Auto
Erakusketa
|
Euskarazko
testua: Arantxa
Hirigoien |
PERTSONAIAK: jauna, neskatxa eta saltzailea.
Apo korrokak, oilo karakak, kurrukak eta samatsako beste zonbait zarata entzuten dira, behi baten marruma. Norbait ate joka.
JAUNA: Egun on neskatxa, hemen ote da auto erakusketa?
NESKATXA: Bistan dena jauna, zer nahi duzu izan dadin?
JAUNA: Barkatu, argiek itsutu egin naute. (Tirrinta). Ikusten dituzue, azkar jotzen dute!
NESKATXA: Ohitura hartuz geroz, ez duzu gehiago kasurik eginen!
JAUNA: Alde batetik pena da!
NESKATXA: Ez da sekulan 'pena da' erran behar: baizik eta 'penagarria da'. Ez da inoiz hitz egin eta idatzi behar irakurtzen den bezala.
JAUNA: Edo alderantziz.
NESKATXA: Auto erakusketa honetara frantsesa ikasteko etorri al zarete? Sei libera da bakotx eta txuleta zati erdi bat! Bestalde, eskain geniezazkizuke administrazio kontseiluko lagunen zerrautsa eta pare bat arrautza.
JAUNA: Ez, neskatxa, milesker anitz. Auto erakusketara etorri naiz, autoa erosteko bakarrik.
NESKATXA: Kiloka?
JAUNA: Ez, puska osoa.
NESKATXA: Horretarako, nire lankidea aurkeztuko dizut. Bila dezagun. Ez du balio. Gure ondoan da, itzal baten antzera segitzen gaitu, gure artean dago.
SALTZAILEA: Egun onjauna. Saltzailea ni naiz, Luis XIV bezalaxe. Eroslea al zara? Zer erosi nahi duzu?
NESKATXA: Jaunak autoa erosi nahi du.
SALTZAILEA: Autoar bat edo autoeme bat?
JAUNA: Biak. Bikotea ukan dezadan. Ez dut maite bikoteen bereiztea.
NESKATXA: Erakuts iezazkiozu jaunari dituzun modelo berriak.
SALTZAILEA: Nolako autoa nahi zenuke? Berrikusia, berdexka edo egiazkoa?
JAUNA: Neskatxa, presta diezadakezu zeure sudurra hobeto ikusteko? Irteterakoan berriro itzuliko dizut.
NESKATXA (axolarik gabe): Hemen daukazu. Atxiki ezazu.
JAUNA: Milesker, neskatxa, hobe sudur hat ezer baino.
SALTZAILEA: Segi nazazu, jauna.
JAUNA: Bai, adixkide, fida zaitez nigan, nigan, nigan, nigan, gan, gan, gan, gan, guan, guan, guan,guan,guan,guan,guan.
SALTZAILEA: Ez ezazula gehiago zaunkarik egin, jauna. Hara zure lehenengo modeloa, hamabost errotako Jean Racine bat da!
JAUNA: Hamahost?
SALTZAILEA: Bai, hamahost, baina erraz erants diezaiokezu laugarren bat.
JAUNA: Ez itzazula sala. Hamahost errotek, ez dituzte hamabi baizik egiten. Ezaguna da.
SALTZAILEA: Auto on bat da. Tximiko bat egin iezaiozu. (Tronpeta soinua entzuten da). Ikusten duzu, haren erreakzioa ona da.
JAUNA: Hau ere xista dezaket?
SALTZAILEA: Entseatu, jauna, entsea ezazu.
(Irrintzina entzuten da)
JAUNA: Ai! Beldurtu egin naiz!
SALTZAILEA: Ai! Barkatu jauna... Ez dut nik egin hori. Zezena izan da.
JAUNA: Zein da bere lanbidea?
SALTZAILEA: Boz goraduna! Baju baten ordezkatzeko... zure baimenarekin.
NESKATXA: Jauna, jauna, jauna, itzul iezadazu nire sudurra, ezin naiz zintzatu.
JAUNA: Ez nekien hain erromantikoa zinenik! Tori, har ezazu zure sudurra, berriro itzultzen dizut. Baina gu bion artekoa bukatu da. Ez gehiago konda nire baitan.
NESKATXA (negarrez): A! Nire sudurra, funditu egin didazu!
SALTZAILEA: Segi dezagun bisita, jauna, nahi haduzu.
JAUNA: Oi! Zein auto ederra!
SALTZAILEA: Protoifero hat da, bost zaldiko andereño hat.
JAUNA: Zenbat balio du?
SALTZAILEA: Prezioaren arabera.
JAUNA: Beste hau ere atsegin zait.
SALTZAILEA: Hau! Autoar hat da. (Zolara erortzen den objektu pisu baten zarata). Ikusten?
JAUNA: Ba ote ditu haren turgopertraktoreak?
SALTZAILEA: Baijauna.
JAUNA: Ez du batere eskas?
SALTZAILEA: Batere ez, jauna.
JAUNA: Dena egoera onean du heraz?
SALTZAILEA: Bistan dena, jauna. Erosgai onak baizik ez ditugu hemen. Erraz sinets diezadakezu. Entsea. (Idazmakina baten zarata). Entsea oraino. (Lantegiko txirrina). Ikusten, turgo-pertraktoreak badabiltza. Ez zaitez beldurtu jauna.
JAUNA: Segi dezaket?
SALTZAILEA: Noski, hala gomendatzen dizut. Burdinbideetako zarata, gitarrarena, how do you do, sega bat: Jaunaren ahotsa: Kontxo! Ebakitzen du-eta, tronpeta, burdina, eta berriro gorputz astun baten zarata.
SALT2AlLEA: Zer deritzozu?
JAUNA: Auto on bat dela dirudi... Barkatu, autoar on hat dela esan nahi nuen. Ongi dabil. Hala ere zerbait gaizki duela uste dut. Ikusten da.
SALTZAILEA: Konfidantza ukan, jauna. Erosgai ona dela ziurtatzen dizut.
JAUNA: Auto honek makina tetralogikorik ba ote du?
SALTZAILEA: Nola, jauna?
JAUNA: Ba, makina tetralogiko baten jabe ote den.
SALTZAILEA: Oi, ez jauna. Sistema logiko on bat da, ez tetralogikoa. Ez da auto suediar bat. Benetako francesa. Benetako modelo kartesiar hat.
JAUNA: Arrastak, garantia finkoekin edo botere osoz ibiltzen dira?
SALTZAILEA: Pneumoni zirkulatorio batekin dabil. Modurik berriena da. Ikusi zuhaurek. Turuta, ezkilak, samatsako zaratak.
JAUNA: Ados. Oso ongi. Erosi egingo dut. Baina ez ahantz, bikotea nahi dut.
SALTZAILEA: Ados, autoerne blonda gazte hau aurkeztuko dizut.
NESKATXA: Egun on jauna, ni naiz.
SALTZAILEA: Neumatiko politak ditu (jazz musika), jarleku onak, belaun biziki ederrak, (martxa militarra), gerri mehea, motore bikain bat (motore zahar baten zarata), bolante atsegina, karrozeria berri berria, irri goxoa, irradiazio pertsonala.
JAUNA: Oi, baina ezagutzen dut, ezaguna egiten zait. Lehenagoko neskatxa da... eta betikoa. Berdin, gogotik erosiko nizuke. Azkarra al da?
SALTZAILEA: Erraz eramango zaitu. Zu eta beste hiruzpalau pertsona.
JAUNA: Hartu egingo dut.
NESKATXA: Milesker jauna.
SALTZAILEA: Beste autoa ere bai?
NESKATXA: Beraz jauna, zure autoa izango nintzateke? Milesker jauna. Piz iezazkidazu nire argiak, eta goazen segidan elkarrekin ezkontzera, prest nauzu. Eraztunik ba al duzu? Samatsako zarata azkarra, apo, irrintzina, marrumak.
JAUNA: Errazu, saltzaile, zertara datoz animalia guzti horiek auto erakusketara?
SALTZAILEA: Jauna, ez baitakit ... Gora ezkongaiak!!!
NESKATXA: Ez duzu ahantziko!
AMAIA