Sustatu.com > hizkuntza-eskubideak

Hizkuntza ekologia, "politikoki molestoa", Jon Sarasuaren arabera

© cc-by-sa  Julen Iriondo, Goiena  ¦  2012-04-04 ¦ 11:15 ¦  hizkuntza-eskubideak

"Ekologiak habitatak deskribatzen ditu, eta planteatzen ditu zeintzuk diren bizi kondizioak, jarraitu beharreko politikak; hizkuntza ekologiak hori egiten duenean politikoki molestoa bihurtzen hasten da"; hauxe da Jon Sarasuak Hizkuntza Ekologiari buruz Ekogune saioan egin digun hausnarketetako bat. 6 minutuko elkarrizketa osorik.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Publizitatea

Lubakiak eta zubiak

© cc-by-sa  Karrikiri. Iruñea.  ¦  2012-03-28 ¦ 09:01 ¦  hizkuntza-eskubideak

Iruñeko Karrikiri elkarteak J.Carlos Moreno Cabreraren “Norberaren hizkuntza bestearenaren gainetik dagoela aldarrikatzea da nazionalismoa” testua gure Karrisolasan aztertu ondoren berri antologikoak gertatu dira.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Medikuntza euskalduntzearen aldeko elkarretaratzea bihar Basurton

© cc-by-sa  Medikuntza euskaldundu!  ¦  2012-03-27 ¦ 08:34 ¦  hizkuntza-eskubideak

Medikuntza euskalduntzearen aldeko elkarretaratzea egingo dugu bihar, martxoaren 28an, Basurtu ospitalaren atarian. Arratsaldeko 19:00etan bilduko gara, osasungintza euskaratzearen aldeko politikak eskatzeko. Bihar euskaraz sendatu nahi badugu, ezinbesteko zaigu hitzordu honetan ahal beste elkartzea. Zure zain, Medikuntza euskaldundu!

Guztia irakurri ¦ Erantzun bat

Bideoa: Baxoa euskaraz!

© cc-by-sa  Kontseilua  ¦  2012-03-26 ¦ 12:09 ¦  hizkuntza-eskubideak

DEIADAR euskararen aldeko kanpania kari, Euskararen Kontseilua elkarteak bideo hau proposatzen dauku. Seaskako ikasleek baxoa azterketa egiten dute urtero, beste Terminaleko ikasle guziek bezala. Bainan euskaraz ikasten badute urte osoan, baxoa frantsesez egiterat behartuak dira, Historia eta Geografia salbu. Baxoa osoki euskaraz egiteko eskubidea aldarrikatzeko, kanpania abiatu dute Baionako Bernat Etxepare lizeokoek, ikasle ohien eta eragile anitzen sustengu zabala bilduz. Martxoaren 31an Baionan Euskararen alde iraganen den DEIADAR manifestaldian parte hartzerat ere deitzen dute.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Hizkuntza efektibo baterantz

© cc-by-sa  Andoni Urzelai  ¦  2012-03-23 ¦ 10:39 ¦  hizkuntza-eskubideak

Azken egunotan euskararen erabilera eta elebitasunaren inguruko eztabaida interesgarria dabil sarean (Sustatun eta El Cementerio de los Ingleses blogean, batez ere). Erabilera eza da kezka nagusia. Hitz egiten jakin arren, ez dugu, antza, euskara behar beste erabiltzen. Efektibotasun arazo batean gaude nire iritziz. Euskara ez da hizkuntza EFEKTIBOA. Nahiz eta esparru intimoetako hartu-emanetan (lagunartea, auzoa) normaltasunez erabiltzen dugun, hortik kanpora, eta batez ere zeregin potoloak edo garrantzitsuak tarteko daudenean (administrazio kontuak, lan eskaerak…) erdarara jotzen dugu. Hau da, modu praktiko, azkar eta eraginkorrean KOMUNIKATU nahi dugunean erdara erabiltzen dugu.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

116 argazki. Herritarrek duzue giltza

© cc-by-sa  Nafarroako AEK  ¦  2012-03-23 ¦ 08:06 ¦  hizkuntza-eskubideak

AEKn herritar asko, han eta hemen, euskara ikasten ari dira, euskaraz bizi nahi dute; Gobernuaren asmoa euskaltegiei arnasa ukatzea den arren. Argi dugu gure aberastasuna herritarrak direla eta, gainera, haiek dute giltza. Une honetan, AEKn Nafarroan, 120 bat talde ari dira, 1300 ikasle inguru, 74 irakasle eta gaur egun, maparen 48 auzo eta herritan ari gara. Euskarri desberdinetan, 116 argazki horien bidez, egun bateko AEK ezagutzeko aukera duzue.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Euskararen ofizialtasuna aldarrikatzeko martxoaren 31n Baionan egingo den manifestaldian parte hartzeko deia

© cc-by-sa  Kontseilua  ¦  2012-03-22 ¦ 14:14 ¦  hizkuntza-eskubideak

Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak eta Euskal Konfederazioak manifestazioa antolatu dute Baionan martxoaren 31rako. Deiadar manifestazioaren leloa "Gure hizkuntzak, eskubide bat, lege bat" izango dela azaldu dute Bilbon egindako prentsaurrekoan. Kontseiluaren zuzendaritzak agerraldia egin du gaur deialdiaren berri eman eta euskaltzale guztiak bertan parte hartzera gonbidatzeko. Manifestazioa arratsaldeko 17:00etan abiatuko da Baionako Xaho kaitik.

Guztia irakurri ¦ 2 erantzun

Hizkuntza politikari buruzko hausnarketa parea, apenas eztabaidatu direnak

© cc-by-sa  KARRIKIRI  ¦  2012-03-21 ¦ 11:01 ¦  hizkuntza-eskubideak

Martxoaren 14an. Karrisolasaren saio interesgaria izan genuen, Hizkuntza politika eraginkorraz gaiari helduz. Xabier Mendiguren Bereziartuak Jakin aldizkariko 187. alean idatzi duen artikulua (PDF) eta Kontseiluak izen bereko txostena (PDF) aztertuz. Ohikoa dugun bezala KARRISOLASAn topatu ginenok saio bete, bizi eta atsegina osatu genuen. Sortu ziren, besteak beste, datozen eztabaidak, gaurkoan hona dakartzagunak, guztion arteko hausnarketa eta eztabaidarako.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

"Euskaraz Bizi" manifestazioa Donostian

© cc-by-sa  Bittor Hidalgo - Donostia  ¦  2012-03-20 ¦ 14:24 ¦  hizkuntza-eskubideak

Joan den larunbat arratsean, maiatzak 17, Euskal Herrian Euskaraz-ek antolaturiko manifestazioan izan nintzen Donostian. Jende gutxi, nik espero nuenerako. Itxuraz, ezker abertzale oraindik ilegalizatuaren ingurukoa-edo batez ere. Bakarrik nindoan, eta aukera izan nuen manifestazioan aurrerago eta atzerago ibiltzeko. Soziologo jarri-eta, manifestazioko gutxi gorabeherako euskara erabilera neurketa egin nuen. Erdia edo. Hori ere ez, beharbada.

Guztia irakurri ¦ 20 erantzun

Abian da Bikain 2012!

© cc-by-sa  Bikain, Idazkaritza Teknikoa  ¦  2012-03-19 ¦ 11:36 ¦  hizkuntza-eskubideak

Zabalik da epea BIKAIN kanpo-ebaluazioa eskatu nahi duten enpresentzat, bai prestakuntza-saioetan parte hartuz, ebaluazioren batean parte hartu nahi duten ebaluatzaileentzat. Bikain-Euskararen Kalitate Ziurtagiriaren bitartez euskararen presentzia, erabilera eta kudeaketa ebaluatzen da erakunde jakin batean. Informazio guztia hemen.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

OEE-Osasungoa Euskalduntzeko Erakundearen adierazpena, Osakidetzan zerbitzu eta langile elebidunak identifikatzeko proiektuari buruz

© cc-by-sa  OEE Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea  ¦  2012-03-16 ¦ 11:11 ¦  hizkuntza-eskubideak

Berriki prentsan argitaratu da Osakidetzak eskuetan baduela sistema integral bat eskaintzen dituen zerbitzu elebidunak herritar euskaldunen aurrean identifikatzeko, bai langile bakoitzari dagokionez bai unitatearen mailan. Sistema horren helburua litzateke herritarrari osasun-arreta euskaraz jasotzeko bidea erraztea, herritarrak begirada batez jakingo bailuke euskaraz zein unitatek eta langilek artatu ahal duen, haztamuka edo galdezka ibili gabe. Era berean, proiektuak berarekin darama kanpainen bidez herritarrei ezagutaraztea euskara erabiltzeko aukera duela nola jakin, eta erabiltzera animatu ere egiten ditu.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Martxoak 31 Deiadar manifestazioa, denok Baionara!

© cc-by-sa  kontseilua  ¦  2012-03-11 ¦ 12:08 ¦  hizkuntza-eskubideak

Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak manifestazio-deialdia egin du datorren martxoaren 31rako. Hauxe da Deiadar manifestaziorako egin den spota:

Martxoak 31 Deiadar manifestazioa, denok Baionara! from Euskararen Kontseilua on Vimeo.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Lodosa-Sartagudako Ikastolaren alde: dirua... eta askoz gehiago

© cc-by-sa  Arizmendi Ikastola - Debagoiena  ¦  2012-03-10 ¦ 10:15 ¦  hizkuntza-eskubideak

Lodosa-Sartagudako Ibaialde Ikastolaren alde otsailaren 24an Arrasaten, Aretxabaletan eta Eskoriatzan antolatu genuen ekimena arrakastatsua izan zen benetan. Dirutan, 12.200€ inguru bildu dira Ibaialdekoen alde. Kopuru garrantzitsua da, baina ez da hori ekimen honek utzi duen emaitza bakarra.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

KARRISOLASA: Hizkuntza politika eraginkorraz

© cc-by-sa  Karrikiri elkartea, Iruñea  ¦  2012-03-09 ¦ 08:13 ¦  hizkuntza-eskubideak

Martxoko Karrisolasa saio berrian Kontseiluak sortu duen azken txostena izango dugu hizpide.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

V. Euskal Soziolinguistika Jardunaldiak: "Kulturgintza euskararen garabidean"

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2012-02-28 ¦ 09:04 ¦  hizkuntza-eskubideak

Duela egun batzuk iragarri genuenez joan zen ostiralean, otsailaren 24an, V. Euskal Soziolinguistika Jardunaldiak izan ziren Donostian, Eureka Kutxaespazioan, Kulturgintza euskararen garabidean izenburupean. Sustatuko kideak ere hantxe izan ginen, hitzaldiak entzunez eta hedabideeen inguruko tailerrean parte hartuz. Jardunaldietako material guztia (bideo, hitzaldi eta argazkiak) datozen egunotan kaleratuko ditu Soziolinguistika Clusterrak berak. Bitartean, hona hemen han izandakoaren laburpen eta aurrerapen txiki bat.

Guztia irakurri ¦ 2 erantzun

Nazionalismo linguistikoa: Karrikirin izandako saioaren kronika

© cc-by-sa  Karrikiri, Iruñea  ¦  2012-02-26 ¦ 12:32 ¦  hizkuntza-eskubideak

Sustatun bertan iragarri genuen bezala, otsailaren 15ean Karrisolasaren saio interesgaria izan genuen, Nazionalismo linguistikoaren gaiari helduz. Juan Carlos Moreno Cabrera Madrilgo Unibertsitate Autonomoko irakasleari Administrazioa Euskaraz aldizkarian eginiko elkarrizketa hartuko dugu oinarri: "Norberaren hizkuntza bestearenaren gainetik dagoela aldarrikatzea da nazionalismoa". Ohikoa dugun bezala KARRISOLASAN topatu ginenok saio bete, bizi eta atsegina osatu genuen. Aukeratu genuen testuak haria ematen zuen horretarako. Sortu ziren, besteak beste, datozen eztabaidak, gaurkoan hona dakartzagunak, guztion arteko hausnarketa eta eztabaidarako.

Guztia irakurri ¦ 8 erantzun

Ikastola, hemen bai. Lodosan zergatik ez?

© cc-by-sa  Gorka Etxabe, Arteman Komunikazioa  ¦  2012-02-22 ¦ 10:02 ¦  hizkuntza-eskubideak

Debagoieneko Arizmendi Ikastolak Lodosako Ibaialde ikastolari elkartasuna adieraziko dio datorren ostiralean, hilaren 24an, Aretxabaleta, Arrasate eta Eskoriatzako plazetan egingo diren ekitaldietan. "Ikastola, hemen bai. Lodosan zergatik ez?"

Guztia irakurri ¦ Erantzun bat

Hizkuntza-politikaren urtekaria 2011: Hizkuntza-politikek erroko aldaketa behar dute

© cc-by-sa  Kontseilua  ¦  2012-02-15 ¦ 15:48 ¦  hizkuntza-eskubideak

"Euskararen normalizazioak hizkuntza-politika eragingarria behar du. Administrazio ezberdinen hizkuntza-politikek errotiko lema aldaketa behar dute, izan ere, azken hamarkadotan garatu diren hizkuntza-politikek ez dute euskararen normalizazioa ekarriko. Bada, 2011 urtean nahikoak ez diren politika horiek okerrera egin dute, aurrera egin beharrean atzera egin baitute", esan du Kontseiluko idazkari nagusi Paul Bilbao 2011ko Hizkuntza-politikaren Urtekaria aurkezteko egindako agerraldian.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Karrisolasa: "Norberaren hizkuntza bestearenaren gainetik dagoela aldarrikatzea da nazionalismoa"

© cc-by-sa  Karrikiri, Iruñea  ¦  2012-02-14 ¦ 09:18 ¦  hizkuntza-eskubideak

Otsailaren 15ean berriro helduko diogu Karrisolasaren beste saio bati eta oraingoan Juan Carlos Moreno Cabrera Madrileko Unibertsitate Autonomoko irakasleari Administrazioa Euskaraz aldizkarian eginiko elkarrizketa hartuko dugu oinarri: "Norberaren hizkuntza bestearenaren gainetik dagoela aldarrikatzea da nazionalismoa".

Guztia irakurri ¦ 4 erantzun

EITBko kazetariek euskaldunei esanak erdaraz errepikatzeko eskatzea normaltzat jo du Jaurlaritzak

© cc-by-sa  Luistxo Fernandez, CodeSyntax  ¦  2012-02-10 ¦ 10:50 ¦  hizkuntza-eskubideak

Lankide bati gertaturikoak aspaldiko kontu bat piztu zuen sarean, eta horren harira galdera iritsi da gaur Eusko Legebiltzarrera. Aralarreko Mikel Basabek egin dio Blanca Urgell Kultura sailburuari: ea ETBko kazetarien ohitura hori, euskaldunei esanak erdaraz errepikatzeko eskatzekoa, ezabatu daitekeen, eta euskara agerikoagoa izan daitekeen horrela ETB2n. Urgellek erantzun dio ados dagoela euskararen bisibilitatearen kontuarekin, zentzuzkoa dela euskaldunen hitzak behin esan eta bi kateetan agertzea, baina gehitu du gauzak horrela egitea, "normaltasunaren" seinale diela, eta gainera hala omen dago adostua eta arautua: elebidunei bi aldiz eskatzea gauza.

Guztia irakurri ¦ 26 erantzun

Artikulu zaharragoak »»

Hizkuntza eskubideak

Euskaldun gisa zure hizkuntza eskubideak urratuta ikusi badituzu, honako zerbitzu hauetara jo dezakezu: