Sustatu.com > politika

Aberri egunean Ikurriña balkoian zintzilikatu eta denok Iruñeara independentziaren bila

© cc-by-sa  Bai Euskal Herriari  ¦  2012-04-03 ¦ 08:50 ¦  politika

Gure etorkizuna erabaki ahal izateko gaurdanik nazio eraikuntzan ereiteko garaia da. Gaur ereindakoa bihar loratu dadin, Independentista sareak Iruñean antolaturiko ospakizunetan parte hartzeko deia luzatzen dizuegu, eta Aberri Egunean, apirilaren 8an, guztiok ikurriña leihoan zintzilikatu dezagun.

Erref.: Aberri egunean Ikurriña balkoian zintzilikatu eta denok Iruñeara independentziaren bila (www.baieuskalherriari.org)
# ¦ Komentatu

Publizitatea

Euskotren izena desagertzen

© cc-by-sa  Jon  ¦  2012-03-30 ¦ 14:14 ¦  politika

Jaurlaritzan dauden ultranzioanalisten paranoiak. Fijatu zaitezte Euskotren konpaniako trenetan, ez al duzue zerbait faltan ikusten? Bai, izena, lehen bagoi guztietan azaltzen zena, ez da jada ikusten. Tren berrietan ez da jarri, eta zaharrak urdinez margotu dira goitik behera. Noski Euskotren izeneko konpania bat baldin badugu atzean nazio bat dagoela dirudi...

Guztia irakurri ¦ 2 erantzun

Madrildik inposatutako lan erreformaren aurka, independentzia

© cc-by-sa  Bittor Hidalgo  ¦  2012-03-25 ¦ 11:52 ¦  politika

Onerako, guztiz egoera sozio-ekonomiko desberdina dugulako, Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroa Garaian, eta geure artean hitzartu nahi/behar ditugulako krisi latz honi aurre egiteko modurik eraginkorrenak eta gutxien traumatikoak, Madrileko, ez eskuin, ez ezkerreko inposiziorik gabe, geure gobernu, geure enpresari eta geure sindikatuen artean.

Guztia irakurri ¦ 2 erantzun

Ezkerretik Bilduz ekimena

© cc-by-sa  Ezkerretik Bilduz  ¦  2012-03-13 ¦ 07:48 ¦  politika

Kaixo lagunok, hemen bidaltzen dizuegu joan den asteburuko agerraldiko aurkezpen testua: EZKERRETIK BILDUZ Ekimena Ezker Abertzalean nahiz ezker soberanista eta independentistaren eremuetan sendo erroturiko lagun eta talde multzo anitza gara, eta denbora luzea daramagu ondoren aipatuko ditugun kezkei buruz eztabaidatzen.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Durangoko Plateruenak antolatutako "Berbertan" hitzaldiak sarean

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2012-03-06 ¦ 08:19 ¦  politika

Plateruenak urtero otsailean Berbertan izeneko elkarrizketa-zikloa antolatzen du. Ziklo honen helburua askotariko gaiak jendarteratzea da, euskaraz, bertatik bertarako formatuan eta era erakargarrian. Aurtengo ekitaldian politikarien txanda izan da. Josune Aristondo eta Pernando Barrena elkarrizketatu dituzte, Bingen Zupiriak eta Iñaki Sotok, hurrenez hurren, eta laburpen-bideoak sarean jarri dituzte.

Guztia irakurri ¦ Erantzun bat

Urte gogoangarria, Rafa Diez Usabiaga

© cc-by-sa  Gaindegia  ¦  2012-03-03 ¦ 09:32 ¦  politika

Askapen prozesuan dagoen kolektibitate nazionala garen aldetik, 2011 urtea gure bilakaera baldintzatuko duten egiturako aldaketen urtea izan da. Aldaketa hauek euskal lurralde bakoitzak gure eskenatoki politiko eta sozio-ekonomikoetara egin duten ibilbide konplexuekin bizikidetza autonomoa egin dute. Izaera desberdineko blokeotan hamarkada osoa eman ondoren, inflexio puntu baten aurrean gaude zalantzarik gabe, euskal nazioak nazioarteko unibertsoan hegaldia hasteko behar dituen indarrak pizteko inflexio puntuan. (Henengo testua, Rafa Diez Usabiagak, Gaindegia Txostena 2011 argitalpenerako idatzitako hitzaurrea duzue)

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Hemen dator estatu kolpea: "atzerriratuen" boto eskubidea

© cc-by-sa  BESTELA  ¦  2012-03-01 ¦ 08:39 ¦  politika

"Atzerriratuen" aitzakiaz egundainoko iruzurrik handiena ari da prestatzen: Lege aldaketa bat ustez ETAk egotzita Espainian bizi direnek Euskadin (EAEn) bozka dezaten.

