ 6 erantzun

Animaliak hiltzeko forma krudelak

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2011-03-09 ¦ 11:33 ¦  natura

Animaliekiko egindako basakerien bideo ugari dago sarean; horietako batzuk, animalien hilketak, baimenduta ez dauden moduetan egindakoak. Musulmanen "halal" haragia egiteko, ustezko errito erlijioso bat errespetatuz, bai; baina bestela ez dago baimendua ganadua horrela hiltzea...

Guztia irakurri ¦ 3 erantzun

Eklipse partziala gaur goizean

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2011-01-04 ¦ 07:26 ¦  natura

Eguzki eklipse partziala (ilargiak eguzkiaren zati bat bakarrik estaliko du) ikusi ahal izango da gaur Europatik, Afrika iparraldetik eta Asia erdialdetik. Eklipsea 07:49an hasiko da, eta Euskal Herrian eguzkia 08:40an aterako denez, ateratzen denean zati bat estalita izango du. 08:57an joko du goia eklipseak.

Erref.: Eklipse partziala gaur goizean (eclipse.gsfc.nasa.gov)
# ¦ Erantzun bat

Euskal kostaldeko Geoparkeak UNESCOren onespena jaso du

© cc-by-sa  Geogarapen  ¦  2010-12-23 ¦ 07:54 ¦  natura

Deba, Mutriku eta Zumaiako udalek aurkeztutako hautagaitzak UNESCOren eta Geoparkeen Europar Sareko Koordinazio Batzordearen onespena jaso du. Erabakia duela aste batzuk eman zen ofizialki jakitera Greziako Lesbos irlan egin zen Europar Geoparkeen 9. Biltzarrean.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

'Motxo'-ren azken bidaia

© cc-by-sa  Baleike.com  ¦  2010-12-09 ¦ 16:39 ¦  natura

Lortu dute Motxo arrantzontzia harraldetik ateratzea.

Guztia irakurri ¦ 3 erantzun

Artikulu zaharragoak »»