Bisualizazio infografikoak, Interneten komunikatzeko: Nestoriaren kasua
Interneten modan dagoen kontu bat: bisualizazio infografikoak. Datu-multzo bat ikustarazteko modu praktiko bat, bereziki sare sozialen garaian era honetako materialak oso erraz hedatzen direlako, ikusmira labur batean erakartzen zaituen zerbait bada, Facebook-eta edo Twitterrera azkarrago zabal dezakezu.
Txio, EITB.com-en zuzeneko emanaldietan integratzen den jarraipen tresna
Txio produktua garatu dugu aurten EITBrentzat, Twitter bidezko jarioak EITB.com-eko ikus-entzunezko eskaintza informatiboan txertatzeko modua. Tourrarekin saio bat egin zen uztailean, eta esperientzia hartatik abiatuta, produktua aberastu dugu azaroan martxan jarri den bigarren fase honetarako. Asteazkenez, azaroaren 30an, MinoriTB jardunaldiaren streaming emanaldiarekin batera ikus dezakezu martxan, goiz eta arratsaldez, eta bertan parte hartu ere bai.
Hemengo identitatea mantendu eta munduarekin hitz egin, nola?
'Enpresa, sarea eta hizkuntzak' izenarekin hausnarketa sorta bat hasi dute Emun enpresakoek. Galdera bat planteatu zidaten, eta idatzi dut erantzun moduko bat. Euskal soziolinguistikan giltzarri izan den ideia bat baliatuz, intelektualaren konpromisoetaraino.
Nola neurtu zure QR kodeen arrakasta
Azkenaldian QR kodeak asko zabaltzen ari dira. Japonian aspaldiko urteetan erabiltzen diren arren, gure inguruetara iristea kostatu zaie.
PloneConf 2011 4.eguna
Berezia izan da gaurko eguna. Normalean 3 egun izaten dira eta aurten laugarren egun hau gehitu dute. Egun erdiko jardunaldia izan da eta, beraz, atzoko jaiaren ondorengo "hangover"-a lasai jasateko moduko eguna da gaurkoa :-)
PloneConf 2011 - 3. eguna
Aurkezpenez betetako hirugarren egunaren ostean, urteroko Plone jaia izan genuen konferentziara bertaratutako guztiok.
PloneConf 2011: 2. eguna
Bigarren egun honetan hitzaldiez aparte, Ploneko sortzaileek urtero egiten duten "State of Plone" hitzalditxoa eman dute. Plonek 10 urte bete dituela eta, Ploneren sorkuntza nola izan zen eta orduandik izan duen joera aztertu dute.
PloneConf 2011: 1. eguna
Azaroaren 3an hasi da urteroko Plonelarien bilgunea: Plone Konferentzia. Aurten San Franciscon antolatu dute eta bertan bildu gara 300 plone-zale eta plonelari baino gehiago. Hona hemen lehen egun honetan ikusi eta ikasitakoaren laburpentxoa.
Zientzia.net, zientzia-edukiak biltzen dituen plataforma
Pasa den hilabeteetan Elhuyar Fundazioarekin elkarlanean jardun dugu zientziaren eta teknologiaren bilgune oparo honen plataforma berria garatuz. Webgunearen eduki arkitektura, diseinua eta garapena burutu dugu Fundazioko lan-taldearekin batera. Elhuyar Fundazioak sortzen duen edukia modu erakargarri eta errazean publiko orokorraren esku jartzea genuen helburu.