GULLIVER
-JANARI ARINAK- |
Egilea
eta Zuzendaria: |
1. ESKENA. HELIPUERTOAN
GARCIA. Hirurak eta berrogeita bost p.m.?
ANA. Hirurak eta berrogeitabost p.m.
GARCIA. Okey. What´s your name?
ANA. I have not told you yet.
GARCIA. Ez duzu karrasi egin beharrik.
ANA. Oraindik ez dizudala esan.
GARCIA. Esaidan, ba.
ANA. Ana dut izena.
GARCIA. Okey. Sekretaria mordo bat ezagutzen dut Ana izenarekin.
ANA. Zu Garcia Jauna zara?
GARCIA. Berbera.
ANA. Ejekutibo mordo bat ezagutzen dut Garcia izenarekin.
GARCIA. Garcia asko dago, egia da. Baina denak ez dira Garcia- Saltzaileetan-Onena.
ANA. Beraz, nola nahi duzu deitzea, Garcia-Saltzaileetan-Onena edo Garcia besterik gabe?
GARCIA. Humore sena duzu, eta azkarra zara. Zure lanean ere azkarra izango al zara!
ANA. Lanean askoz azkarragoa naiz.
GARCIA. Hirurak eta berrogeita zazpi p.m.?
ANA. Bai, hor nonbait.
GARCIA. Egiaztazazu, mesedez.
ANA. Hirurak eta berrogaita zazpi p.m.
GARCIA. Veriguel... Munduari bira eman dion inoiz?
ANA. Askotan. Eta hik?
GARCIA. Eztzazu nirekin hika hitzegin.
ANA. Bai... Garcia Jauna.
GARCIA. Hori hobe dago. Neronek esango dizut noiz hasiko garen hika.
ANA. Badakit nondik zabiltzan.
GARCIA. Neska argia zara zu.
ANA. Nahiko argia, bai.
GARCIA. Ezkongabea?
ANA. Beharrezkoa al da galdera horri erantzutea?
GARCIA. Nahiago dut jakinaren gainean egon... anka ez sartzearren.
ANA. Dibortziatuta nago.
GARCIA. Bikain!
ANA. Zergatik bikain?
GARCIA. Nik badakit zertaz ari naizen.
ANA. Eta zu, eskonduta zaude, ezta?
GARCIA. Nire kontuetaz beste une batean arituko gara.
ANA. Ondo dago. Eta orain, axola ez bazaizu, esango al zenidake zein den negozio bidaia honen "raport-a"?
GARCIA. Etzazu negozio bidaia deitu, "Comercial Raid" bat da. Sartu ezazu hau buruan.
ANA. Ez da, beraz, Market Prosppection bat?
GARCIA. Niretzat "Comercial Raid" bat da. Itxura kontua da. Negozioen historia bi partetan banatu beharko dute: Garciak munduari bira eman baino lehenagokoa eta bira emanda gerokoa. Eta zure begiek ikusi ahal izango dute.
ANA. Milesker.
GARCIA. Bizitza negozio hutsa da, panpina, eta mundua merkatu eder bat. Norberak egiten ez duen negozioa beste batek egingo du bere probetxurako. Ez duzu uste?
ANA. Nahiago dut nire eritzia ixilpean gorde.
GARCIA. Ederto, indarberritu egiten naiz oztopoen aurrean. Hirurak eta berrogeita hamar p.m. Ez da hala?
ANA. Bai, hala da.
GARCIA. Bost minutu abiatzeko. Eta orain, formalismoak alde batera utzita, musu bat eman ahal dizut?
ANA. Ez.
GARCIA. Bikain. Zergatik ez?
ANA. Ezin naiteke hemendik mugitu.
GARCIA. Ah! Makurtu zaitez eta zatoz nigana.
GARCIA. Urrunetik imajinatzen nuen baino kalitate hobea duzu. Kalitatearen labela eramateko eskubide osoa duzu.
ANA. Sekula ez didate horrelakorik esan.
GARCIA. Eskerrik asko. Behin baino gehiagotan harrituko zara nirekin.
ANA. Bai, oso gizon harrigarria zarela esan didate.
ANA. Eta musu hori, Garcia Jauna?
GARCIA. Ez utzi biharko gaur musukatu dezakezuna. (...) Bai? Hemen Garcia, esan? (...) Bai? Hemen Garcia, esan?... Barkatu une batez... Hola, maitia... bai, duela ordu erdi bat hartu dut... hobeto, milesker, orain ez dut eztullik egiten... bai, deituko dizut... edo fax bat bidali... Musu bat, eh? Ezin dut hitzegin, ondo ondoan daukat... zera, idazkaritza... ez dakit, enpresak bidai bakoitzean pertsona berri bat ekartzen dit. Ez, Mondoñedo ez, Jainkoari esker, beste bat da... Beno, laztana, joateko ordua da.... Bai, asko. Gud bai.
GARCIA. Hirurak eta berrogeita hemeretzi p.m. Puntu puntuan! Goazen!
ANA. Zurea da hau?
GARCIA. Bai, badaezpada ere.... Barkatu, andereñoa, musua eman al dizut jada?
ANA. Bai.
GARCIA. Bikain. Bidaiari hasiera ona ematea gustatzen zait. Goazen, ba.
GARCIA. Zer iruditzen?
Ana. Oso orijinala.
GARCIA. Milesker. Prest?
ANA. Beti nago prest.
GARCIA. Egin ahal dizut... galdera intimo pare bat?
ANA. Pare bat?
GARCIA. Pare bat.
ANA. Oso intimoak?
GARCIA. Oso.
ANA. Aurrera, Garcia-Saltzaileetan-Onena jauna.
GARCIA. Lehenengoa: zein da zure grazia?
ANA. Ah, uste nuen ez zenidala inoiz galdretuko. Enpresaren Merkatal Nazioarteko Ikerkuntza Saileko Burua naiz. Nazioarteko Legegintzan aditua naiz, bost hizkuntzatan mintzatzen dakit eta Bilakatze Prozesuan dauden Herrialdeen ekonomia analisiari buruzko bi liburu argitaratu ditut. Bidaiari buruzko txosten teknikoa egiteko ardura daukat.
GARCIA. Ongi, ongi! Unibertsitariak gustokoak ditut. Oso promiskuoak dira.
ANA. Eta bigarrena?
GARCIA. Promiskuoak, besterik gabe, nik badakit zer esan nahi dudan horrekin.
ANA. Ez, bi galdera egin behar zenidan, ezta?
GARCIA. Ah!... Zein da zure azpiko arroparen kolorea?
ANA. Ez naiz gogoratzen. Baina bidaietarako, azpiko arropa paperezkoa eraman ohi dut. Praktikoagoa da.
GARCIA. Paperezkoa?... Paperezkoa! Ja,ja,ja.... Gora!!!
2. ESKENA. AIDEAN
GARCIA. Baina nora zoaz, astopotroa, nora zoaz? Babalastoa! ... eta hori? Baina nola utzi dizute ba, traste horrekin ibiltzen, bananero halakoa! Txatartegira, gizona, txatartegira!
GARCIA. Tabakoak molestatzen?
ANA. Bai.
GARCIA. Itzel. Ze ordu dugu?
ANA. Laurak eta berrogeitamar.
GARCIA. P.m.?
ANA. Jakina.
GARCIA. P.m. o´clock. Ederto. Bidali telefax bat zentralera. "Dena Okey, izenpetzen du Garcia Jaunak"... Hitz gutxikoa zara, eh? (...) Nire lanean azeria esaten didate. Badakizu zergatik?
ANA. Idearik ere ez.
GARCIA. Azeria naizelako. Ja, ja, ja... Nire espezialitatea negozioa egiteko toki aproposen bila joatea da. Nire betebeharra hauxe da: enpresa azkar antolatu, negozioa egin, dena harrapatu eta ospa egitea.
ANA. Ze enpresa mota?
GARCIA. Edozein. Armak, medikamentuak, orraziak... Kakoa saltzea da. Orain esatebaterako, janari arineko lote hau dugu. Sekula usteltzen ez den janaria da. Neronek aurkeztu nion proposamena enpresari. Hamar puntu eman zidaten ideiagatik. Herrialde pobreekin aritzen naiz, batik bat. Paradojikoa dirudi, baina etekin ederra lortzen da, je, je, je... Inbidiak jotako zenbait lankidek putrea esaten didate, badakizu zergatik?
ANA. Horretaz ere ideiarik ez.
GARCIA. Izorratzearren. Azken hiruilabetean 1.000 batu ditut. Mondoñedo jauna ez da zazpirehunera iristen. Izorra hadi, Mondoñedo! Orain badakizu norekin ari zaren tratuan.
ANA. Ni ez nabil zurekin tratuan, enpresa baizik.
GARCIA. Eh?
ANA. Azeriak baino azkarragoa haizela, Garcia-saltzaileetan-onena.
GARCIA. Konfidantza hartzen ari haiz?
ANA. Asko, gainera.
GARCIA. Hori hobe zegon. Jode, hori da trastea!
ANA. Non gaude?
GARCIA. Emaion bidea instintoari. Arriskuan bizi beharra zegon. Zer ikusten dun?
ANA. Irlak.
GARCIA. Okey! Aukera ezan hire gustokoena.
ANA. Irla beltz hura?
GARCIA. Beltz hura. Goazen haraaaa! Eman musua, maitea!
ANA. Zergatik?
GARCIA. Emozioagatik... Ohitu beharko duzu, oso sentibera naiz.
ANA. Ze ordu dugu, Garcia Jauna?
GARCIA. Bostak, zeo zero p.m.
ANA. Puntu puntuan.
GARCIA. Ederto, neskatxo,
hurregoan gogo handiagoz harrapatuko haut. Goazen beheraaaaa!
3. ESKENA. IA NEGOZIO BOROBILA BATEK DAKI NON
GARCIA. Andereñoa, begira egiozu Garciari jardunean. Atzeranzko kontua hastera doa.
ANA. Bostak eta hogeitamabost p.m.
GARCIA. Kontuz ibili, andereñoa, etzazu aurrea hartu, Mondoñedo bakarrarekin nahikoa daukat eta. Bisnes-a nirea da, eta inortxok ez dizu deus ere galdetu.
ANA. Ondo dago, bisnesa erabat zurea da.
GARCIA. Jau..., ja, ja, ja. Izotza apurtzeagatik. Neuk ere badaukat nire psikologia. Hasieratik argi utzi behar den feed-back-a da. Nik saldu eta zuk erosi egiten duzu, eta denak lagunak. Gud mornin, ser, buer is de bos?
BELTZA. Je suis...
GARCIA. Ah, gui? Andereñoa, esaiozu Garcia Jauna naizela, eta gaur bere zorte eguna dela, eta negozio bat proposatu nahi diodala.
ANA. Cette...
BELTZA. Okey, bat bussiness...
ANA. Konbidatuta omen gaude.
GARCIA. Ikusten? Autoritatea erakustea da giltza, zirt edo zart, eta ideia argiekin. (...) You have one bisnes...
BELTZA. Every thing is okey.
GARCIA. Baina janaria usteldu egiten da, gutxi irauten du. Ogitartekoak: egun bat, bi, gero bota egin behar. Baina hori bukatu da. Nire janaria eta nire edaria ez da inoiz galtzen, eta merkea da. Dena okey?
BELTZA. Every thing is okey.
GARCIA. Hementxe dago negozioa: nik zuri janari merkea ematen dizut, zuk prezio arruntean saltzen duzu. Zuk negozioa, nik negozioa. Edonon gorde dezakezu janaria. Ez neberarik, ez ardurarik. Janaria beti gozoa eta iragarki asko telebeistan. Ezagutzen?
BELTZA. Yes, I know.
GARCIA. Ondo, hemen izenpetu. Zure etekina, ehuneko hogeia.
BELTZA. Hogeitabosta.
GARCIA. Ehuneko hogeia.
BELTZA. Hogeitabosta.
GARCIA. Ederto, negoziante sena duzu, gustokoa zaitut.
GARCIA. Ea, ba, andereñoa, argazkia, argazkia!!!
GARCIA. Nondik atera duzu hori?
ANA. Garcia, aurrea hartu digutela uste dut. Kontratu bat sinatua dauka Gulliver Interprise-rekin ehuneko hogeiko etekinarekin.
GARCIA. Kakazaharra! Mondoñedo malapartatua! Goazen hemendik!
BELTZA. Itxaron! Mondoñedok ehuneko hogeia eskeintzen zidan eta zuek ehuneko hogeitabosta. Hitzegin dezakegu.
GARCIA. Kaka hitzegin dezakegu, aditzen? kaka!
BELTZA. Karallo! Herritarrak zarete, Mondoñedo jauna bezala!
ANA. Do you speak our language?
BELTZA. Viverokoa naiz. Hamazortzi urte nituela etorri nintzen hona lanera. Aizu, eta janari arraio hura nola dago egina? Zergatik irauten du hainbeste? Ez duzue perzeberik probatu nahi? Gonbidatuta zaudete. Hogeita bosta dioena hogeita hiru esan dezake. Konponduko gara nola edo hala...
GARCIA. Gaur egun ez dago inorekin fidatzerik. Gauzak ez dira diruditen bezalakoak. Mondoñedo, zureak egin du, gerra nahi duzu, ba gerra izango duzu!
GARCIA. Mondoñedo,
nire sekretaria lekuko, ez zara berriro aurreratuko. Munduaren azken zokoraino
saltzera joan behar badut ere!
4. ESKENA. TOKI EZEZAGUN BATEAN
ANA. Garcia Jauna, ba al dakizu gutxi gora behera non gauden?
GARCIA. Munduan! (...) Dantzatu nahi?
