Hemen zaude: Hasiera Bloga

Software Librearen Udako ikastaroetan, Castelloko Jaume I.a Unibertsitatean

xx 2005/06/27
Gonbite bat Castelló-tik: New technology-based enterprises and Open Source, a local perspective hitzaldia eskainiako du Jaume I.a Unibertsitateko udako ikastaroetan Eneko Astigarragak, CodeSyntax-eko jerenteak. Summer School on Libre Software, Castellon jardunaldia uztailaren 1etik 5era izango da, Mediterranio alde horretan, eta Astigarragak hilaren 4an hartuko du parte.

Ibarretxe.com arrakasta-kasu gisa Europython 2005 bilkuran Goteborgen

xx 2005/06/27
CodeSyntaxeko bi ingeniarik, Mikel Larreategik eta Josu Azpillagak, Localizer softwarearekin egindako gune baten arrakasta-kasua aurkeztuko dute aste honetan Goteborgen (Suedia), Europython 2005 bilkuran (ekainaren 29an da euren agerpena ). Ibarretxe.com webgunearen kasua da azterketakoa, Interneteko komunikazio politikoan mugarri izandako webgune bat, zenbait konparatiba eta analisik 2005eko udaberri honetan azpimarratu zuten bezala.

Teknikari informatikarien lan-poltsa CodeSyntaxen

xx 2005/06/27
Lan-poltsa osatu nahi dugu. Honako ezaugarriak dituen jendearen bila gabiltza: Talde-lanean aritzeko gaitasuna Goi edo erdi mailako ikasketa teknikoak, bukatuta edo bukatzear goi mailakoen kasuan. Euskara eta ingelesa Interneteko proiektuekiko interesa. Python programazio lengoaiaren ezagutza lagungarri izango da, eta baita software libreko proiektuetan interesa izatea.

Software Librea Enpresan

Eneko 2005/06/21
Gaur ekainak 21, Donostiako Miramon Teknologia parkean antolatu den teknologia jardunaldian , Azaleratzen ari diren teknologiak izenekoa, CodeSyntax-eko Eneko Astigarragak Software Librea Enpresan gaiaren inguruan hitz egin du. IKTBen munduan sortzen ari diren eta enpresarik lehiakorrenak jada bereganatzen ari diren teknologia berriei buruzko informazioa eta egoera praktikoak enpresei erakustea zen, Gipuzkoako Bazkundeak, Eusko Jaurlaritzak eta Foru Aldundiak antolatutako jardunaldiaren helburua. 250 pertsona inguru bildu dira bertan.

Txirrindularitza bloga Biolasterren Xabier Usabiagaren eskutik

eneko 2005/06/09
Txirrindularitzari buruzko bloga inauguratu dugu Biolaster enpresaren webgune korporatiboan. Xabier Usabiaga, kazetari eta txirrindulari profesional ohiak izango du blog de ciclismo izeneko blogaren ardura. Bertan, besteak beste, Dauphine Libere, Tour de France, Euskal Herriko itzuliak edo tropela eta txirrindularitzako bestelako informazioen jarraipen zehatza izango dugu.

Teknologia Berriak Jardunaldia: Azaleratzen ari diren Teknologiak.

eneko 2005/06/03
Gure eguneroko jarduna Teknologia Berrien inguruan da. Horregatik, datorren ekainaren 21ean, Donostiako Teknologi Elkartegiko auditorioan, beste enpresa eta erakunde batzuekin batera, Azaleratzen Ari Diren Teknologiak izeneko jardunaldiaren antolakuntzan dihardugu. Jardunaldi horretan, CodeSyntax-ek ikuspegi ezberdinetatik Software Librea enpresan pil-pilean dagoen gaia jorratuko du.
Jaso epostaz artikuluak

Idatzi zure eposta helbidea: