Hemen zaude: Hasiera Bloga

Euskal Herriko Podologoen Elkartearen webgune berria

xx 2004/06/21
Joan zen ostiralean Euskadiko Podologoen Elkargoaren web gune berria aurkeztu zen. Kolegioari buruzko informazioaz gainera, artikulu zientifikoa, osasunari buruzko txoko bat, eta arlo horrekin zerikusia duten hainbat kontu argitaratuko dira webgunean.

Goiena.net atariari diseinu saria

xx 2004/06/21
Society For News Design (SND) elkartearen sail espainolak antolatutako "Lo mejor del diseño periodístico España-Portugal" diseinu lehiaketan, aipamena jaso du CodeSyntax-ek egindako webgune batek, Goiena.net Debagoieneko atariak. Goiena.net-en albisteen testua aurkezteko era nabarmendu du epaimahaiak, El Pais edo El Mundo bezalako medio digitalekin batera aipamena lortzerakoan.

OAC Jardunaldia. Open Archive Cataloger

xx 2004/06/15
Deustuko Unibertsitateko DELi, ikerketa taldeak eta CodeSyntax-ek elkarrekin eramango duten OAC ikerkuntza proiektuak badu SAIOTEK egitasmoaren laguntza ofiziala. Ekainaren 16an OAC Jardunaldi irekia izango dugu CodeSyntax-en instalakuntzetan.
Jaso epostaz artikuluak

Idatzi zure eposta helbidea: