Diabetikoen hipogluzemia krisiak detektatzeko, txakurren laguntza? "Amicus canis" proiektua

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2012-04-11 ¦ 09:49 ¦  osasuna

Diabetesa gaixotasun larri eta zabaldua da mundu osoan zehar. Diabetesa duten gaixoek, hipogluzemia krisialdiak izan ditzakete tarteka (behar baino azukre gutxiago odolean). Orain arte ez da aurkitu modu egokirik krisialdi horiek detektatu ahal izateko. Britainia Handian eta Katalunian egindako azken azterketen arabera, txakurrak izan daitezke hipogluzemia kasuak detektatzeko modurik arin eta eraginkorrena. Pertsonaren azukre kantitatea jaistean, gorputzaren usaina ere aldatu egiten omen da, eta txakurrak igarri egiten du. Lan-ildo hori garatzea da Amicus canis proiektuaren xedea.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Publizitatea

Auzolan Lantaldeen 2. topaketak asteburu honetan

© cc-by-sa  Auzolan ekimena  ¦  2012-04-11 ¦ 08:52 ¦  aldarrikapenak

Joan den udazkenean Usurbilen egindako I. Auzolan Topaketei jarraipena emanez, asteburu hontan (apirilaren 13tik 15era) Elikadura, Energia, Etxebizitza, Hezkuntza eta Osasuna lantaldeak bilduko dira, Urdirotzen (Artze ibarra). Eragileak eta esperientziak bildu, ezagutzak partekatu eta talde gogoetaren bidez arlo horietan tokian tokiko burujabetza eta buruaskitasuna lortzeko bidean eman beharreko urratsak finkatuko dira.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Instagram eta Vignette: argazkiak mugikorrean pertsonalizatzeko tresnak

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2012-04-10 ¦ 11:23 ¦  argazkia

Egun hauetan Instagram medioetan dexente agertu da, batetik iPhone mundutik Android-era salto egin duen mugikorretarako aplikazio bat delako, eta bestetik enpresa Facebook-ek erosi duelako, milioika dolar ordainduta. Zera da funtsean Instagram: argazkia atera eta partekatzeko aplikazioa, telefono adimenduan dabilena, eta efektu berezien sorta bat eskaintzen dizuna irudia eraldatzeko. Hona adibide bat:


Argazkiak.org | Instagram, Nashville estiloa © cc-by-sa: sustatu

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Twitterren 6 urteak infografia bidez laburbilduta

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2012-04-10 ¦ 09:06 ¦  sare-sozialak

Twitter sare sozialak 6 urte bete ditu berriki. Orain dela aste batzuk ere aipatu genuen urteurrena, euskarazko lehenengo tuita noizkoa ote zen kaleratu genuenean. Gaurkoan, Twitterren ibilbidea jasotzen duten zenbait infografia aurkeztuko dizkizuegu.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Koldo Mitxelenaren izena daraman katedra Chicagoko unibertsitatean

© cc-by-sa  Etxepare Institutua  ¦  2012-04-09 ¦ 10:37 ¦  hezkuntza

Etxepare Euskal Institutuak apirilaren 11n emango dio hasiera Koldo Mitxelena Elissalt euskal hizkuntzalari bikainaren izena daraman katedrari Chicagoko Unibertsitatean, Estatu Batuetan. Ipar Ameriketako unibertsitate-esparruan euskal ikasketak zabaltzea izango du xede katedrak. Udazkenean, berriz, Euskal Artearen inguruko Eduardo Chillida Katedra zabalduko du Institutuak Frankfurteko Goethe Universität-ean. New Yorkeko CUNY Unibertsitateko Bernardo Atxaga Katedraren aurtengo egitaraua ere zehazten hasita dago Institutua.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Facebook zale zareten horientzat

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2012-04-08 ¦ 12:06 ¦  wtf

Sustatun beti punta-puntako teknologia eta gaiak ekartzen ditugu eta gaurkoan moda kontuak ekarrizko dizkizuegu, Sustatuzale maiteok. Milano eta Parisko moda-pasareletan puri-purian dauden azken tendentziak. Sustatuzaleen artean Facebook maite duzuenak ere izango zaretenez, hona hemen zuentzat pentsatutako opari egokia.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Elhuyarrek ebook-en eta smartphoneetarako aplikazioen prezioak egokitu ditu

© cc-by-sa  Elhuyar Fundazioa  ¦  2012-04-07 ¦ 17:00 ¦  telefonoa

Elhuyarren ebook batzuk doan eta besteak 4 €-an eskura daitezke. Smartphoneetarako Elhuyar hiztegiak 3 €-an eros daitezke.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Euskal pilota Stockholmen bultzatzeko elkartea

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2012-04-07 ¦ 11:52 ¦  kirola

Christian Bergmanek denboraldi bat igaro zuen Euskal Herrian eta euskal pilotarekin txundituta geratu omen zen. Harrezkero euskal pilota bultzatzen ari da Suedian eta frontoia ere eraiki nahi du Stockholmen. Hiriburuko Euskal Pilota Kluba ere sortu dute eta webgunea ere bai, suedieraz... eta euskaraz.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Ganbaran gordetako artistak

© cc-by-sa  Gaztezulo  ¦  2012-04-06 ¦ 13:45 ¦  artea

Margotu egin zuten, eraiki, existitzen ez zena irudikatu, eta ez zegoen lekuan sortu. Ez zen erraza izan; gogor egin zuten lan beren obrak ikusarazteko, izenak entzunarazteko. Artea izan zen beren bizitzen eragile, eta artea izan da, haiek joan ostean, geratu zaigun ondarea. Zazpi emakumezkoren lanak, ezezagunak izanagatik, sona handiko artisten parean egoteko arrazoiak falta ez dituztenak. Kolorez busti eta formekin gozatzeko. Gaurkoa egun aproposa izan daiteke historiak itzalera kondenatutako emakume artistei begiratzeko. Pan Juliang txinatarra edota Tamara Leampicka. Mimoz landu zituzten koadro eta lanak bezain zirraragarriak izan ziren, baita ere, haien bizitzak. Irudi-erreportajea gaztezulo.com-en

Erref.: Ganbaran gordetako artistak (www.gaztezulo.com)
# ¦ Komentatu

Itxaropen bioartifiziala, organoak neurrira: utopia ala errealitatea?

© cc-by-sa  Elhuyar Fundazioa  ¦  2012-04-06 ¦ 10:54 ¦  zientzia

Transplanteak sekulako aurrerapena izan ziren medikuntzan, baina ez dira perfektuak izatera iritsi; arazo handiak dituzte, eta gaur egungo ikerketa-lerro asko arazo horiek konpondu nahian ari dira. Azken urteetan, zelula amak iritsi dira ikerketa horietara.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Internet zenbakitan: 555 milioi webgune, 2100 milioi erabiltzaile, 3000 milioi helbide elektroniko,...

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2012-04-05 ¦ 14:09 ¦  internet

Pingdom blogean Interneteko trafikoaren eta erabileraren inguruko laburpen zabala egin dute. Zenbat erabiltzaile daude? Zer herrialdetan? Zer mugimendu dago sare-sozialetan? Zenbat eduki sortzen da egunero? Eta zenbat e-mail bidaltzen ditugu? Zer nabigatzaile erabiltzen da gehien? Zenbat webgune daude guztira? Eta zer zerbitzari mota erabiltzen dituzte?

Hona hemen kopuruetako batzuk; denak ikusteko, jo Pingdomera

  • 3.146 billion – Number of email accounts worldwide.
  • 555 million – Number of websites (December 2011).
  • 2.1 billion – Internet users worldwide.
  • 800+ million – Number of users on Facebook by the end of 2011.
  • 225 million – Number of Twitter accounts. (100 million – Number of active Twitter users in 2011)
  • 1 billion – The number of messages sent with WhatsApp during one day (October 2011).
  • 1 trillion – The number of video playbacks on YouTube (140 – The number of YouTube video playbacks per person on Earth.)

Erref.: Internet zenbakitan: 555 milioi webgune, 2100 milioi erabiltzaile, 3000 milioi helbide elektroniko,... (royal.pingdom.com)
# ¦ Komentatu

Basauritik Euskal Herrira uztaileko udalekuetan

© cc-by-sa  Nerea Zubiete, Sustraiak Fundazioa  ¦  2012-04-05 ¦ 10:05 ¦  hezkuntza

Arabako Artziniega herrian aukera bi egongo direz, Nafarroako Lizarrara be bi talde multzo joango direz eta Gipuzkoako Urnietara beste bat. Lehen mailako eta derrigorrezko bigarren hezkuntzako gaztetxoek edukiko dabe uda zoragarri hau Sustraiak Fundazioagaz igarotzeko aukera. Maiatzaren 2ra arte dago zabalik izena emoteko epea.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Bertsomovieda-n bozkatzeko aukera, Aste Santuaren amaiera arte

© cc-by-sa  Bertso movie da!  ¦  2012-04-04 ¦ 16:16 ¦  bertsolaritza

Bertsoa eta ikusentzunezko bideoa uztartzen dituen Bertsomovieda lehiaketa aurrera doa. Dagoeneko zabalik dago bozketa eta milaka bisita jaso dituzte aurkeztutako lanek. Zein izango da lehenbiziko edizioko lehen saritua? Bozketa apirilaren 15era arte izango Bertsomovieda webgunean

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Hizkuntza ekologia, "politikoki molestoa", Jon Sarasuaren arabera

© cc-by-sa  Julen Iriondo, Goiena  ¦  2012-04-04 ¦ 11:15 ¦  hizkuntza-eskubideak

"Ekologiak habitatak deskribatzen ditu, eta planteatzen ditu zeintzuk diren bizi kondizioak, jarraitu beharreko politikak; hizkuntza ekologiak hori egiten duenean politikoki molestoa bihurtzen hasten da"; hauxe da Jon Sarasuak Hizkuntza Ekologiari buruz Ekogune saioan egin digun hausnarketetako bat. 6 minutuko elkarrizketa osorik.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Hiztegia landu nahi? 'Gaurko Hitza' jokoa abian da!

© cc-by-sa  Maite Goñi  ¦  2012-04-04 ¦ 09:28 ¦  hizkuntza

Aspaldi nuen egitasmoaren berri emateko gogoa eta, azkenean, gauzatu da:Gaurko Hitza aplikazioa abian da. Aplikazioaren oinarrian joko bat dago eta haren helburua Gaurko hitzan urte hauetan azaldutako hitzak lantzea da. Facebookera begira garatutako aplikazioa da, baina web bidez ere (Fabebooken sartuta egon gabe) joka daiteke.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Izena eman Initiative Session 4.0n!

© cc-by-sa  GAZE  ¦  2012-04-03 ¦ 16:02 ¦  irakaskuntza

Apirilaren 19an, osteguna, GAZEk (Gipuzkoako Gazte Ekinzaleak) Gipuzkoako unibertsitateko ikasle eta irakasleekin batera AMETSEN inguruko ekimena antolatu du Donostiako Kursaalean, Initiative Session 4.0. Anima zaitez eta eman izena bertan parte hartzeko! Gainera, Lehiaketa bat ere martxan dugu datozen egunotarako. Parte hartu!

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Getariako 3D modeloa, Googleren lehiaketan finalista

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2012-04-03 ¦ 12:02 ¦  internet

Ondoko Getariako animazioa Googlek antolatzen duen Model your Town lehiaketako finalera iritsi da. Hiri bakoitzeko eraikinak 3D modeloetan erakutsi behar dira Google Earth erabiliz. 150 lehiakide baino gehiago aurkeztu ziren, eta 6 finalisten zerrenda aurkeztu da, tartean Gipuzkoako Getaria. Adi! Gezurra dirudien arren ez da hegazkin batetik ateratako bideoa.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

#sarekohizkuntzak enpresetan jardunaldia

© cc-by-sa  Lantalan  ¦  2012-04-03 ¦ 11:38 ¦  internet

Azkeneko hilabeteetan, sarean hausnarketa bideratu du EMUNek enpresen sareko hizkuntzen inguruan. Hausnarketari segida emateko jardunaldia antolatu du apirilaren 17an, Euskadi+innovaren bidez Garaia Enpresa Digitalean.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Aberri egunean Ikurriña balkoian zintzilikatu eta denok Iruñeara independentziaren bila

© cc-by-sa  Bai Euskal Herriari  ¦  2012-04-03 ¦ 08:50 ¦  politika

Gure etorkizuna erabaki ahal izateko gaurdanik nazio eraikuntzan ereiteko garaia da. Gaur ereindakoa bihar loratu dadin, Independentista sareak Iruñean antolaturiko ospakizunetan parte hartzeko deia luzatzen dizuegu, eta Aberri Egunean, apirilaren 8an, guztiok ikurriña leihoan zintzilikatu dezagun.

Erref.: Aberri egunean Ikurriña balkoian zintzilikatu eta denok Iruñeara independentziaren bila (www.baieuskalherriari.org)
# ¦ Komentatu

Bizkaie!-k 10 urte, eta aurrera egiteko indarrez

© cc-by-sa  Bizkaie!  ¦  2012-04-02 ¦ 17:21 ¦  hedabideak

Bizkaie! atari digitalak hamar urte beteko ditu laster, hain zuzen ere apirilaren 8an. Bizkaiera zabaldu, indartu eta idatzizko ereduan normalizazio prozesuan laguntzeko asmoz abiatu zen 2002ko udaberrian. Hamar urteotako balorazioa eta etorkizunerako erronkak azaltzeko prentsaurrrekoa izan da goizean, Bilbon.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Artikulu zaharragoak »»

Publizitatea

 Nabigatu euskaraz