Zeraingo herri-proiektuaren defentsan

© cc-by-sa  Zeraingo herri-proiektuaren aldeko ekimena  ¦  2012-03-18 ¦ 14:23 ¦  herri-administrazioak

Hainbat herritarrek Zeraingo herri‐proiektuaren aurkako erasoak salatu dituzte. Zerainen martxan dagoen herri‐proiektuaren eta ereduaren aldeko apustua berretsi dute eta herri barruan sortu den mehatxuari "nahikoa da" esateko hainbat ekimen martxan jartzea erabaki dute.

Guztia irakurri ¦ 2 erantzun

Publizitatea

Hitanoa.com web guneak atal berria

© cc-by-sa  maramara*taldea  ¦  2012-03-18 ¦ 09:56 ¦  hizkuntza

Hitanoa.com webguneak hitanoari buruzko materiala eta informazioa eskaintzen du. Hemendik aurrera hitanoaren inguruko dokumentuen loturak ere eskaintzen hasiko da.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Zientzia eta teknologia gaiak guztiontzat sarean, Elhuyar aldizkariaren eskutik

© cc-by-sa  Elhuyar Fundazioa  ¦  2012-03-17 ¦ 14:40 ¦  zientzia

Elhuyar Zientzia eta Teknologia aldizkariak webgune berria estreinatu du eta bertan Elhuyar aldizkariaren papereko bertsioan jasotzen diren edukiak sarean daude, edonoren esku. Gainera Elhuyar aldizkariaren harpidedunei zerbitzu osagarriak eskainiko zaizkie webgune berriaren bidez.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Asteburu kitzikagarria Barrian (Araba) Basauriko Sustraiak Fundazioarekin

© cc-by-sa  Nerea Zubiete. Sustraiak Fundazioa  ¦  2012-03-17 ¦ 13:03 ¦  jokoak

Udara itxaron barik, Sustraiak Fundazioak Neguko Ekintzak progama dauko abian. Honen bitartez, aukera emoten deutsie Basauriko gaztetxoei asteburu ederrak pasatzeko euskal giroan. Hurrengo urteera Arabako Barriara, asteburu osoa pasatzera izengo da martxoaren 23, 24 eta 25ean eta izena emoteko epea zabalik dago.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Koldo Saratxagaren hitzaldi irekia "Informazioaren kudeatzailea" ikastaroari hasiera emateko

© cc-by-sa  Tabakalera, Donostia  ¦  2012-03-16 ¦ 14:59 ¦  kultura

Tabakalerak eta Asmoz Fundazioak antolatutako Informazioaren kudeatzailea eta bitartekaria izeneko ikastaroa joan zen astean abiatu bazen ere, hasiera ofiziala eta publikoa datorren astelehenean, martxoaren 19an, emango zaio, Koldo Mitxelena Kulturuneko ekitaldi aretoan Koldo Saratxagak eskainiko duen hitzaldiarekin. Interesa duen ororentzat zabalik egongo den saioa 18:30etan hasiko da eta gaztelaniaz izango da. Gainera, bertaratu ezin dutenek ere hitzaldia jarraitzeko aukera izango dute, streaming bidez emango baita Koldo Mitxelenako webgunean.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Hamaika Telebistak web orri berritua aurkeztu du

© cc-by-sa  Hamaika Telebista  ¦  2012-03-16 ¦ 13:26 ¦  telebista

Martxoan hiru urte bete dira Hamaika piztu genuenetik. Urteurrenari loturik hainbat berrikuntza ditugu. Eta gaur, horietako bat aurkeztu nahi dugu. Hain zuzen ere, web orri berritua. Hamaika.tv ataria denon eskura jarri dugu, hobekuntza nabariekin. Helbidea ez da aldatu, www.hamaika.tv izaten segitzen du. Aldiz, diseinua eta edukia sobera aldatu dira.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

OEE-Osasungoa Euskalduntzeko Erakundearen adierazpena, Osakidetzan zerbitzu eta langile elebidunak identifikatzeko proiektuari buruz

© cc-by-sa  OEE Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea  ¦  2012-03-16 ¦ 11:11 ¦  hizkuntza-eskubideak

Berriki prentsan argitaratu da Osakidetzak eskuetan baduela sistema integral bat eskaintzen dituen zerbitzu elebidunak herritar euskaldunen aurrean identifikatzeko, bai langile bakoitzari dagokionez bai unitatearen mailan. Sistema horren helburua litzateke herritarrari osasun-arreta euskaraz jasotzeko bidea erraztea, herritarrak begirada batez jakingo bailuke euskaraz zein unitatek eta langilek artatu ahal duen, haztamuka edo galdezka ibili gabe. Era berean, proiektuak berarekin darama kanpainen bidez herritarrei ezagutaraztea euskara erabiltzeko aukera duela nola jakin, eta erabiltzera animatu ere egiten ditu.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Kokein: "Zuzenekoen bila joaten gara"

© cc-by-sa  Gaztezulo  ¦  2012-03-16 ¦ 09:32 ¦  musika

Kokein boskote eibartarrak martxoan kaleratuko du lan berria, Izan izenekoa. Indartsu datoz, kontzertuak emateko gogo biziz. Eta ez dute gelditzeko asmorik: Euskal Herritik abiatuta, apirilean Alemaniaraino iritsiko dira kantu berriz beteriko furgonetarekin.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Taosa itsas bazterrean

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2012-03-15 ¦ 16:08 ¦  eguraldia

Gaur zer eguraldi egin du, ba? Bero eta eguzkitsua, esango dute batzuek. Fresko eta hitsa, beste batzuek. Izan ere, une honetan 16-18 graduko aldea dago Euskal Herriko hainbat herriren artean. Barrualdean (Gipuzkoa erdialdean eta Nafarroa Iparraldean) 25 gradutik gora ditugun bitartean, Kostaldeko zenbait lekutan osta-osta iristen dira 10 gradura. Izan ere, Taosa dugu itsasaldean.

Guztia irakurri ¦ 6 erantzun

Iruri Knörr eta Ideateca hurrengo Betor hitzaldian

© cc-by-sa  Betor  ¦  2012-03-15 ¦ 15:49 ¦  internet

Datorren astean hirugarren Betor hitzaldia emango du Ideatecako Iruri Knörrek. Jokoen programazioan murgildutako enpresa bilbotarraren nondik norakoak ezagutuko ditugu, Facebooken lehen pausuak eman zituztenetik azkenengo HTML5ean egindako lanetara.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Ingelesik gabe euskal irakaskuntza non?

© cc-by-sa  Iberba Euskara Zerbitzuko Patxi Alaña  ¦  2012-03-15 ¦ 12:12 ¦  hizkuntza

Euskalgintzan ideiak agortzen ari zaizkigula dirudi. Orain dela 30 bat urte ekimena kalean zegoen, proiektu berriak herritik sortzen ziren. Gaur egun, ordea, badirudi denok Administrazioari begira gaudela, hura txalotuz edo kritikatuz, baina gauza berri asko sortu gabe. Artikulu hau Euskalgintza 2030 izeneko eztabaida bateko lehenengo ekarpena da. Bada ordua datozen 20 urteei begira gogoeta sakona egiteko.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Ibilaldia, Bizkaiko Ikastolen jaia, ekainaren 3an ospatuko da

© cc-by-sa  Itxaropena Ikastola  ¦  2012-03-15 ¦ 11:57 ¦  hizkuntza

Maiatzaren 27an ospatzekoa zen Bizkaiko Ikastolen jaia Trapagaranen, baina Athletikek Bartzelonaren aurka jokatu behar duen kopako finalaren ostean egon daitezkeen ospakizunak ahalik eta gutxien eragiteko asmoz, Ibilaldia ekainaren 3ra pasatzea erabaki du Ibilaldia Elkarteak.

Guztia irakurri ¦ 2 erantzun

Udalekuetarako izen-emateak ireki dira

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2012-03-15 ¦ 10:24 ¦  hezkuntza

Oraindik neguan gauden arren, egunotan iragarri da haurren udalekuen eskaintza nagusia. Kasurik gehienetan, gainera, izena emateko epea ere ireki da edo datozen egunotan irekiko da. Hasteko, Euskal Udalekuen eskaintza dago (Abaigar, Goñi eta Bernedoko udalekuena); datorren astetik aurrera hasiko da izen-ematea. Bestalde, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako aldundiek antolatutako udalekuetan dagoeneko zabalik dago izen-ematea, datorren martxoaren 23ra arte. Eta Bertizko Partzuergoak ere asteon aurkeztu du Nafarroan izango den eskaintza; Arantzan eta Beintza-Labaienen izango dira "Euskaraz Blai" udalekuak.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Angustiatik nostalgiara

© cc-by-sa  Xabier Mendiguren Elizegi  ¦  2012-03-15 ¦ 08:45 ¦  antzerkia

Oso lan interesgarri bi ekarri zizkigun atzo dFeriak, ezberdinak guztiz: batetik, "Jose K. torturado", Javier Ortizen testuarekin Pedro Casablanc-ek egindako bakarrizketa indartsua, eta bestetik Anton Txekhov-en "Osaba Vania" klasikoaren muntaia ederra.

Guztia irakurri ¦ Erantzun bat

Aste honetan aurkeztuko dute La Troba Kung-Fú talde katalanak Herri Urratserako egin duen kantua

© cc-by-sa  Xan  ¦  2012-03-14 ¦ 11:26 ¦  musika

Lehen aldiz euskalduna ez den talde batek egin du Herri Urratseko kantua. Elkartuz zabaldu aurtengo leloarekin bat eginez, antolatzaileek La Troba Kung-Fu talde katalanari eskatu zioten kantua egitea. Pozik hartu zuten eskaintza eta laguna duten Damba taldearen laguntzarekin berehala ekin zioten lanari. Emaitza: elkartuz zabaldu, akordeoi doinu alaiak, kantagarriak, ekialdeko tzigane estiloan oinarrituak. Euskararen besta den Herri Urrats islatzen duen, eta guztiz berria den Kataleuska estiloa izendatu beharko balitz. Aste honetan aurkeztuko dute Euskal Herriko hainbat lekutan.

Guztia irakurri ¦ 2 erantzun

Komunikaldiak 2012: bideo jokoak eta hezkuntza

© cc-by-sa  Joxe Aranzabal  ¦  2012-03-14 ¦ 10:20 ¦  hezkuntza

Martxoaren 21ean, asteazkena, Komunikaldiak 2012 jardunaldia egingo da Eskoriatzan, Mondragon Unibertsitatearen Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean, gai honen inguruan: Bideo jokoak eta hezkuntza. MUtelebistak zuzenean emango du jardunaldia, streaming bidez. Horrezaz gain, fakultateak ordenagailu gela bat prestatuko du, bertan nahi duenak bideo jokoak proba ditzan. Sarrera libre izango da.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Bikote kontuak, olgetan-benetan

© cc-by-sa  Xabier Mendiguren Elizegi  ¦  2012-03-14 ¦ 09:19 ¦  antzerkia

Astearteko DFeriako programaziotik, beste bi emanaldi, Espainiatik datorrena bata eta Euskal Herritik bestea, biak ere giza harremanez dihardutenak: ¡Agosto! (Cuadros de amor y humor al fresco) Jose Luis Alonso de Santos-ena, eta Ipar haizearen kontra Daniel Glattauer-ena, Fernando Bernuesek zuzendua. Irudian, Ipar haizearen kontra antzezlanean, Emi (Itziar Atienza) eta Leo (Joseba Apaolaza), ordenagailu bidezko maitasun birtualaz.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Iparraldea Bertan zikloaren XI. edizioa Donostian

© cc-by-sa  EKE  ¦  2012-03-14 ¦ 08:52 ¦  kultura

11. aldiz, Euskal kultur erakundea eta Koldo Mitxelena kulturunea elkartzen dira Iparraldea Bertan! kultur zikloaren antolatzeko. Egitarauan, kontzertuak eta Iparraldea garapen bidean deitu hitzaldia Battitta Boloquy-rekin. Ekitaldiak martxoko asteazken guziz iraganen dira, 19:30etan, Koldo Mitxelena kulturunean.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Karkarak kanpaina abiatu du, laguntzaile berriak lortzeko

© cc-by-sa  Karkara Elkartea  ¦  2012-03-13 ¦ 10:56 ¦  hedabideak

Egoera ekonomiko txarrari aurre egiteko, finantzazio bide berriak bilatzeko premia du Karkarak, Orioko eta Aiako aldizkariak. Bi udalekin hitzarmenak lotu nahi ditu, publizitate-bide osagarriak landu eta laguntzaile gehiago lortu. Horretarako laguntzaileak lortzeko kanpaina ere abirazi du, "Karkarak behar zaitu" lelopean.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Dramatzar atlantiarra eta espermatozoide dantzariak

© cc-by-sa  Xabier Mendiguren Elizegi  ¦  2012-03-13 ¦ 08:41 ¦  antzerkia

Atzo hasi zen DFeria, Donostiako Udalak antolatzen duen antzerki jaialdia, eta bi ikuskizunetan izan ginen: Gonçalo Waddington-en konpainia portugesak taularatutako Rosmersholm, Henrik Ibsen norvegiarrarena; eta Cantica II ballet emanaldia, Emiliano Pellisari ekoizle eta zuzendariarena.


Cantica II. Promoziokoa

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Artikulu zaharragoak »»

Publizitatea

 Nabigatu euskaraz