Lizentzia eta eskubideen gaineko politika2009eko maiatzaren 1etik aurrerako Sustatuko testuak lizentzia honekin daude babestuak: Creative Commons Aitortu-Partekatu, cc-by-sa. Erabiltzaileek artikulu bat bidaltzen dutenean, testuari lizentzia hau esleitzen diotela onartu behar dute. Hala ere, Sustatuk ez ditu salbuespenak baztertzen eta, gertatzen badira, testu horiek argitaratzen direnean argi zehaztuko da hori. Jarri gurekin kontaktuan hemen argitaratu nahi dituzun testuak salbuespen horien artean sartu behar direla uste baduzu. Creative Commons Aitortu-PartekatuCC-by-sa laburdurak Creative Commons Aitortu-Partekatu lizentzia adierazten du. Definizio gehientsuenen arabera, eduki librea edo/eta copyleft terminoak aplika dakizkieke hemengo CC-by-sa testuei. Era berean, lizentzia honek Approved for Free Cultural Use etiketa darama, Erabilpen Kultural Librerako Baimendua. Etiketa hori Creative Commons erakundeak aukeratutako termino bat da, Wikipediarekin eta eduki libreen munduarekin bateragarria den edukia zehatz definitzeko sortua. The Open Knowledge Foundation delakoak argitaratutako Jakintza askearen definizioan ere (testua euskaraz) sartzen da gure lizentzia. Funtsean honek zera esan nahi du: edonork erabil ditzake hemen agertzen diren testuak. Eskubidea duzu zuk, eta eskubidea dute beste pertsona eta erakunde guztiek:
Baina eskubide horiekin batera, betebeharrak daude:
Egiletza aitortu eta lizentziaren baldintzekin zuzen jokatzeko modu zuzen bat izan daiteke erabiltzaile izena aipatzea, lizentziaren aipu eta lotura eskaintzea. Adibidez, paperean inprimatuko bazenu, honela: © Urlia Berendia cc-by-sa Creative Commons Aitortu Partekatu http://creativecommons.org/licenses/by-sa/3.0/deed.eu Sustatu.com-etik hartua: http://sustatu.com/1216880088 Interneten bada, estekak eginda URL horiekin: Aitortza eta eskubideak artikulugileei zor zaizkiela uste dugu, baina Sustatu-com-eko jatorria aipatzea zuzena eta jatorra izango litzateke, eta eskertuko dizugu. Adibidez, beste lagun baten testu libre baten aitortza modu beretsuan egin genuen albiste honetan. 2009ko maiatza artekoakSustatuk ez du edukien gaineko lizentziarik izan 2001eko azaroan sortu zenetik 2009ko apirilaren 30a arte. Artikulu horiek halako linbo batean egon dira, eta hantxe geratuko dira, salbu eta:
Berrargitalpenak eta irudiakSustatura kargatzen diren artikuluez gain, beste toki batzuetan agertutakoak berrargitaratzen ahal dira hemen, eduki libreak badira edo lizentzia jakin bat errespetatzen bada. Kasu horretan, artikuluaren testuan aipamena egingo da, aplikatzen den lizentzia ez baldin bada zehazki CC-by-sa. Berrargitalpenen politika hau argazki eta irudiei ere aplikatzen zaie. Berrargitalpenak (1): lan libreak eta ia libreakSustatuk, beste edozeinek bezala, eskubidea du era honetako lanak argitaratzeko:
Kasu hauetan, lanen egiletza eta lizentzia zuzen aitortzen saiatuko gara. Berrargitalpenak (2): lan ez libreakSustatuk ez du era honetako lan edo irudirik argitaratzeko eskubide berezkorik:
Azken puntu horri dagokionez, eztabaida dago ea publizitatearen argitalpen soila erabilpen komertzialaren parekotzat jo daitekeen. Sustatuk irakurketa murriztaile hori hobesten du, eta CC-nc materiala hemen ezin daitekeela argitaratu uste dugu. Era honetako lanak argitaratu ahal izango ditugu, soilik kasu hauetan:
Era berean, egile eskubide erreserbatuak dituzten testuen aipuak egiteko politika logikoa aplikatzen da Sustatun, hedabide guztietan bezalatsu: pasarte laburrak edo aipuak bai, artikulu edo kapitulu osoak ez. Berrargitalpenak (3): bestelakoakHorra zenbait kasu:
Era honetako dokumentuak eta irudiak argitaratu egingo ditugu. Egiletza edo jatorriari buruzko xehetasunen peskizan ez gara hasiko (zaila da zehaztea liburu-azal batek zein egile zehatz dituen, normalean kontrazal fisikoan egoten da artistaren egiletzaren aipua), eta zuzenean argitaratuko dira gauzak. Izaera promozionalekoei eta pantaila-irudiei jatorrizko loturak gehitzen saiatuko gara. Lan jakin baten gaineko zehaztasunik egin nahi baldin badu inork, kontaktu-orriaren bidez idatzi, mesedez. Irudi zaharrak (2004-2008)2004ko irailetik 2009ko martxoa arte, lan-egun bakoitzeko irudi bat argitaratu zuen Sustatuk bere azalean (hemen ikusi daiteke diseinu horren adibidea). Irudi horien eskubide eta abarrei ez genien arreta handirik jarri. Ez ziren erreprodukzio handiak, baina thumbnail edo hazbeteko tamainatik gora geratzen ziren, 250 pixel zabalekoak ziren, eta garaiera aldakorrekoak. 2009eko urtarril edo otsaileko egoera zuzentzen saiatu gara. Aurrekoak, eskubideen linboan utziko ditugu oraingoz. 2004-2008 tarte horretan argitaraturiko irudi jakin baten gaineko ñabardurak egin nahi badituzu, jarri kontaktuan gurekin eta zuzenduko dugu. Bideoak eta dokumentuakBideoak erakusten ditugu Sustatun beste webgune batzuetan dauden ikus-jogailuen kodea itsatsita. Webgune horietan eskubideen gaineko argitaratze politika zehatzak egon ohi dira, eta behaketa eta kontrola haien esku dagoela uste dugu. Adibidez, Youtube-n bazegoen hemen bideo bat, baina kendu egin zuten ez zelako eskubide-politika errespetatzen. Dokumentu edo fitxategien kasuan, horiek ikus-jogailu baten bidez ikuskatzeko aukerak badaude sarean, hala nola Scribd edo Slideshare plataformek eskaintzen dutenak. Bideo plataformen kasuan bezala, kontrola webgune horien ardura dela uste dugu. Sustatuk bere bideo propioak ekoizten baditu, horiek CC-by-sa lizentziarekin banatzen saiatuko da. Beste bide batzuetatik bideoak, dokumentuak edo fitxategiak eskuratzen baditugu, horiek argitaratzekotan hemen gorago berrargitalpenen alorrean deskribatzen ditugun baldintzetan egiten saiatuko gara. EstekakUste dugu ez dela baimenik eskatu edo eduki behar Interneteko URL jakin batera esteka bat egiteko. Era berean, P2P sareetan edukiak eskuratzeko hiper-estekak eskaintzea zilegi dela uste dugu, Hego Euskal Herrian aplika daitezkeen aurrekari judizialen argitan. BesterikKasuistika oso zabala da, eta hemen aipatzen ditugun kasuez gain, beste batzuk sortzen badira, dokumentu hau eraldatzen joango gara. Edozein zalantza baduzu, jarri kontaktuan gurekin. Eskerrik asko. |
|