ANA. Asko sentitzen dut, Garcia Jauna, baina zapatek min egiten didate eta hotzak nago.
GARCIA. Beno, goazen hotelera atseden hartzera. Lehendabizi dutxa bat hartu... geroago zerbait jan, eta ondoren hika hitzegiten hasiko gara! Adrenalina maila zaindu behar da.
ANA. Nahiago nuke oraintxe bertan zerbait jan. Indarrik gabe nago.
GARCIA. Txantxetan ari zara, ezta? Nola jango duzu hau?
ANA. Zergatik ez?
GARCIA. Zaborra delako, txerri jana! Kimika hutsa. Kaka honi sapore ona aurkitzeko edo oso pobrea edo oso gaztea da izan behar da, ja,ja,ja. Hoteleko errestauranteran eseritzeaz ari naiz ni, hau da, benetan jateaz. (...) Mondoñedo, bi mila puntuen bila noa. Hemen negozio usaina dago. Lurralde hau ikutu gabe dago. Begira, bezero bat. Aizu, aizu! Eh! Utikan! Utikan! Horrek diru asko balio du! Aizu, mesedez. Hotel bat... Hotel... Ho-tel.
BERTAKOA. Hotelik ez.
GARCIA. Bai, bai, hotel!
BERTAKO. Ez, hotelik ez.
GARCIA. Baina zer dio honek?
ANA. Hotelik ez dagoela.
GARCIA. Ez dit ondo ulertu, antza. Galdegiozu non dagoen hotelik gertuena.
ANA. Hotelik ez?
BERTAKO. Hotelik ez.
ANA. Hotelik ez.
GARCIA. Orduan, non demontre egiten dute lo turistek?
ANA. Lo egiteko lekurik?
BERTAKO. Hor. Edo hor. Nire gustorako, han politago.
GARCIA. Eta jateko? Jateko!
BERTAKO. Ez, gaur jaterik ez. Hiru egunetan jaterik ez. Ilbetearen ostean jan. Gaur otoi egin. Bihar isilik, ibaiari begira. Hurrengo egunean otoi egin eta hurrengoan jan... Nire gustorako hemen politago oraindik.
GARCIA. Andereñoa, zoaz modelera eta egin enkargu bat Enterprisera, italiar afari pack bat bidali diezagutela. Dei automatikoa da, munduko bazter guztietara iristen dira. Nirekin zauden bitartean ez duzu goserik izango. Okey?
ANA. Okey.
GARCIA. Pulmonia bat harrapatuko dut horrela segitzekotan. Normala al da hotz hau?
BERTAKO. Hotza? Hotzik ez. Beroa! (...) Beroa arindu.
GARCIA. Hemen ez daukagu zereginik, galdegiozu non gauden eta ea telebistarik ikusten den.
BERTAKO. Telebista? Bai! (...)
ANA. Non gaude?
BERTAKO. (...)Jauna hor, eta anderea hemen. Telebistako konkursoaren saria irabazi dut?
ANA. Adar joka dabil gurekin. Ze izen du toki honek?
BERTAKO. Zorua.
GARCIA. Irla!
BERTAKO. Irla Berdea.
GARCIA. Alferrik da. Argazkia atera, ezezko txostena egin, izena hartu eta bagoaz.
BERTAKO. Hor ikuspegi polita, turistei asko gustatu. Turistak esertzen dira hara begira edo hara begira. Hara begira daudenean eguzkia sartzen bada, hiru musu ematen diote elkarri bi aldiz, edo bi musu hiru aldiz...
GARCIA. Jan nahi dugu. Janari beroa, ulertzen?
BERTAKO. Nik janari tipikoa daukat.
ANA. Hori da, janari tipikoa. Bertako janaria nahi dugu.
(BERTAKO. Bertako janaria... Lehoi buruko ale xehetuak eta tigre ankaren belarra. Ona da bihotzerako eta bururako, eta sabela betetzen du. Otoi egiteko oso ona.
ANA. Probazazu, Garcia, ez dakit zer den baina gozo gozoa dago.
GARCIA. Ez, milesker. Zenbat da?
BERTAKO. Bost mila dolar.
GARCIA. Eh?
BERTAKO. Hiru mila? (...) 1.000... 100... bi dolar... tipikoa.
GARCIA. Andereñoa, hemen negozioa dago. Janari hau kakazaharra da, egiteko zaila eta nazkagarria itxuraz. Nire usaimenak esaten dit hemen errez salduko dugula gure janari arin lotea, eta inpaortanteagoa dena, telebista ikusten da. Zein da zure eritzia?
ANA. Ezin dut eritzirik eman. Ez daukat datu nahikorik eta hotzak gogortuta nago.
GARCIA. Eta horretarako joan zara unibertsitatera? Nik nahikoa daukat honekin. Argazki kamera, azkar. Eta lotea. Eta kontratua.
GARCIA. Ondo dago, Hemendik aurrera, Irla Berdean gure janari arinaren lotearen ordezkari izandatzen zaitut. Hemen izenpetu, Irla Berdeko ordezkari jauna... (...) Orain!
BERTAKO. Kamara izkutua gordeta duzue. Telebista. Amerikarren txantxa bat. Ni konturatu.
GARCIA. Zer dio orain?
ANA. Txantxetan ari garela uste du.
GARCIA. Ah, bai? Ba ez dago kontraturik. Ez loterik, ez ordezkaririk, ez negoziorik.
BERTAKO. Dolar bat? Berrogeitamar zentabo...
GARCIA. Ezer ez. Eta orain zerorrek jango duzu zopa hori, badakizu. Ezezko txostena egingo dugu. Begira! Irla berdea, ras, ras! Ezabaturik.
BERTAKO. Eguzkiak amerikararen burua nahastu. Janari freskoa oso ona eguzkiaz babesteko.
GARCIA. Lehenengo, ez dizut ulertzen, bigarren, ez daukat denbora galtzerik eta hirugarren... eta hirugarren, ez daukat denbora galtzerik. Goazen. (...) Eta laugarren, ez naiz amerikarra!
BERTAKO. Neuk konbidatzen dut. Zatozte! Telebistako lagunak! Lagunak!
BANATZAILEA.Garcia jauna? Garcia jauna, mesedez! Bost minutuko atzerapenaz nator baina kontxo, munduko azken bazterrean zaudeta. Garcia jauna! Hartzazu eskaria, bestela lanpostua galduko dut. Garcia jaunaaaa!!!
BERTAKO. Amerikarrak!
5. ESKENA. AIDEAN
GARCIA. Nazka ematen dit errezeloarekin dabilen jendea. Ez naiz koplarik erabili zale. Gauzak zuriak ala beltzak dira. Baietz ala ezetz. Barkatu une batez.
GARCIA. Mekauenlaletxe! (...) Hogei mila bider mekauenlaletxe!
ANA. Galtzaile txarra zara, Garcia jauna!
GARCIA. Izugarri txarra. Aproba egin nahi?
ANA. Zer da hori?
GARCIA. Udako ekaitza.
ANA. Argi hori.
GARCIA. Non?
ANA. Hemen.
GARCIA. Erregaia. Oraintxe bertan lurrartu, depositoa bete eta ziztu bizian ospa egingo dugu. Zer ikusten duzu hor behean?
ANA. Beste irla bat... urdina oraingoan.
GARCIA. Zer ordu dugu?
ANA. Zazpirak eta berrogeitabost p.m.
GARCIA. Ederto, oraindik galdutako denbora berreskuratu dezakegu, eta gainera, berotzen hasia naizela uste dut.
ANA. Neu ere bai.
GARCIA. Bikain! Goazen hara!
6. ESKENA IRLA URDINEAN. HOTZAREN HERRIALDEA.
GARCIA. Ez duzu berorik, zera... andereño... koño! izena ahaztu zait.
ANA. Ana.
GARCIA. Barkaidazu. Eguraldi aldaketengatik da, kalte egiten didate. Niregatik ez arduratu. Kendu ezazu arropa nahi baduzu. Ohituta nago... Top Less asko ikusia nago bizitzan.
ANA. Eskarmentu handikoa zarela ikusten da.
GARCIA. Zer ordu dugu?
ANA. Zortziak eta hogeitabost p.m.
GARCIA. Bostak era hogaitamar a.m.? Presio aldaketengatik da. Ziur zaude zortzirak eta hogeitabost direla?
ANA. Nire erlojuarekin fidatzen naiz.
GARCIA. Euria egin behar du laster. (...) Lotsagarria da, inork ez du jada lanik egiten mundu osoan. Euria egizu, koño! Euria egizu behingoz!
GIZONA. Ez tirorik egin! Ez tirorik egin!
GARCIA. Aizue, aizue! Ordurik baduzue?
AMDREA. Ez tirorik egin, jainkoarren!
GARCIA. Zer arraio diote?
ANA. Izutu ditugula uste dut.
GARCIA. Beroagatik izango da, seguru.
GARCIA. Lasai, gu ez... Gu lagunak, Comercial Raid.... Guk ez dugu zerikusirik... Guk beroa, egarria, ura... Edan!
GARCIA. Milesker, gizona!
ANDREA. Etzazu bota! Kontuz, etzazu urik bota, mesedez! Ura ez!
GARCIA. Zergatik garrasika?