Guztia irakurri ¦ 2 erantzun

Arnaldo Otegik jaso du II. Gaztezulo Saria

© cc-by-sa  GAZTEZULO  ¦  2012-02-05 ¦ 10:00 ¦  politika

Iragan irailaz geroztik abendu amaierara bitarte GAZTEZULO.COM webguneko Eztabaidagunean irakurleek proposatutako izen guztien artean, Elgoibarko politikariak jaso ditu boto gehien. GAZTEZULOko kideak bere herrira, bere etxera hurbildu gara Arnaldo Otegiren alderdi pribatua gehiago ezagutzera eta garaikurra senitartekoen eskuetan uztera. Logroñoko espetxetik, esker oneko hitzak igorri ditu berak. Bideo batean jaso dugu dena.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Estrategia abertzalea hegoaldean. Zein?

© cc-by-sa  Bittor Hidalgo - Donostia  ¦  2012-02-03 ¦ 08:19 ¦  politika

Ondoko dokumentuak ekarri bat gehiago izan gura luke abertzaleon arteko eztabaidari ETAren azken erabakien ondoren irekitako garai berrian. Dokumentuak, bere luzean, pozik jasoko lituzke erantzunak, eztabaidak, ekarpenak, eta iruditzen bazaizu, bazter berrietara zabaltzea ere.

Guztia irakurri ¦ 8 erantzun

Erreferendumeko galdera hau izango da: Ados zaude Eskoziak herri independentea izan behar lukeela?

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2012-01-25 ¦ 15:51 ¦  politika

Edinburgoko Eskoziako Parlamentuan, Alex Salmond bertako gobernuburuak antolatu nahi duen erreferendumeko galdera jakinarazi du:

Do you agree that Scotland should be an independent country?

Alegia, Ados zaude Eskoziak herri independentea izan behar lukeela? Galdera argia eta zuzena da, eta erantzuteko aukerak ere bai.

Erref.: Erreferendumeko galdera hau izango da: Ados zaude Eskoziak herri independentea izan behar lukeela? (www.scotland.gov.uk)
# ¦ 2 erantzun

Politikaz... ba al dakigu zer den politika?

© cc-by-sa  Ainhoa Letamendia  ¦  2012-01-18 ¦ 11:50 ¦  politika

Gure bizitzan zehar hamaika aldiz erabili eta entzun dugun terminoa dugu politika. Denok izan dugu inoiz ahotan, politikaz paso egiten dugula esateko bada ere. Baina ba al dakigu zer den politika? Ezezkoan nago. Sarean zertxobait arakatuz gero, lehenengo emaitzek hauteskunde eta joko parlamentarioarekin, alderdi politiko eta antzeko terminoekin erlazionaturik dagoela azalduko digute. Kaleko jende arruntoi galdetuta jasoko litzatekeen erantzun oso antzekoa seguraski. Zertxobait gehiago arakatuz gero, erantzun oso desberdinak jaso ditzakegu baina.

Guztia irakurri ¦ 4 erantzun

Manuel Fraga euskararen inguruan bideo pare batean

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2012-01-16 ¦ 08:37 ¦  politika

Behin baino gehiagotan esan zuen Manuel Fraga Iribarnek euskara hizkuntza hila dela, teknika modernorako gai ez dena. Azkenean, bera hil da (atzo), eta gu euskaraz ari gara Interneten, ematen duenez. Pare bat bideo itsatsi ditugu hemen.

Guztia irakurri ¦ 6 erantzun

Ramon Etxezarreta: Euskarari beldur izatearen lotsak zilegi behar lukeela

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2012-01-14 ¦ 09:42 ¦  politika

Ramon Etxezarretak artikulu gogor eta mamitsua argitaratu du Berrian gaur. Euskal Idazleen Elkartearen buru izandako bati epelak botatzen dizkio (izenik eman gabe), indarkeriarekin izandako jarrerak ditu gogoan, Fernando Aranbururen hitzekin nola asaldatu den jendea, eta Kolosala manifestazioaren inguruan euskaraz aditu omen den adostasun uniforme eta ez kritikoa. Hainbat urtez bizkartzainarekin bizi izan den PSE-EEko kideak hala amaitzen du artikulua:

Badugu etxean lotsa aitor ezin bat, beldur urtetan pilatua. Paseadarakoan, geure bizkarretan gazte talderen bat sumatzen genuenean hauei euskara entzutean beldurra areagotu egiten zitzaigun. Nahi nuke keinu hau, lotsa hau, iraupen luzekoa ez izatea. Euskarari beldur izatearen lotsa zer den jakitea oso zaila dela badakit, arrazoitzea eta aitortzea bezain zaila edo zailagoa agian, baina hala da eta zilegi behar luke.

