CodeSyntaxek Tagzaniarekin lortutako esperientzia, orain FON mapetan agerian
Tagzaniarekin azken hilabeteotan irabazi dugun esperientziak, asko balio izan dio CodeSyntaxi lan berriak lortzeko. Tagzania aplikazio soziala da, mapak sortzeko, gordetzeko eta partekatzeko; eta funtzio horiek beste eremu batzuetan ere aplika daitezke. Horien lehen adibidea sarean dago jada: FON ekimenaren mapak. FON proiektuaren helburua da wi-fi sare globala sortzea, banakako erabiltzaile sakabanatuen bidez. Martin Varsavsky enpresari argentinarra dago haren atzean, eta helburua zera da: wifi bidezko telefonia, eta irismen handiko Internet konexioa eskaintzea, doan edo oso prezio txikian, orain arte inon egin ez den eskala batean.
Durangoko Azokaren webgune berria
Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azokak 40 urte beteko ditu aurten, eta horrekin batera, webgunea goitik behera berritu dute. Azokaren irudi berria, freskoa eta modernoa erakutsi nahi duen webgunea da, eta Codesyntaxek sortu du.