Uztarria.com Sareko Argia Saria
Ohi bezala, prentsa idatzia, irratia, telebista, Internet eta merezimenduzko Argia sariak 2005 ospetsuak banatu zituzten ostiralean.
Internet atalari dagokion Sareko Argia Saria Azpeitiko Uztarria.com webguneari eman zioten.
Uztarria.com Azpeitiko Ataye, teknikoki Zope Software libreko Web Aplikazio Zerbitzariarekin egina dago eta garapenerako CodeSyntax -en laguntza teknikoa izan du.
Teknologia berriak eta euskara: enpresen ikuspegia jorratzen izango da CodeSyntax mahainguru batean
Datorren urtarrilaren 21ean, ostiralarekin, mahaingurua izango da Eibarren: Teknologia berriak eta euskara: enpresen ikuspegia. Han izango da CodeSyntax beste enpresa hauekin: Adur Software, Eleka eta Fagor.
Lokalizazio ikastaroa emango du Luistxo Fernandezek
Lokalizazioari buruzko ikastaroa emango du martxoan Eibarren Luistxo Fernandez CodeSyntax-eko sortzaile eta proiektu arduradunak. UEUren HIZTEK hizkuntza-teknologien masterraren barruko modulo bat da hori, baina aukera dago, master osora matrikulatu barik, modulo jakin horretan izena emateko (plaza mugatuak).