Erref.: Ramon Etxezarreta: Euskarari beldur izatearen lotsak zilegi behar lukeela (paperekoa.berria.info)
# ¦ 3 erantzun

Iparraldea Euskal Herria dela entzuten baduzu, ez sinestu, gezurra da

© cc-by-nc-sa, baimenarekin;  Mikel Alvarez, The Indezents  ¦  2012-01-12 ¦ 10:40 ¦  politika

Haurra nintzela Olentzero gezurra zela jakitean sentitu nuenaren antzeko zerbait sentitu nuen Gabonetako oporretatik Iparraldetik itzultzean… Garai berberean hasi nintzen gure herrialde maite honetako geografia ikasten. Mendiak, ibaiak, probintziak, hiriburuak (Maule... hau beste baterako utziko dut). Zazpi probintziaz osaturiko herrialdea, horixe dugu gurea Euskal Herria. Horrela ikasi genuen eta horrela sentitzen dut oraindik gainera...

Guztia irakurri ¦ 20 erantzun

Kim Jong-Il hil da, eta Kim Jong-Un semea izan daiteke haren oinordekoa

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2011-12-19 ¦ 08:18 ¦  politika

Ipar Koreako buruzagia, Kim Jong-Il, hil egin da 69 urte zituela. Haren osasuna beti izan da misterio bat, baina aurten, duela ez asko, Errusiara ere bidaia egin zuen eta ez zirudien hain oker zegoenik. Baieztatu gabe dago nork ordezkatuko duen, baina KCNA agentzia ofizialak haren seme Kim Jong-Un-i oinordeko handia deitu izan diola irakurri dugu. Guk, dena den, holakorik ez dugu aurkitu KCNA-ren ingelesezko zerbitzuan.


Kim Jong-Il gaztari begira.

Guztia irakurri ¦ 5 erantzun

Bai Euskal Herriari ekimenak aurrera begirako ildoak zehaztu ditu

© cc-by-sa  BAI EUSKAL HERRIARI ekimena  ¦  2011-12-02 ¦ 08:52 ¦  politika

Bai Euskal Herriari ekimenak azaroaren 26an batzar nazionala burutu zuen. Batzarrean herri ekimenaren helburu eta funtzioak eguneratu eta Naziotasun eskubidearen inguruko gogoeta praktikan jartzeko helburuarekin, aurrera begirako lan ildoak zehaztu ditu.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

PPren exijentzia Lopezi: 5 milioi euro Gasteizko Udalak nahi duen moduan gastatzeko

© cc-by-sa  Josu Mendicute  ¦  2011-11-30 ¦ 09:06 ¦  politika

Patxi Lopezen gobernua estu helduta dauka PPk lehen egunetik, eta ondo daki bigarren honek egoeraz baliatzen. Oraingoan 5 milioi euro exijitu dizkio PSEri, EAEko 2012ko aurrekontu orokorretan kontenplatuta egon daitezen Gasteizko Udalarentzat. Zertarako erabiliko dituen Gasteizko Udalak milioi horiek? Bost axola: "EAEko hiriburu" gisa EAEko herritarrok ordainduko duguna kanona besterik ez da.

Guztia irakurri ¦ Erantzun bat

Harresiz kanpoko Nafarroako emaitzak

© cc-by-sa  Goio Arana  ¦  2011-11-21 ¦ 14:31 ¦  politika

Nafarrak ez garenontzat, bitxiak egiten zaizkigu ikustea herrialdearen maparen eskumako aldean agertzen diren bi tanta gorri horiek. Petilla Aragoi da lur eremu hori, eta Nafarroa da.


Argazkiak.org | Petilla Aragoi © cc-by-sa: goioarana

Guztia irakurri ¦ Komentatu

EAEko boto eboluzioa aztertzeko tresna grafiko berria

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2011-11-21 ¦ 10:28 ¦  politika

Eusko Jaurlaritzako Lehendakaritzako Prospekzio Soziologikoen Kabineteak tresna bat estreinatu du sarean, atzoko hauteskunde orokorren emaitzak aurreko guztiekin alderatzen dituenak (EAEko datuak barne). Grafikoak Irekia izeneko webgune berri batean azaldu da tresna. Alderik interesgarriena du blokeak zure kasa aukeratu ditzakezula, eboluzioak konparatzeko.


Argazkiak.org | Blokeak EAE © cc-by-sa: sustatu

Erref.: EAEko boto eboluzioa aztertzeko tresna grafiko berria (grafikoak.irekia.euskadi.net)
# ¦ 5 erantzun

Hego Euskal Herriko udalerri guztietako boto-zenbaketa zuzenean Sustatun

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2011-11-20 ¦ 15:35 ¦  politika

Azaroaren 20ko hauteskundeetako emaitzak denbora errealean ezagutzeko, Hego Euskal Herriko udalerri guztietarako informazioa biltzen duen aplikazio txiki bat sortu dugu: sustatu.com/a20

Une honetan 2008ko hauteskunde emaitzak daude hor herriz herri, baina igande iluntzean benetako datuak irteten hasten direnena, posible izango da edozein herritako kontaketa zuzenean jarraitzea. Adibidez, sustatu.com/a20/bermeo eta sustatu.com/a20/bermeo/senatua estekak Bermeoko Kongresurako eta Senaturako emaitzak jakiteko.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Artikulu zaharragoak »»