Hemen zaude: Hasiera Bloga

Plonegov, Berrikuntza Saria Tokiko Administrazioan AEBn

Eneko 2008/05/27
CodeSyntax -ek sustatu eta bultzatzen duen PloneGov ekimenak sari gehiago jaso ditu. Kasu honetan Ameriketako Estatu Batuetan. Virginia estatuan dagoen Newport News hiriak (182.000 biztanle) PloneGov barnean dagoen Open eGov proiektua bultzatzen du eta saritua izan da Robert J. Havlick Administrazio Publikoan Berrikuntza Sariarekin. Saria berria "The Alliance for Innovation - Transforming Local Government" ( www.transformgov.org ) delakoaren eskutik jaso da. Europar Komisioak PloneGov eta Open eGov buruzko informazio gehiago eman du e-administrazioari buruzko bere atari ofizialean.

Plone instalazio tailerra Amorebietan

Eneko 2008/05/26
Plone moduko CMS potente bat nola instalatu eta di-da batean web orri bat nola sortu ikasi nahi duzu? Maiatzaren 26an, arratsaldeko 18:30ean, Amorebietako Zelaieta zentroan, Plone instalatzeko tailer txiki bat antolatu da eta bertan parte hartuko dute CodeSyntax-eko Mikel Larreategi eta Lur Ibargutxi. Tailerra euskaraz eta doan izango da Amorebieta-Etxano herriko Zelaieta zentroan.

Bergarako Udal Artxibo Historikoa Interneten

Eneko 2008/05/23
Bergarako Udal Artxiboak herriko Udalak sortu eta jaso dituen agiriak gordetzen ditu. Orain, agiri horiek kontsultatu ahal izango dira Internet bidez CodeSyntax-ek garatu duen web aplikazioari esker.
Jaso epostaz artikuluak

Idatzi zure eposta helbidea: