Euskal kulturaren ataria. Eke.org
Euskal Kultur Erakundeak www.eke.org bere webgunea berritu du, CodeSyntax-en eta SEI Fagor enpresen lan tekniko amankomunari esker. Ipar Euskal Herriko Euskal kulturaren ataria da Eke.org berria.
EKEri lotutako Bertsulari.com webgunea ere aurkeztu berri da, gainera.
Coreblog euskaratua, berrikuntza nabarmenekin
Joan den ostiralean aurkeztu zuen CodeSyntaxeko lankide Mikel Larreategik Coreblog euskaratuaren bertsio berria. IEB 2005 Biltzarrean izan zen eta sarean jarri dugu aurkezpena
Informatikari Euskaldunen Biltzarrean izango gara
CodeSyntax IEB 2005-n egongo da aurten ere, aurreko urte batzuetako biltzarretan bezala. Informatikari Euskaldunen Biltzarra
apirilaren 22an izango da aurten, ostiralarekin, Donostiako Miramongo Parke Teknologikoan.
UEUk antolatutako zitara, bi aurkezpen eroango ditu CodeSyntax-ek, Coreblog eta OpenGroupWare produktuen lokalizazioarena. Lankide banak aurkeztuko dituzte tresna horiek. Beste batek, Garikoitz Araolaza informatika buruak, itxierako mahainguruan parte hartuko du.