2012/04/10


www.udalbide.net

Noiztik. Noiz arte.
  • Inprimatu
  • Gomendatu
  • Testuaren tamaina txikia
  • Testuaren tamaina normala
  • Testuaren tamaina handia

  • Sara, idazleen eta irakurleen topagune
    Sara, idazleen eta irakurleen topagune

    2012/04/10
    Kultura / Iparraldea

    Eguraldi ona lagun, jende andana hurbildu zen Sarako kiroldegira, Ipar Euskal Herriko liburugintzak azkenaldian eman duena ezagutu eta autoreekin solasalditxoa egiteko. Ohikoa denez, euskarazko zein frantsesezko liburuak erakutsi ziren eta, gainera, aurkezpen, hitzaldi eta errezitaldi asko egon zen, inoizkorik gehien. Ehun egile inguruk, 25 elkartek eta 17 argitaletxek parte hartu zuten.[+]


  • 2012ko Aberri Egunaren adierazpena


    2012ko Aberri Egunaren adierazpena 2012/04/08
    Udalbiltza

    Herri bat gara, Nazio bat gara, erabakitzeko eskubidea dugu, eta geroz eta gehiago, eskubidea ez ezik, premia.[+]


  • Euskal kultura kanpoan zabaltzeko 2012ko diru-laguntza deialdia


    2012/04/06
    Diaspora

    Etxepare Euskal Institutak kultura kanpoan zabaltzeko diru laguntzen 2012 urteko deialdia argitaratu du Euskal Herri Agintaritzaren Aldizkarian. Deialdia hobetzeko asmoarekin, Institutuak kultur eragileen laguntzarekin hausnarketa prozesua burutu du, zenbait aldaketa eginez. Bi arlotan banatzen dira laguntzak: batetik dago, arte plastiko eta ikusizkoak, musika, arte eszenikoak eta literatura 2012.ean euskararen eremu geografikotik kanpo zabaltzeko diru-laguntza deialdia (370.000 €); bestetik, euskararen eremu geografikotik kanpo, 2012. urtean eta merkatu izaerarekin antolatutako azoka eta jaialdi profesionaletan parte hartzeko diru-laguntza deialdia (149.000 €).[+]


  • Jaurlaritzak eta EEPk 2012rako lankidetza-hitzarmena izenpetu dute


    2012/04/03
    Kultura / Iparraldea

    2011-2016 hitzarmen-markoaren barnean, Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburu -ek eta Euskararen Erakunde Publikoaren (EEP) lehendakari François Maitiak 2012. urteari dagokion lankidetza-hitzarmena izenpetu zuten herenegun (2012-3-28), Baionan. Hitzarmen honen bidez, 2012rako elkarlanerako lan-ildoak finkatu dituzte. Iparraldeko eragile pribatuen lana diruz laguntzeko 1.600.000 euro jarriko dituzte bi erakundeek, iazko kopuru bera, hain zuzen.[+]


  • Eskubideen euskarri irmoa


    Eskubideen euskarri irmoa 2012/04/02
    Euskara / Iparralde

    Deiadarra joa zegoen, eta euskaltzaleek indartsu erantzun diote Baionako karriketan. 7.000 lagunek irrintzi ozena egin dute, «Parisen entzun dezaten euskaraz bizi nahi dugula». Euskal herritarren hizkuntza eskubideak bermatu ahal izateko, euskaraz normaltasunez bizi ahal izateko, euskararen ofizialtasuna, lege eraginkorra eta Frantziak Europako Hizkuntza Gutxituen Ituna izenpetzeko eskatzen zuten Deiadarraren antolatzaileek. Euskal Konfederazioak eta Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak herritarrek emandako indarra nabarmendu dute. Parisek horri erantzun beharko diola nabarmendu zuten.[+]


  • Arabako aldundiak euskara sustatzeko 233.000 euroko laguntza deialdia egin du


    2012/03/29
    Euskara / Araba

    Arabako Foru Aldundiaren helburua Arabako zortzi koadrilletan eta Espainiako Burgoseko hainbat herritan euskara bultzatzea da eta horretarako atzo 233.000 euroko diru-laguntzako deialdia egin zuen.[+]


  • Herritarrek euskara hutsez egin ahal izango dute Gipuzkoako Aldundiarekin


    Herritarrek euskara hutsez egin ahal izango dute Gipuzkoako Aldundiarekin 2012/03/27
    Euskara / Gipuzkoa

    Errenta aitorpenaren kanpaina baliatuz, diputazioarekin harremana euskara hutsez izan nahi dutenen errolda egiten hasiko dira.

    Egitasmoaren helburua da euskaldunek dituzten hizkuntz eskubideak betetzea[+]


  • Ipar Euskal Herriko bi eleko eskola publikoan lehen aldiz 5.000 ikasletik gora


    Ipar Euskal Herriko bi eleko eskola publikoan lehen aldiz 5.000 ikasletik gora 2012/03/27
    Euskara / Iparraldea

    Lapurdin, Nafarroa Beherean eta Zuberoan irailera begira eskolan matrikulatu diren haurren datuak eskutan ditu Euskararen Erakunde Publikoak eta datu horien arabera, lehenengo aldiz eskola publikoan 5.000tik gora haur arituko dira bi eleko (euskara eta frantsesa) irakaskuntzan.[+]


  • 'Zazpi etxe Frantzian', 'Independent Foreign Fiction Prize'ko hautagai


    'Zazpi etxe Frantzian', 'Independent Foreign Fiction Prize'ko hautagai 2012/03/23
    Diaspora

    Bernardo Atxagaren 'Zazpi etxe Frantzian' eleberriak kritika oso onak izan ditu Erresuma Batuan, iazko azaroan ingelesezko itzulpena argitaratu zenez geroztik. Orain 2011ko atzerriko fikziozko 15 lanik onenen artean aukeratu dute, 'Independent Foreign Fiction Prize' sariaren barruan. Datorren apirilaren 12an 15 horien artean aukeratuko dituzte bost finalistak. Atxagarekin batera, Haruki Murakami, Umberto Eco eta Amos Oz bezalako idazle ospetsuak daude hautagaien artean.[+]


  • 135 urte bete ditu Buenos Airesko Laurak Bat Euskal Etxeak


    135 urte bete ditu  Buenos Airesko Laurak Bat Euskal Etxeak 2012/03/21
    Diaspora

    Zenbait ekintza eskainiko dira urte osoan zehar Laurak Bat Euskal Etxean, munduko euskal etxea zaharrena den honen 135. urteurrena ospatzeko. Urtebetetzearen egunean, martxoaren 13an egin zen ekintza nagusia. Lagun Onak abesbatzak kontzertua eskaini zuen euskal etxearen omenez eta ondoren gaur egungo arduradunek Etxeak izan dituen lehendakari guztiak gogoan izan zituzten urtemuga zeremonian.[+]



Urbasan Bagara

UDALBIDE - UDALBILTZA ®
Kale Berria 26-28. 1. esk - 31001 Iruña - Nafarroa   T.+34948203685 | F.+34948227891
         info@udalbide.net   udalbiltza@udalbiltza.eu
udalbide.net©  udalbiltza.eu©