Hemen zaude: Hasiera Bloga

Plone 2.0 urteko produktorik onena eWeek-en iritziz

eneko 2004/12/27
Zope -ren gainean eraikitako web eduki kudeatzaile eta web atari sortzailea den Plone 2.0 plataforma bere kategorian 2004 urteko produktorik onena izendatu du eWeek aldizkariak. Kategoria honetan hautaketa merito handikoa da software librea den Plone bezelako produktu batentzat, konparaketa Interwoven bezalako prezio handiko beste produktu batzuekin leiatu eta irabazi egin duelako. Zoperen Plone 2.0-k lortutako baloraketa . Interwoven-en produktuak lortutako baloraketa .

Arteman: euskarazko komunikazio eta diseinu enpresa

eneko 2004/12/20
Arteman Arrasaten kokatutako komunikazio eta diseinu enpresa da. Urtetako eskarmentu profesionala duen lantalde gaztearekin dago osatua. Bere jarduna komunikazioan, diseinu grafikoan eta webgintzan oinarritzen da gehienbat. Orain, CodeSyntax-ek garatutako webgunea jarri dute martxan.

CodeSyntax diseinatzaile bila dabil

xx 2004/12/14
Lan poltsa osatzeko diseinatzaile bila ari gara kolore, forma eta diseinu konbinazioan gustua duena. Interneterako diseinu majoak egiteko jende saiatu eta berria nahi eta behar dugu. Internet gustatzea inportantea iruditzen zaigu CodeSyntax-en, ez horrenbeste Interneteko esperientzia akumulatua duzula enpresa honetan edo hartan jardun izanagatik... Hori baino interesgarriagoa iruditzen zaigu zure portafolioa sarean erakusteko webgunetxo bat baldin baduzu, edo blog pertsonal batean zure kezkak argitaratzen badituzu. Hala ere, Interneteko esperientzia ere ez da guztia.

OAC - OAI: aurkezpena Durangoko Azokan eta Demoa sarean

eneko 2004/12/07
OAI: estandar ireki bat, Interneteko liburutegi nazional baterako abiapuntu aurkeztu dute gaur CodeSyntax -ek eta Deustuko Deli ikertaldeak , Durangoko Azokan. Garatutako prototipoa sarean dago demo funtzional batean .

OAI: Estandar ireki bat, Interneteko liburutegi nazional baterako abiapuntua

xx 2004/12/03
Izenburu hau duen produktu-demostrazio eta aurkezpen-hitzaldia emango dute CodeSyntax-ek eta Deustuko Deli ikertaldeak, Durangoko Azokan, datorren asteartean, hilak 7, arratsaldeko 18.30etan. Hizlariak izango dira Josu Azpillaga, Codesyntax-eko I+G arduraduna, Luistxo Fernandez proiektu arduraduna, eta Joseba Abaitua Deustuko Unibertsitateko irakaslea. Deustuko Unibertsitateko DELI taldearekin batera egindako ikerketa proiektu baten emaitza da. Emaitza erreala, demo funtzional bat, kasu honetan.

OpenGroupware euskaraz

xx 2004/12/01
Talde lanerako tresna librea den OpenGroupware.org euskeratu dugu. Lan honen emaitza web honen bitartez edonoren esku jartzea ere erabaki du CodeSyntax-ek.
Jaso epostaz artikuluak

Idatzi zure eposta helbidea: