Vincent – Tim Burton

Martxoa 17, 2012
by

0

tim-burton

Tim Burtonen hastapenetako altxortxo batekin gatoz oraingoan, Vincent izeneko 1982ko film laburrarekin, hain zuzen. Filmeko protagonista 7 urteko mutiko bat da, Edgar Allan Poeren literatura eta Vincent Price aktorea gustuko dituena. Lanaren oinarria Burtonek berak idatzitako poematxo bat da. Hona film laburra azpidatziekin eta poemaren itzulpena, noiz edo noiz Vincenten moduan sentitu diren guztientzat. Eskerrik beroenak Arrate… [Irakurtzen jarraitu…]

Posted in: Ikus-entzunezkoak

Rafeef Ziadah: indar hunkigarria

Martxoa 16, 2012
by

0

rafeef

Rafeef Ziadah ekintzaile eta poeta palestinarraren errezitaldi batekin gatoz oraingoan, euskarazko azpidatziekin. Ingelesez ulertzen ez dutenentzat ere soinua pizturik entzutea gomendatzen dugu, indar ikaragarria baitu. Orain gutxi Argiak autore beraren beste poema bati jarri zizkion azpidatziak: http://www.argia.com/multimedia/bideoa/bizitza-irakasten-dugu-jauna. Zein baino zein hunkigarriagoa.

Posted in: Ikus-entzunezkoak

Itzultzaileak mintzo: Xabier Mendiguren Bereziartu

Martxoa 11, 2012
by

0

X.Mendiguren-b

Itzulpengintza eta Interpretazioa ikasketak egin dituen orok behin eta berriz entzunen zuenez, esperientzia behar da itzultzeko. Esperientziak egiten zaitu itzultzaile on, eta gu, aski ados gaude horrekin, arituaren arituz ikasten baita ofizioa. Batzuetan, halere, bazirudien esperientzia baino, itzultzeko urteak behar zirela esan nahi zuela zenbaitek, hots, ezin gazte eta itzultzaile on. Horrekin ez gaude hain… [Irakurtzen jarraitu…]

Posted in: Hausnarketa

Autoreak plazara: Joy Harjo

Martxoa 11, 2012
by

0

g12c000000000000000fb760154f2050046675e23b9a1b9ae919c746f84

Atal honen helburua da mundu zabaleko idazleak, ezagunegiak izan ez arren guk arras interesgarritzat ditugunak, euskarara ekartzea. Hilero autore bat aurkeztuko dizuegu, zenbait datu biografiko emango eta garrantzitsuena, testuren bat itzuliko dugu. Pasarte laburrak edo poemak euskaratzea da gure asmoa, hartara unean uneko idazlearen literaturaren mokadutxo bat dastatzeko aukera izan dezazuen. On egin, beraz. Martxorako… [Irakurtzen jarraitu…]

Posted in: Euskarara ekarriak

Zenbat buru hainbat aburu

Martxoa 11, 2012
by

10

Unamunok, beste zenbaiten gisara, euskarari hileta duin bat eman nahi izan zion, gure hizkuntzak ezin omen baitzion aurre egin garai modernoei. Gaur egun, aski argi dakigu hori ez dela hala, eta bereziki hizkuntzaren beraren kanpoko arrazoiengatik nahi beste ez bada erabiltzen ere, badakigu medikuntza, filosofia, zuzenbidea, fisika eta hizkuntzalaritza gisako arlo espezifikoen inguruan euskaraz mintzo… [Irakurtzen jarraitu…]

Posted in: Hausnarketa

Pierre de Lancre. Sorgin-ehiza (pasartea)

Urtarrila 18, 2012
by

0

sorgin-ehiza

Deabruen, aztien eta sorginen aldakortasunaren irudia – Aingeru eta deabru gaiztoen aldakortasunaren irudia, sorginei eta sorginkeriari buruz zabal mintzo dena Seigarren liburua Apaiz batek sorginen aurka interpretea edo artekaria izateagatik araua hausten ote duen. 1. Deabruak zalantzaren bat sorrarazten du beti, txikia izanagatik ere. 2. Apaiz batek ezin duela interpretea izan frogatzeko arrazoiak. 3. Sorgin… [Irakurtzen jarraitu…]

Posted in: Euskarara ekarriak

«Goizegi etorri ginen»

Otsaila 8, 2012
by

0

igel01b

Berrogeita hamar urte dira Igela aldizkariko lehen zenbakia kaleratu zutela Txomin Peillen eta Jon Mirande idazleek, Parisen. Urteurrenaren harira kaleratu du honako erreportaje hau Juan Luis Zabalak Berrian, eta aldizkariaren berri emateaz gainera, Peillenen hitzak ere badakartza, post honen goiburukoak kasu. Igela garai hartan Euskal Herrian zegoen zentsura eta puritanismoari aurre egiteko helburuarekin sortu zen,… [Irakurtzen jarraitu…]

Posted in: Lapurtuak

“Ez duzu nire hizkuntzan hitz egingo”

Otsaila 5, 2012
by

3

Kilito

Abdelfattah Kilito idazle eta kritikari marokoarraren azken liburua dugu izenburukoa, Berrian irakurri ahal izan dugunez. Mendebaldearen eta herrialde arabiarren arteko harremana aztertzen du, betiere (neo)kolonialismoa ardatz, ondorio edo kausatzat harturik. Sedukzioa dela dio kolonialismoaren armarik indartsuena, eta hori hizkuntza botereekin lotzen du zuzenean. Autore probokatzaile honek lan eta hausnarketa oparoa egin du itzulpengintzaren arloan, halaber,… [Irakurtzen jarraitu…]

Posted in: Lapurtuak

Gerardo Markuleta itzultzaileari elkarrizketa 111 Akademia-n

Urtarrila 23, 2012
by

1

154-G.Markuleta

Gerardo Markuleta euskal itzulpengintzaz orokorrean mintzo da elkarrizketa honetan, eta berriki plazaratu duen Jean Echenoz-en “Lasterka” (Meettok, 2011) obraz zehazkiago. Gerardo Markuleta esperientzia handiko itzultzailea izateaz gainera, baditu zenbait testu argitaratuak, poesia, batez ere. Echenozen lanaz gainera, Sergi Pàmies katalanaren “Limoi bat imintziorik egin gabe jaten baduzu” ipuin-bilduma euskaratu zuen iaz, Txalaparta argitaletxearen eskutik (hona,… [Irakurtzen jarraitu…]

Posted in: Lapurtuak

Sautrela 2011.04.16

Urtarrila 21, 2012
by

0

1297301_300

Hasier Etxeberriaren elkarrizketa Bakartxo Arrizabalaga EIZIEko presidenteari. Bakartxo Arrizabalaga

Posted in: Ikus-entzunezkoak

Itzultzaileak eta Zuzentzaileak, nor bere egunarekin

Urtarrila 18, 2012
by

5

indizea

EIZIEk 2010eko Itzultzailearen egunerako kaleratu zuen bideoa dugu hau. Era berean, iazko Zuzentzailearen egunerako Iñigo Roquek idatzi zuen eta haren blogetik lapurtu dugun testua dakargu.

Posted in: Ikus-entzunezkoak
Follow

Get every new post delivered to your Inbox.