Hemen zaude: Hasiera Bloga

Klikmetroak, publizitateko Argia Saria: produktu birala, eta babesletzarako eredu berritzailea

Luistxo Fernandez 2012/01/30
Gure enpresa CodeSyntax-ek egindako produktu bat, Klikmetroak, izan da Publizitate alorreko Argia Saria eraman duena 2012. urte honetan. Azpeitiko Ikasberri Ikastolak enkargatu zigun aplikazio honek, publizitatea saltzeko modu berri bat dakar berarekin, eta baita markegin birala egiteko aukera. Kilometroak 2011 ekitaldiaren aurretik izan zen martxan, baina hemendik aurrerako Gipuzkoako Ikastolen jai gehiagotan ikustea, adibidez aurtengo Andoaingo Kilometroetan.

Goienaren gorakada, lan onaren ondorio

Gari Araolaza 2012/01/13
2010eko amaieran eraldatu genuen, Goienaren enkarguz, Goiena.net albiste ataria. Debagoieneko komunikazioko lantalde bikain horrek erabilpena eman ahal izan dio tresnari, eta kazetari-lanaren eta azpiegituraren konbinazioak, emaitza onak ekarri ditu: %50 hazi da haien trafikoa 2011. urtean, aurrekoarekin alderatuz.

Informatikari bila ari gara

Eneko Astigarraga 2012/01/09
Iaz 10 urte bete genituen CodeSyntaxen eta dagoeneko Interneteko eremuan gauza batzuk egin ditugu bai Euskal Herrian bai nazioartean. Etorkizunari begira gehiago egin nahi ditugu. Horregatik, gurekin lan egiteko jende bila ari gara, eta informatikari bila ari gara une honetan. Web ingurunean garatuko du informatikari berri horrek, Python lengoaian nagusiki. Programazioan esperientzia edo zaletasuna izatea kontutan izango da. Eta euskara eta ingelesa ezinbestean.
Jaso epostaz artikuluak

Idatzi zure eposta helbidea: