Itzuli orri nagusira Bidali hau

Facebook zale zareten horientzat

© cc-by-sa  Sustatu ¦ 2012-04-08 ¦ 12:06 ¦ wtf

Sustatun beti punta-puntako teknologia eta gaiak ekartzen ditugu eta gaurkoan moda kontuak ekarrizko dizkizuegu, Sustatuzale maiteok. Milano eta Parisko moda-pasareletan puri-purian dauden azken tendentziak. Sustatuzaleen artean Facebook maite duzuenak ere izango zaretenez, hona hemen zuentzat pentsatutako opari egokia.

Publizitatea

Hasteko, zure ametsetako ohea. Gogor eta deseroso samarra, aukeran, baina gau-ta-egun Facebookera konektatuta eutsiko zaituen plataforma ezin hobea.

FBed ohea izenez ezaguna, Facebooken F handia du euskarri, bertan etzanda amets zibernetikorik goxoenak izan ditzazun. Eta oheburuan, mahaitxoa, jarlekua eta FBzaleen premia guztiak asetzeko nahi beste gailu eta maratila.

Sarri pasatuko zitzaizun, ziur: ohean zaudela, goizeko ordu txikietan, derrigor-derrigor sarean argitaratu behar duzun esaldi genial edo gogoeta mamitsu hori etorri zaizu burura. FBed berriarekin ez duzu segundutxo bat galduko. Ohetik sarera jauzi txiki batekin!

Oraindik #kontzeptugisa besterik ez da diseinatu. Tomislav Zvonaric izan da egilea, 30 urteko diseinatzaile kroaziarra. "Fbed ohearen kontzeptu berria da. Ohearen diseinu praktiko eta multifuntzionala, gauez ere konektatuta eta zure lagunen ondoan egoteko pentsatua. Ohean zaudela eta sarera jo nahi duzula? Jauzi! Nekatu egin zarela eta lo kuluxka bat egin? Etzan!". Bere ideia devianArt webgunean argitaratu du.

Komunerako kurtina zoragarriak

Tarteka ohetik jaiki beharko garenez, komunera joateko besterik ez bada ere, Social Shower Curtain zoragarri hau ere erosi dezakegu. Facebook-eko horma gogoraraziko dizu, pertsonalizatu egin dezakezu, zure profilera egokitzeko.

Facebookek arazoak dituela pribatutasunarekin? Sekula ez da hain egia izan! Komuneko intimitateak ere zure horman zintzilikatuta!

Salgai dago eta 18 euroko prezioa dauka. Spinnighat webgunean eros dezakezu.

Eta gehiago ere bai

Orain artekoak ez bazaitu ase, aukera eder galant gehiago ere baditugu zuretako. Hona hemen aukera txiki bat:

Goiko FBed ohe zoragarriak burukoak beharko ditu, noski:

Facebook Pillow


Zure iritzia garbi utzi dezazun:


Urrakiko igoerarako pentsatutako luxuzko hegalak,
Errezildar eta Azpeitiarrentzat aukera paregabea:

Titi-poltsa eder askoa, neurri guztietan salgai:

Oharrak

  • Dekorazio webgune honetan eta beste webgune honetan ikusia.
  • Argazkiek jatorrizko webguneetako lizentziak dituzte.

Erantzun (klik zabaltzeko)

Publizitatea

WTF: Weno, Tira, Faborez!

What The Fuck?! da WTF ingelesez, baina euskaraz backronimo batekin berrizendatu dugu: Weno, Tira, Faborez! Interneteko eguneroko saltsa diren zentzugabekeria horiek...

Atal honen zaindariak dira:

Zuen ekarpenetarako, #weno markatu Twiterren edo hona idatzi: wtf@sustatu.com

 

 Nabigatu euskaraz