Hemen zaude: Hasiera Bloga

KAIOA proiektua, Euskadiko IKT Saria

eneko 2005/10/29
KAIOA proiektuak urriaren 25ean, Euskadiko IKT Saria jaso zuen, Computing aldizkariak Sun Microsystems Ibérica eta Oracle-rekin batera, antolatzen duen Euskadiko IKT topaketen barruan. KAIOA proiektua TKNIKA-k , EAEko Lanbide Heziketarako Berrikuntza Zentroak, bultzatu eta lideratzen du, Lanbide Heziketako zentroen sarearen parte hartzearekin eta CodeSyntax -en laguntza teknikoarekin.

I+G+b proiektu berriak

Eneko Astigarraga 2005/10/19
Ikerkuntza, Garapen eta berrikuntza proiektu berrietan gaude murgilduta, beste arlo batzuk ahastu gabe, batez ere info-ingeniaritza, edizio digitala eta eduki eleanitzen kudeaketa arloetan gabiltza lanean.

Tagzania aurkeztuko dugu Madrilen, Webdosbeta biltzarrean

xx 2005/10/14
Webdosbeta biltzarrean izango da CodeSyntax, Madrilen urriaren 24an, Tagzania aurkezten. Espainiako Estatuan web 2.0 etiketarekin katalogatu daitezkeen punta-puntako Interneteko aplikazioen erakustokia izango da biltzar hori.

E.S.L.E., Software Libreko Enpresen Elkartea

eneko 2005/10/05
Ostegun honetan, urriak 6an, Mark Shuttleworth-ek eman behar duen hitzaldiaren amaieran, eratu berri den E.S.L.E. , Euskadiko Software Libreko Enpresen Elkartea aurkeztuko da Miñaon. Sortu berria den elkartea Software Librearen sektorean lan egiten duten 19 enpresek sortu dute. CodeSyntax ESLE elkartearen partaide eta fundatzailea da.

Eibartarren Ahotan Ahozko Artxiboa Interneten

xx 2005/10/04
Joan zen ostiralean aurkeztu zen Eibarren Eibartarren Ahotan Ahozko artxiboa online . Artxibo horrek Eibarko nagusienen hitzak eta ipuinak biltzen ditu. Orain, hori guztia Interneten dago kontsultagai.

CodeSyntax Zope Europe Association elkartean

eneko 2005/10/03
Aurtengo uztailetik Zope Europe Association (ZEA) elkartearen partaide gara. Europako 10 estatutako 18 enpresak parte hartzen dute Zope Europe elkartean, elkarren artean laguntzeko, Zope garatzeko eta proiektuak aurrera eramateko. CodeSyntax da elkartean dagoen Euskal Herriko enpresa bakarra.
Jaso epostaz artikuluak

Idatzi zure eposta helbidea: