HTML5 eta CSS3, aldaketak datoz web diseinuan
Html5 eta css3 ikastaro batean egon gera Enpresa Digitalaren eskutik. Gauza batzuk bagenizkien, eta ez genekizkienak interneten daude, baina oso ondo etortzen da modu ordenatu batean eta irakasle on baten eskutik teoria di-da errepasatzea.
Eibarko Udalaren webgune berria
Urte berriarekin batera inauguratu zen Eibarko Udalaren webgune berria. Diseinu freskoa, herritarrek egin ditzaketen zerbitzuen katalogo osoa eta bideoak ditu berritasun bezala webguneak.
Uztarria.com berria, euskarazko atari lokal beteranoa, 'socialmedia' gisa eraldaturik
Uztarria.com Azpeitiko Interneteko atari lokalak aro berriari ekin dio asteburuan. Webguneak hamar urte bete berri dituenean -2002ko urtarrilean sortu zen-, Uztarria Komunikazio Taldeak CodeSyntax-ekin berritu du Uztarria.com eta larunbatean aurkeztu zen jendaurrean. Ezaugarri sozialez indartuta dator Uztarria berria.
Iraultza liburugintzan
Pasa den ostiralean Pintxos&Blogs topaketan egon nintzen, liburugintzaren ingurukoa, Donostiako Ni Neu jatetxean. Lagun mordoxka gerturatu ginen, batzuk geek edo teknofiloak, eta besteak liburugintza sektorekoak.