Ulma Packaging, nazioarteko garapen eleanitz bat
Oñatin egoitza nagusian duen Ulma talde kooperatiboko enpresetako bat da Ulma Packaging. Gure enpresak egin zion garapenari esker, bederatzi webgune dauzkate orain zazpi hizkuntzatan, eta laser irekiko dira beste hiru webgune (hizkuntza gehigarri batekin). Plone plataformarekin eta plangintza egoki batekin, aurrezpen handiak nazioarteko web hedapenean.
MoodleMoot Euskadi 2011n eXeLearning tresna erakusten
Ostiralean, urriaren 21ean, MoodleMoot 2011an izan nintzen, Gasteizko Goiuri Jauregian, Tknikari eXeLearning tresnan egin diogun lana aurkezten: XLIFF formaturako inportazio eta esportazio tresna.
Marketin digitala eta nazioarteko presentzia euskal enpresa industrialarentzat
Biltzar interesgarri batean izan nintzen atzo Donostian. Indusmedia topaketa: Marketin digitala enpresa industrialarentzat. Euskal Herrian hedatua dagoen enpresa mota zehatz batentzat oso baliagarria izan zelakoan nago. Bertan bizitako batzuk laburbiltzen ditut jarraian.
E-commerce, erronkak eta aukerak jardunaldian
Interes handia sortu du gaur Miramonen antolatu den" E-commerce, erronkak eta aukerak" jardunaldiak. Auditorio nagusia lepo bete da eta antolatzaileek bigarren areto bat prestatu dute streaming bidez jarraitu ahal izateko. Sarri entzuten dugu sarean saltzea etorkizuna dela, gaurkoan gerturatutako jendetzak etorkizun hori hurbiltzen ari dela adieraz dezake.
Kaliforniara laster, 2011ko Plone konferentziara
Egun batzuk barru Kaliforniara abiatuko gara CodeSyntax-eko bi lankide, neu (Lur Ibargutxi) eta Mikel Larreategi, aurtengo PloneConf edo Plone Konferentziara. San Franciscon izango da biltzarra, azaroko lehen egunetan.
Bilboko Lo Hacemos / Egingo Dugu jardunaldietatik bueltan
"Partaidetza era berriak bizitza publikoan" izan zen goiburua joan den astean Bilbon egindako Lo Hacemos / Egingo Dugu jardunaldietan. Han izan zen CodeSyntax, eta ideia eta adibide interesgarriekin itzuli ginen etxera. Baita hausnarketa parearekin: prozesu handietatik haratago, aplikazio praktiko txikietan urratsak eman daitezkeela; eta euskarazko "periferiaren" papera era honetako jardunaldietan.
Agur Steve
Gaur hil da Steve Jobs. Zazpi urtean minbiziaren aurka borrokan aritu ondoren, ezin izan dio gehiago eutsi. Goian Bego.
Umap-en inguruan Hamaika Telebistan
Duela aste batzuk Hamaika Telebistako lagunak etorri ziren bulegora, eta Umap gure produktuaz galdetu ziguten, Twitterreko euskarazko jardun guztiaren biltegiaz. Jada eman dute telebistaz, eta bideoa sarean ere jarri dute.