Hemen zaude: Hasiera Bloga

Euskara Interneten, mahaingururako apunte batzuk

Kilometroak 2011 Azpeitian izango direla-eta Azpeitiko Ikastola Ikasberrik antolatutako mahainguruan parte hartzea tokatu zitzaidan atzo. Ez genuen proiektorerik --bestela ere nahikoa luzatuko zelako, 4 lagun izanda-- eta apunte batzuk hartuta joan nintzen. Hona hemen apunte haiek, hartuta bezalaxe.

Mahainguruan izango gara: teknologia eta sarea; euskara, gazteak eta hezkuntza

Kilometroak 2011 Azpeitian izango direnez, Azpeitiko Ikasberri ikastolak mahai-inguruak antolatu aste honetarako, motorrak berotzeko beste hainbat kultur jardueren artean. 'Herriak euskaraz: klik!' lelopean egingo dituzte solasaldiak. Lehen hitzaldian gaia teknologikoa da, eta bertan hizlari izango da CodeSyntaxeko ingeniari azpeitiarra, Josu Azpillaga.

Geure hedabideak eta sarea

Hedabideak, euskara, Internet... hiru ardatz horien gainean aste honetan bi tokitan egotea tokatu izan zait. Iparra Hegoa jardunaldiek gonbidatuta, Seguran izan nintzen 22an, eta Deustuko Unibertsitateak deituta, 23an Donostiako haien kanpusean.

Kopia ez baita lapurreta

Komunikaldiak jardunaldian parte hartu nuen atzo, Mondragon Unibertsitatearen Huhezi fakultateak gonbidatuta. Egile eskubideak ziren gaia, eta horretara estuago lotu ziren neurekin batera hizlari izan zirenak, SGAE Euskadiko zuzendari Ignacio Casado, eta David Bravo, gai hauetan aditua den abokatua (eta SGAEren nemesis dialektikoa, bide batez).

Django 1.3

Atzo aurkeztu zuten Djangoren bertsio berria. Aspalditik egiteke zeuden hobekuntza, errore konponketa eta eskariak burutzeko aprobetxatu dute bertsio berri hau.

Enpresa sorkuntza hitzaldia

Urtero garai honetan Mondragon Unibertsitatera gonbidatzen naute ikasle berriei enpresa sorkuntzaren inguruan motibazioa ematera.

Hiru agerralditan izango gara, kultura eta hedabide digitalez hizketan

Mikel Lizarralde 2011/03/17
Datorren astean bi mahaingurutan eta beste jardunaldi batean egongo da presente CodeSyntax, gure lankide Luistxo Fernandezen bidez. Mahainguruetan sareko hedabideen kontuez jardungo du, enfoke desberdinekin, Sustatu.com-eko editore den heinean; eta jardunaldi batean, egile-eskubideak eta kultura-eskubideak izango dira gaia.

Kisale, bizikleta denda sarean

Azken hilabeteetan gogor lan egin ostean, kalean da gure abentura berria: Kisale. Bizikleta eta txirrindularitzaren mundua ondo ezagutzen duten bazkideekin batera sareko bizikleta denda ireki berri dugu.

Umap Cymraeg, galeseraz Twitterren

Duela hilabete ireki zen Umap Cymraeg, Galesen egindako hacker bilkura batean, Hacio'r Iaith. Lagun bat dugu Galesen proiektua bultzatzen, Rhodri ap Dyfrig, eta berak nahiago izan du astetxo batzuk tresna nola dabilen ikusi, iragarpena egin baino lehen.
Jaso epostaz artikuluak

Idatzi zure eposta helbidea: