Itzuli orri nagusira Bidali hau

Bertsomovieda-n bozkatzeko aukera, Aste Santuaren amaiera arte

© cc-by-sa  Bertso movie da! ¦ 2012-04-04 ¦ 16:16 ¦ bertsolaritza

Bertsoa eta ikusentzunezko bideoa uztartzen dituen Bertsomovieda lehiaketa aurrera doa. Dagoeneko zabalik dago bozketa eta milaka bisita jaso dituzte aurkeztutako lanek. Zein izango da lehenbiziko edizioko lehen saritua? Bozketa apirilaren 15era arte izango Bertsomovieda webgunean

Publizitatea

Itxura guztien arabera, Bertso Road Movie edo Urpeko bertsoak lanetako bat izango da garailea. Goierritarrek egindako lana da lehengoa, bertsoa ohiko lekuetatik ateratzeko proposamena egiten duena. Bigarrenak, berriz, urpekaritza eta bertsolartitza uztartzen ditu. Baina besteek ere badute oraindik aukerarik.

Apirilaren 15era arte bozkatu dezakezu bideorik onena Bertsomovieda.com webgunean.

Aipagarria da ikastetxeetatik zenbat lan jaso diren ikustea ere. Haietako batzuk barregarriak benetan. Hala ere, onena, www.bertsomovieda.com webgunean sartu eta gozatzea!

Erantzunak

#1. Bertsomovieda irabazlea

Sustatu ¦ 2012-04-16 ¦ 09:10

Bukatu da publikoaren saria erabakiko duen bozketaren epea.
Bertso Road Movie izan da bozkatuena 523 bozkarekin. Atzetik izan ditu, hurrenez-hurren Ilunpeko ortzadarra eta Haur lapurtuak. Zorionak guztiei! 450€an baloratutako saria zein izango den bihar emango da argitara, gainerako sarituen izenarekin batera eta datorren ostiralean, apirilak 20, Beasaingo Igartza jauregian banatuko dira sariak iluntzeko 19:00etan.

Erantzun (klik zabaltzeko)

Publizitatea

 Nabigatu euskaraz