ANA. Urik gabe utzi ditugula uste dut.
GARCIA. Horrek konponbide erreza du. Hartu ezazue.
GIZONA. Ezin dezakegu hesia gainditu, muga hemen dago. Alde hori arriskutsua da guretzat.
GARCIA. Ez baduzue nahi, zuentzat kalte.
ANA. Ura behar dute, Garcia, ura!
GARCIA. Ah!, hori egina dago. Barkatu. Ni ur bila joan. Ura non? Ura non? Ni joan.
GIZONA. Urrun dago. Hiria zeharkatu behar duzu, gero mendia igo, ondoren beste mendi bat igo, hor militarren kanpamendua ikusiko duzu. Giza laguntzarako konboian ura emango dizute.
GARCIA. Ez diot piperrik ulertzen. Hortik?
GIZONA. Bai, hortik, baina oso urrun dago.
GARCIA. Beno ba, ibiltxo bat egingo dut haraino. Laster itzuliko naiz. Gaixoak, eh? Dagoen beroarekin eta urik ez! Tori. (...) Deituiozu Interpraise Internationalari eta eskatu "Napolitana" bat niretzat, eta zuretzat nahi duzuna. A ze lana, ezta denborarik ere jateko!
GIZONA. Zurekin joango naiz. Hortik arriskutsua da. Hobe hemendik.
GARCIA. Utzi, utzi, neronek eramango dut. Beno, zu ziuraski, ohituta zaude. Tori. Ah, edateko zerbeza.
ANA. Neskatoak?
ANDREA. Neskatoa eta mutikoa.
ANA. Bi?
ANDREA. Zortzi! Eta zuk?
ANA. Bat ere ez.
ANDREA. Hilda daude?
ANA. Ez, ez daukat semealabarik... Ez dut eduki nahi izan.
ANDREA. Eta nork egiten du gerra? Nork ekartzen du ura? Nork zainduko ditu guraso zaharrak geroan?
ANA. Bai? Interprise International?... Barkatu.... "Napoliatana" bat, eta zerbeza bat. Ordu erdi bat? Nahi duzun bezela.
MUJER. Janaria? Janaria. (...)
ANA. Ez, mila esker.
ANDREA. Janaria.
ANA. Bai.
GARCIA. Jode, sekulako burrundaia dago hortik. Goazen, hemen ez dago bisnesik. Ezin dute telebista ikusi. Telebistarik ez, negoziorik ez, argi eta garbi... Beno, baina publizitatea badago. Atera argazki kamera. Bidaia sikeran amortizatuko dugu.Zer deritzozu "Gulliver Interprise International"-eko janari arineko loteak, munduko pakearen alde... Bostehun puntu musutruk.
ANA. Garcia jauna, nahiago nuke argazki hori neronek ez atera.
GARCIA. Barkazazu, andereñoa, baina argazki hura mundu guztiko aldizkarietako lehen orrian ager daiteke, disparatu!
ANA. Disparatu zeuk.
GARCIA. Mekauenlaletxe. Ekarri hona! Ez zaitezte mugitu, disparatzera noa! (...) Goazen, agudo! Bandera zuri batez seinaleak egin behar ditugu, bestela zuloz josiko gaituzte.
ANA. Ze banderaz?
GARCIA. Kendu alkondara! (...) Kontuz, eh? Errregali bat da!
BANA. Aizu! Aizu! Garcia jauna! Arazo batzu izan ditugu eta horregatik atzeratu gara bost minutuz... Gelditu, geldituuuuª! Eta orain zer egingo dut nik honekin? Bota egingo naute! Bota egingo naute!
GARCIA. Baina nora zoaz,
babalastoa! Nora zoaz! Zoroen moduan dabiltza!
7. ESKENA. AIDEAN ETA GASOILIK GABE
ANA. Erregaiaren argia!
GARCIA. Erreserba bukatzen ari da, aukera dugun lehenengo tokian lurrartu beharko dugu. Mementuz altuera galtzen hasiko gara, horrela xamurragoa izango da kolpea. Emozionaturik?
ANA. Bai, oso.
GARCIA. Eman musua... baliteke hau azkena izatea.
ANA. Kontuz!!
(...)
8. ESKENA. EZ HOTZIK EZ BERORIK EGITEN EZ DUEN LURRALDEA.
GARCIA. Geldi hor, geldi hor, soooo!!! Mondoñedok musturrra hautsiko zukeen, ziur!
ANA. Ziur.
GARCIA. Eta orain, ez duzu musu emateko desiorik?
ANA. Ba begira, une honetan... oraindik ez.
GARCIA. Ondo. Diztantzia luzeko korrikalaria naiz. Koño, badabil... zazpirak eta berrogeitabost a.m.
ANA. Bederatziak eta hogeitamar p.m.
GARCIA. Batera dezagun ordua. Jarri zure erlojua zazpirak eta berrogeitabost a.m.-an.
ANA. Zeure erlojua da gelditu dena.
GARCIA. Hara, denak ez dira dezbeharrak. Aizu, mister, buat taim is it? kelerretil? Ke hora fae... Zer ordu da?
GASOL. Seirrak eta pika gutxi gorra bero.
GARCIA. A.m. ala p.m.?
GARCIA. Horrela doa mundua. Mesedez, bete ezazu depositoa.
GASOL. Berrehalo.
GARCIA. Ez dugu denbora askorik, badakizu? Mesedez, non gaude? (...) Denbora galtzeak nazkatzen nau. Egundo ere ez dut denbiorarik galdu, ulertzen?
GASOL. Zuek, amerrikanak?
ANA. Ez, espainolak!
GASOL. Ipar amerrikakoak ela hego amerrikakoak?
GARCIA. Espainako espainolak!
GASOL. Bidaia egiten, eh?
GARCIA. Ba bai! Ezin dut jasan!
GASOL. Presaka bidaiatzea txarro, organismari ez onik egiten. (...) Win pote bat botatzea nahi?
GARCIA. Ez.
GASOL. World?
GARCIA. Ez.
GASOL. Winword?
GARCIA. Ez dut inolako poterik nahi, ulertzen? Inolakorik! Jateko toki bat nahi dugu, lo egiteko toki bat, toki bat.
GASOL. Guztira.... 5.000 dolar.
GARCIA. Nola 5.000 mila?
GASOL. Erregaia garesti, krisialdia.
GARCIA. Txaketa, zerean utzi dut, zera... nola zuen izena lehengo tokiak?
ANA. Irla urdina.
GARCIA. Irla... horretan.
GASOL. Begira, lagun, nik ez dut nahi arrazorik.
ANA. Nik dirua daramat, Garcia Jauna.
GARCIA. Et et, besterik ere behar genuen! Nik badakit neure arazoak konpontzen, ez nau inork estuasunetik atera behar, neure eskubideetaz baliatu nahi dut. Non dago Espainiako enbaxada? Andereñoa, bidali egiezu oraintxe bertan fax bat, mandoak akatzeko modukoa. Telefonoa!
GASOL. Begirra jauna, hona jende asko dator amarruka. Atzerritarrak, legez kanpo sartzen dirra, ni ez naiz ezertan sartzen, nirri gasilono ordaintzen eta ni ez naiz ezertaz orroitzen...
GARCIA. Ze demontre gertatzen da?
ANA. Ez dago koberturarik.
GASOL. Baina dena aldrebesten hasten bagarra, poliziari deituko diot, argi dago?
ANA. Ez duzu inori deitu beharrik. Tori...
POLI. Zer!
GASOL. Tipo hauek... erregaia lapurrtu, ez dirurrik, ez dokumentaziorik, eta gainera armaturik.
POLI. Lehen gauza hauek gauez bakarrik gertatzen ziren. Zerr ordu da?
GARCIA. Zazpirak eta berrogeitabost a.m.
ANA. Bederatziak eta hogeitamar p.m.
GASOL. Seiak eta hogeitabost, paseak.
POLI. Ea ba, dokumentazioa. Lan agirria. Zerra... zerra hau gidatzeko baimeno.
GARCIA. Begira, hiru gauza esango dizkizut: lehenengoa, Espainiako enbaxadorearekin hitz egin nahi dudala. Bigarrena: Interprise Internazionaleko Merkatal Sailburua naizela; eta hirugarrena...
ANA. Eta hirugarrena, Garcia?
GARCIA. Eta hirugarrena ez dakidala zer esan behar nizun oso urduri jartzen ari naizelako, argi dago?
POLI. Ez, ez argi, baterre ez. Eta Espaino horri non dago?
GARCIA. Ba Espainian, gizona, Espainian.
POLI. Amerriko ala Afriko?
GARCIA. Lotsagarria da funtzionari batek kultura minimo bat ez izatea.
POLI. Nirri ez ordaintzen geografio jakiteagatik, nirri ordaindu lan egiteagatik, eta lana da zuek dokumentazioa ematea.
GARCIA. Ba oraintxe bertan ezin dut.
POLI. Ba oraintxe bertan zuek atxiloturrik.
ANA. Entzun, mesedez...
GARCIA. Utzi pakean andereñoa, nirekin dator. Nire babespean dago.
POLI Nirre ustez andereñoak babestuko zaitu zu.
GARCIA. Ba ez jauna, nik babestuko dut bera.
POLI Ba ez jauna, berrak dokumentazioa zuzen duelako eta zu norr ote zaren, nork daki!
GARCIA. Garcia.
POLI. Horri da zeuk diozuna.
GARCIA. Ba bai, jauna, neuk diot!
POLI. Zu ixila! ... Garrcio zer gehiago?
ANA. Garcia Saltzaileetan-onena. Enpresa berekoak gara, eta ezuste bat izan dugu Irla Urdinean. Comercial Raid bat egiten ari gara.
POLI. Ah! Orrain argi dago.
GARCIA. Neronek esan nezakeen hori.
POLI. Zu ixildu edo bestela hemen bizitza guztirrako. (...) Hemen mugazaina, hiriburura deika. Garcio harrapatu dugu, ezizenez "Saltzaileetan onena". Gasoil lapurreta, legez kanpoko morroia, dokumentaziorik ez, lan agiririk ez. Txanda. Bai, andereño batekin, baina andereñoak paperak legez ditu. Amerrikanoak dio paperrrok galdu dituela... Bai, bai... zuen aginduetara. Txanda eta kito. Andereño, hemendik irrten. Zu hemen gerratu jakin arte nor den Garrcio... Orrain orduz kanpo, biharko erreleboari itxarron behar, nik ezin dut zera hau... konpondu. Ulerrtu? Zu, anderreño, irrten orraintxe.
GARCIA. Baina nola utziko diozue koittaduari bakarrik! Hil egingo da!
POLI. Anderrenoak gidatzeko karneta. Garciaok karneta? Ah! Ez dakigu!
GARCIA. Ba al dakizu hori gidatzen?
ANA. Bai, Garcia jauna.
GARCIA. Koño!
POLI. Garcio eserrita.
GARCIA. Agur esan ahal diot nere sekretariari?
POLI. Azkarro.
ANA. Ni ez naiz zure sekretaria, Garcia jauna.
GARCIA. Ah, ez? Ez didazu esango zeuk ere ez nauzula ezagutzen!
ANA. Bidai honen ostean ondotxo ezagutzen zaitudala uste dut.
GARCIA. Ba harrituko zinateke nire izkutuko doai batzu ezagutuz gero.
ANA. Ez dut uste.
POLI. Ordua pasatzen ari da.
ANA. Entzun, Garcia jauna. Opor luzeak hartzea komeni zaizu.
GARCIA. Begira, neskato. Ez dut aholkuren beharrik.
ANA. Ez da aholu bat. Enpresari ez zaio gustatzen zure lan egiteko modua.
GARCIA. Enpresak esan beharko du hori.
ANA. Une honetan neu naiz enpresa, Garcia jauna. Neronek hartu dudan erabakia da. Mondoñedo jaunaren lantaldeak hartuko du lanaren ardura.
GARCIA. Ez zara hori egiteko kapaz izango.
ANA. Bai, Garcia jauna, negozioa negozioa da.
GARCIA. Hori da neska unibertsitarioek duten akatsa, beti gordetzen dutela izkutuko karta bat.
POLI. Ez denborrarik!
ANA. Abogatuekin hitzegingo dut. Bi egun barru etxean egongo zara, Garcia jauna. Ondo pasatu oporretan. Eta orain, Garcia jauna, neu naiz adio musu bat eman nahi dizudana.
GARCIA. Banekien, noiz edo noiz erori behar zuela.
GARCIA. Unibertsitarioak.
GARCIA. Agur, potxola! (... Jan dezaket zerbait? Telefonoa emango dizut trukean... Deiak enpresak ordainduko dituzte, ez arduratu. Edo argazki kamera... ez dago pentsatu beharrik, klik besterik ez.
POLI. Zuk jarnarririk?
GASO. Janarria, bai, gasolindegiko espezialitatea.
GARCIA. Eta edateko zerbait, mesedez.
(...)
GARCIA. Nondik atera duzu hori?
GASOL. Ni alderdi honetako sailburua. Mondoñedo ugazaba nire laguna, amerrikako espainola bera ere. Zu jatera konbidatuta, nik uste dut goxoa dela.
BANAT. Geldi, geldi, Garcia jauna, mesedez!
GARCIA. Zer!
BANAT. Azkenean ere! Kostatu egin zait. Zure eskaria. Epez kanpo heldu garenez, gure produkto berriarekin konpentsatu nahi zaitu enpresak, Gulliver lote bikoitza duzu. Ezin dizugu besterik eskeini, baina agiri honekin, munduko edozein bazterretan lote bat eskura dezakezu. Gulliver Interprise Internationalek ez du inoiz huts egiten. Tori.
BANAT.2 Garcia jaunnnnn.....
(...)