Valentziako Campus Party-an
Uztailaren 26an arratsaldeko 17:00etatik aurrera Jatsu Argarate eta Luistxo Fernandez-ek SketchUp, 3D denontzat izeneko hitzaldia emango dute Valentziako Campus Party -an .
Googleren SketchUp hiru dimentsioetan lan egiteko programarekin 3D diseinuak modu errazean nola egin eta aldatu, eta era berean, Google Earth edo Tagzania erabiliz nola zabaldu, banatu edo lokalizatu erakutsiko dute.
Googlek Valentziako Campus Party-an babesten duen CampusCrea gunean izango da.
e-ghost taldearen ikastaroetan
Aurten ere, ohizko udako ikastaroak izango dira e-ghost taldearen eskutik Deuston. Berrikuntza bezala, Donostiako Campus-ean ospatuko dira.
Egitarau osoa interesgarria dirudi CodeSyntaxeko batzuk, Gari Araolaza eta Nando Quintana, OpenStreetMap aplikazioaren inguruan Geodatos libres con Open Street Maps ikastaroan parte hartuko dute. Aldiz Txus Sanchezek Introducción a GNU/Linux para informáticos parte hartuko du.
Software Librea eta enpresa jardunaldian
Deustuko Unibertsitateko ESIDE Ingenieritza Fakultatearen menpean dagoen ONTE bulegotik (Oficina de Nuevas Tecnologías y Educación) Software Librea eta enpresa-ri buruzko jardunaldia ( sl2007.deusto.es ) prestatu zuten eta parte hartzera gonbidatu gintuzten.
Gurekin batera IBM, Sun, Novell, RedHat/Jboss, Telefónica I+D, ESLE eta Irontec enpresetako ordezkariek hartu zuten parte software libre komunitateak enpresarekiko duen hartu emana eta esperientzia kontatzeko.