Itzuli orri nagusira Bidali hau Tweet EGA azterketa, Cantabriako erdaldun baten ikuspegitik© cc-by-sa EHra 19 urtez etorritako Cantabriar bat. ¦ 2012-04-13 ¦ 10:21 ¦ hizkuntzaNi Kantabriako neska bat naiz eta duela 7 urte hasi nintzen euskara ikasten zerotik abiatuz (19 urte nituela etorri nintzen Bilbo aldera). Ikasteari ekin nion, bai gustukoa nuelako, bai nire etorkizun profesionalean beharko nuelako. Jadanik, EGA mailara heldu naiz, baina ez dut berez titulua lortu. Hainbatetan saiatu ondoren, ez dut oraindik helburua gauzatu. Segidan azalduko dut zein den, EGA azterketari buruz dudan iritzia eta baita nire ikaskideen ikuspegia jasotzen duen iritzia ere. Sustatu.com-en idaztera animatu naiz eta espero dut, irakasle edo beste ikasleen erantzunik jasotzea (agian, nire ikuspegia aldaraziko didate). Lehenik eta behin, azalduko dut EGAren siglek zer esan nahi duten, zeren, antza, askok ez baitakite zer esan nahi duen. EGA "euskararen gaitasun agiria" da. Baina, askotan, euskarari berari ez diote ematen garrantzia handirik eta bai, ordea, ematen diote denborari. Urteak joan urteak etorri, beti kexa bera errepikatzen da ikasleen aldetik, hau da, azterketa egiteko izaten dugun denbora ez dela nahikoa gure ezagutza ondo demostratzeko, eta zoritxarrez, azterketa irizpideak aldatu gabe jarraitzen dute. Urtero, jende piloa azterketara aurkezten da, lehenengo proban erdia kanpoan geratuko dela jakinik. Atariko proba bahe edo kriba bat baino ez da, zeren ez baitut uste gure ezaguerak horrelako proban adierazten direnik. Askoren ustez, atariko probako galderak buruz ikasi daitezke, eta euskara benetan ezagutu gabe, test hori gainditu daiteke. Zenbat eta atariko proba gehiago egin, orduan eta errazago aterako zaizu. Kontua da, item-ak buruz jakitea. Eta, ez dugu esan beharrik, beste proba batzuetan bezala, denbora oso eskasa dela. Orduan� zein da proba honen helburua? Antza, bere helburua da hainbeste jende idatzizkora ez heltzea. Oso helburu didaktikoa, ezta? Atariko proba behin gaindituta, idatzizko proba dago. Zertan datza, baina, idatzizkoa? Ba, azkarrena izatean. Idatzizkoak ematen du azterketa izan beharrean, erlojuaren kontrakoa dela. Azterketa egiten duzun bitartean, hamaika aldiz so egiten diogu erlojuari, nola ez, urduritasunez beteta, denbora nahiko izango dugun ala ez pentsatuz. Egoera horrek, kalkulu asko egitera eramaten gaitu: �hemendik, ez dakit zenbat minutu aurreztu beharko dut, ez dakit non denbora izateko�. Idazlan luzea egiteko, 40 minutu baino ez ditugu!! Ikaragarria iruditzen zait, are gehiago, HABE3 azterketan (EGAren baliokidea), idazlan luzea egiteko 90 minutu ditugula jakinik Baina, nik galdetzen diot neure buruari ea gaztelaniaz (nahiz eta hautagai askoren ama-hizkuntza izan) gai izango garen hori egiteko, eta gainera akatsik gabe. Beno ba, demagun gainditzen dugula idatzizkoa eta ahozkoa egiten dugula. Azterketaren eguna, loteria eguna dirudi; gai batzuk oso errazak dira, beste batzuk, ordea, �egingarriagoak�.. Ez da bidezkoa hainbeste gai espezifiko ipintzea. Akaso denok, gai guztiei buruz, jakin behar dugu? Hainbat gairi buruz, ezta gaztelaniaz ere, ez genuke jakingo. 45 urteko neska bati bost axola smartphoneak eta arlo honetan topatzen dugun hiztegiak txineraren antza hartuko dio, baita gaztelaniaz ere! Azken urteotan, biologiako testu konplexuak ere sartu dituzte; edonola ere, nahiz eta testua ulertu, gero azaltzean� nola hitz egingo zenukete ezagutzen ez duzun gai bati buruz? Mesedez, nik eskatuko nieke horrelako probak prestatzen dituztenei, adin ezberdinetakoak egongo garela eta ikasketa-maila guztietakook egingo dugula, kontuan har dezatela. Eta gai bati buruz ez badaukagu ezagutza nahikoak, lagun diezagutela, edo� akaso haiek jainkoak dira eta badakite edozein gairi buruz?? Erantzunak#1. Re: EGA azterketa, Cantabriako erdaldun baten ikuspegitikIR ¦ 2012-04-13 ¦ 11:30azterketa irizpideak aldatu gabe jarraitzen dute. #2. Re: EGA azterketa, Cantabriako erdaldun baten ikuspegitikeneko ¦ 2012-04-13 ¦ 11:38Ni ez naiz irakaslea eta ezin dut esan zein maila duzun, baina testu hau idazten zenbat denbora eman duzun jakin gabe (eta bakarrik idatziko zenuela suposatuz) nik uste nahikoa maila duzula EGA gainditzeko (nik izandako irakasle askok baino hobeto idazten duzu eta EGadunak ziren!!!!). #3. Re: EGA azterketa, Cantabriako erdaldun baten ikuspegitikAnder ¦ 2012-04-13 ¦ 11:52Beti uste izan dut EGA errazagoa dela euskara ama hizkuntza ez dutenentzat eta euskaltegitik bero-bero datozen horientzat. Azken finean bertan horretarako prestatzen dituzte luze eta euskara "txarrak" ez ditu kutxatu. Baina, antza, ez da horrela. Nik beste hurrengo frogekin arazorik izan ez banuen ere, atarikoa ozta-ozta gainditu nuen gainditu behar zuen jende kopurua gutxiengora iristen ez zelako eta, hortaz, muga behera egin zutelako. Nola liteke erdara ahotan gutxitan izan duten horiek ere ezin gainditzea azterketa hau? #4. Re: EGA azterketa, Cantabriako erdaldun baten ikuspegitikharitz rodriguez ¦ 2012-04-13 ¦ 12:24@IR #5. Re: EGA azterketa, Cantabriako erdaldun baten ikuspegitikAnder ¦ 2012-04-13 ¦ 12:30#1 Atera dizkiozun akatsekin ez nator bat. Lehenengoan irizpide hitzak ez du zertan ergatiboa behar, esaldia hurrengo eran ulertzen bada. #6. Re: EGA azterketa, Cantabriako erdaldun baten ikuspegitikPatxi ¦ 2012-04-13 ¦ 12:38Aupa Nire bikote-kidea EGA azterketak zuzentzen ari da oraintxe bertan eta bion ikuspuntua eman nahi dut. Zuk esaten duzun bezala atariko proba ez da oso didaktikoa, baina euskaraz ondo ez dakien batentzat ia ezinezkoa da gainditzea, urtero gainditzeko nota jaisten duten arren. Gauza batzuk buruz ikasi daitezke noski, baina hori alferlana da: euskaraz maila on bat ez baduzu EGA ez duzu gaindituko, orduan zertarako nekatu buruz ikasten?. Helburua galbahea egitea da, noski, azken finean atariko proba gainditzeko gai ez den batek ez du eta EGA aterako. Ez dakit badakizun, baina atariko probak ordenadore bidez zuzentzen dira eta gainerakoak eskuz. Eskuz zuzentzeko jendea kontratatzen dute, euskaltegietan , eskoletan eta abar ibilitako adituak. Galbahea egingo ez balitz bi aldiz jende gehiago beharko litzateke azterketak zuzentzeko, eta hori oso garestia da. Idatzizko probaren helburua ez datza azkar idaztean, denbora oso jende gutxiren arazoa izaten da. Momentu honetan nire bikotekideak zuzendutako azterketen notak ikusi ditut, eta heren batera ez da iritsiko gainditu kopurua .Berridazketez gain bi idazlan egin dituzte, laburra eta luzea eta gero batezbestekoa egiten da.. Berridazketak hizkuntza maila neurtzeko oso onak dira; berridazketak ondo egiten dituen jendearen gehiengoak EGA lortzen du. Bi idazlan izateak berriz ikasleari aukera ematen dio bietako bat oso ondo egin da, bestea gainditu gabe gainditzeko. Ahozkoaz diozuna askotan entzun dut, alegia gai xelebreak jartzen dituztela. Baina horri kontra egitea oso erraza da.Ahozkoa ia mundu guztiak gainditzen du, egin zen azken aldian ahozkoa egin zuten guztiak gainditu zituen nire bikotekideak (Gasteizen). Azterketa honetan ez da gai jakin baten gaineko jakituria neurtzen, Smartphonetaz ezer ez badakizu, ba hitz egin horretaz, harritu egiten zaituela jendea txora-txora eginda ikusteak, zuk nahiago duzula telefono arrunta, edo asmatu zure lagun bati tabernan lapurtu ziotela… edozer! Kateatuta geratzen bazara aztertzaileak tira egingo dizu, nola hitz egiten duzun jakiteko, hori da-eta helburua. Ondo izan! #7. Re: EGA azterketa, Cantabriako erdaldun baten ikuspegitikibai ¦ 2012-04-13 ¦ 13:43@IR #8. Re: EGA azterketa, Cantabriako erdaldun baten ikuspegitikibai ¦ 2012-04-13 ¦ 13:57
#9. Eredu alemana eta eredu frantsesaEdu ¦ 2012-04-13 ¦ 14:21Kantabriako euskaldunari emaniko erantzunetan bi eredu ikusten ditut: alemana eta frantsesa. Ni bi hizkuntza horiek ikasten ibilitakoa naiz, eta oso esperientzia ezberdinak izan ditut, atseginak eta ez horren atseginak. #10. Re: EGA azterketa, Cantabriako erdaldun baten ikuspegitikGurutzetakoa ¦ 2012-04-13 ¦ 17:26Harrigarriak askoren erantzunak! Neskak planteatzen duen gaiari heldu ordez, irakasle-filologo-zuzentzaile lanak hartu dituzue. #11. Re: EGA azterketa, Cantabriako erdaldun baten ikuspegitikJuan Luis Fernández Gutiérrez ¦ 2012-04-13 ¦ 22:59Cantabriaco nescari erran nahi diot, lehembici, ecen icigarrizco animoac emaiten ditiodala. Aitcina beti, nesca!!! Çalançaric ez dut hondarrean EGA erdietsiren duçula. #12. Re: EGA azterketa, Cantabriako erdaldun baten ikuspegitikibai ¦ 2012-04-14 ¦ 00:42@Gurutzetakoa, ez zaizu arrazorik falta neskak planteatzen dituen gaiari behar bezala erantzun ez zaiola esatean. Halere, lehenengo interbetzio gloriosoa ikusirik, harritzekoak ere ezin izan zenbait erantzun. #13. Re: EGA azterketa, Cantabriako erdaldun baten ikuspegitikBESTELA ¦ 2012-04-14 ¦ 11:15Bat nator neska honek dioen guziarekin, bere idatziaren izenburuarekin ezik. "EGA azterketa Cantabriako euskaldun baten ikuspegitik" behar luke. Euskarak egiten gaitu euskaldun, ez sorterriak. Baina badirudi hori ez diotela erakutsi. Zer pentsa ematen du. #14. EGA azterketa, Kantabriako EUSKALDUN baten ikuspegitikleire narbaiza ¦ 2012-04-15 ¦ 12:24Lehenengo eta behin, izenburua jarri duenari esan nahi diot Kantabriako neska hau euskalduna dela, euskara dakielako, eta ez dugu ahaztu behar euskara dela euskaldun bihurtzen gaituena, Kantabria, Txina edota Ondarroakoa izan. Artikuluari dagokionez, neska honi esan behar diot ia gauza guztiekin ados nagoela, azkartasun ariketa bihurtu dutelako EGA azterketa. Zertarako idazlan bi? 300 hitzeko idazlan batekin nahikoa da, barren! Erantzunetan esan da berridazketak hizkuntzaren ezagutza neurtzeko oso ariketa onak direla. Ez nago ados. Ariketa hutsak dira, hizkuntz formak lantzeko. Baina neurtzeko? Ez, nolabait esatearren, erantzuna "aurreikusi" behar delako, eta hiztun batzuk trebeagoak dira horretan beste batzuk baino. Ni, adibidez, oso txarra naiz berridazketak egiten, nahiz eta makina bat egindakoa izan! Bestetik, esan gura diot lehengo erantzuna eman duenari zuzenketak ez direla horrela egiten, egindako esfortzuari ezin zaio horrela erantzun! Eta neskari, azkenik, zorionak eman lortu duen mailagatik, ahalegin eta lanaren emaitza baita. Animo, neska! Baietz HABEko 3. maila gainditu! #15. Re: EGA azterketa, Cantabriako erdaldun baten ikuspegitikbeste bat ¦ 2012-04-17 ¦ 00:58Euskal Herriko biztanleen ERDIAK neska honen euskara maila (idatzizkoa behintzat) izango balu, beste oilar batek joko liguke kukurruku. Ez dakit zer asmo duten lehenengo iruzkinaren antzekoek. Eta, aurrekoek esan bezala, euskaldun egiten gaituena euskara da. Ez jaioterria edo abizena. Neska kantabriar hau euskalduna da. Patxi Lopez edo Iñaki Azkuna, ez. Beraz, neska, animo, horrela idatzita eta ahozkoa askoz okerragoa ez bada zaila iruditzen zait zuk EGA ez gainditzea. Erantzun (klik zabaltzeko)Itxi |
Albiste gehiagoHizkuntza gaia duten albiste gehiago Portadan orain
Pil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|