Bergara.net
Estás aquí:   Inicio »  Albisteak - Noticias »  Hiri hondakinen kudeaketa sistemaren berri emateko ekintza eta hitzaldiak antolatu dira

Volver a las noticias »

14/03/2012 - 12:31

Hiri hondakinen kudeaketa sistemaren berri emateko ekintza eta hitzaldiak antolatu dira

Dibujo.bmp

Hiri hondakinen kudeaketa sistema berri baten alde egin du Udalak: atez ateko sistemaren aldeko hautua egiten dugu.

Zergatik egiten dugun atez ateko sistemaren alde? Birziklatzea dugulako helburu eta orain arteko sistemak ez duelako birziklatzea bermatzen.

Gure ustetan orain arte hondakinen kudeaketa ez da behar besteko ondo egin, aurrera pausoak eman diren arren ez da nahikoa hondakinak selektiboki kudeatzeko. Hondakinekin arazo bat dugula kontziente gara bergararrok. Arazo honen parte gara,baina zinez sinesten dugu konponbidean ere parte aktibo izango garela. Hondakin gutxiago sortzea da gakoetako bat eta beste bat, berrerabiltzea, gaika biltzea eta birziklatzea. Ahalik eta zabor gutxien sortzea.

Gure begiratutik, ikuspuntua herrira zabaldu nahi dugu. Kontzientzia sortu, informazioa zabaldu eta hondakinen kudeaketa arduratsua bultzatu. Mahainguru bat, lau hitzaldi eta erakusketa bat antolatuko dira Bergaran, herritarrei informazioa zabaltzeko.

Ikus gehiago

Ekintzak eta hitzaldiak


Icono de conformidad con el Nivel Doble-A, 
	de las Directrices de Accesibilidad para el 
	Contenido Web 1.0 del W3C-WAI