Sustatu.com > enpresa

Plone softwarearen erabilpen kasuak, dibulgazio jardunaldia

© cc-by-sa  CodeSyntax  ¦  2012-04-18 ¦ 11:37 ¦  enpresa

Gure enpresak (CodeSyntax) bezeroekin teknologia zehatz bat erabiliz (Plone CMS-a) martxan jarritako hiru esperientzia ezberdin gertutik ezagutu ahal izango ditugu datorren astean, gure bulegoetan antolatutako dibulgazio jardunaldian. Kasu bat da nazioartekotzera enfokatutako enpresa batena (Ulma Packaging), 2.a pertsona ugarik mantendu eta editatzen duen webgunea (Mondragon Unibertsitatea) eta 3.a Europako agentzia baten esperientzia konplexua (OSHA, European Agency for Safety and Health at Work).

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Publizitatea

Buy Urdaibai - Urdaibaiko enpresen komunikazio proiektua

© cc-by-sa  Lanbide Ekimenak Zentroa  ¦  2012-04-17 ¦ 09:00 ¦  enpresa

BUY URDAIBAI, Irabazi-asmorik gabeko alkarte bat da. Urdaibaiko enpresak bultzatzeko eta honek barriz suspertuten lagunduteko. BUY URDAIBAI, eskualdeko enpresa eta pertsona talde baten ekimena da eta Urdaibaiko birtuteak zabaltzea eta bultzatzea lortu gura dau.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Programatzaile bat behar dugu CodeSyntax-en

© cc-by-sa  CodeSyntax  ¦  2012-01-10 ¦ 11:19 ¦  enpresa

Iaz 10 urte bete genituen CodeSyntax-en eta dagoeneko Interneteko eremuan gauza batzuk egin ditugu bai Euskal Herrian bai nazioartean. Etorkizunari begira gehiago egin nahi dugu, eta orain informatikari bat behar dugu horretarako. Web ingurunean, Python lengoaian lan egin beharko du nagusiki. Programazioan esperientzia edo zaletasuna izatea kontutan izango da. Eta euskara eta ingelesa ezinbestean. Lanpostua ordaindua da, noski (beste hau bezalakoak argitaratzen direnean, zehaztu beharra dagoela ematen du!).

Erref.: Programatzaile bat behar dugu CodeSyntax-en (www.codesyntax.com)
# ¦ Komentatu

Hizkuntza-kudeaketa enpresan "30+10" mintegiko balorazioa

© cc-by-sa  IMH  ¦  2011-12-24 ¦ 10:50 ¦  enpresa

Enpresen hizkuntza kudeaketari buruzko 30+10 Mintegia izena duen jardunaldia azaroaren 17an burutu zen Elgoibarko Makina-Erremintaren Institutuan. Jardunaldi hori IMHk berak antolatzen du, Ahize-AEK hizkuntza aholkularitzaren laguntzarekin. Aurtengoa seigarrena izan da Hona hemen mintegiko bideoa eta balorazioa. **(bideoak ikusteko hemen...)**

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Eusko Jaurlaritzak antolatutako automozioaren gaineko jardunaldian enpresa eta lanbide heziketak bat egin zuten

© cc-by-sa  Gorka Etxabe, Arteman Komunikazioa  ¦  2011-12-17 ¦ 09:09 ¦  enpresa

Elgoibarko GLHBI Meka Institutuan Automozioaren gaineko jardunaldiak egin dira aztertzeko sektorearen oraina eta etorkizuna. Eusko Jaurlaritzak eta Lanbide Heziketako Euskal Kontseiluak antolatutako topaketan enpresa pribatuek eta unibertsitateek ere parte hartu dute. David Garridok hitz egin du MUren izenean, auto elektrikoa aurkeztuz. Bideoa

Guztia irakurri ¦ Komentatu

2012ko agenda

© cc-by-sa  Puntutan  ¦  2011-12-10 ¦ 17:16 ¦  enpresa

Nazkatuak, haserre daude larunbatak eta igandeak! Bestelako egunek duten besteko tarterik ez dute merezi ala? 2012ko agenda honetan, denak pozik. Denak dute tarte bera. Finean, egun guztiak berdinak direlako... eta, agendan idazten hasiko zarenean, bihurtuko dira ezberdin!!

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Enpresen lineako ospeari buruzko topaketa irekia, Mondragon Unibertsitatearen eskutik

© cc-by-sa  Mondragon Unibertsitatea  ¦  2011-11-29 ¦ 09:12 ¦  enpresa

Mondragon Unibertsitateak publikoari irekitako topaketa egingo du, enpresen lineako ospeari buruz, etzi, azaroaren 30ean, asteazkenez, Arrasaten. Topaketa azaroaren 30ean, asteazkenean, egingo da Garaia Berrikuntza Gunean (Goiuru, 2, Arrasate), Dagoeneko Interneten nago. Nola hobetu da nire marka? goiburupean, eta lineako ospea izango du mintzagai.

Guztia irakurri ¦ Erantzun bat

Minutu bat berrikuntzarako?

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2011-11-17 ¦ 10:15 ¦  enpresa

Innobasquek Openideiak ekimenaren barnean berrikuntzarako minutu bat gordetzera eta antolatzera gonbidatu ditu erakunde guztiak. Helburua enpresa edo erakunde bakoitzarekin zerikusia duten barne-erronkei erantzuna ematea da. Hausnarketa hau azaroaren 22an egitea proposatzen dute.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Egun bat barnetegi teknologiko batean

© cc-by-sa  Goio Arana  ¦  2011-11-15 ¦ 11:23 ¦  enpresa

Azaroaren 9tik 10era bitartean, barnetegi teknologiko batean izan nintzen, Mungian. Barnetegi teknologikoak mintegi trinkoak dira, sustatzeko informazio eta komunikazio teknologia berriak enpresetan. Hotel batean elkartuta, 24 ordu eskasean, dozena bat lagunek osatutako taldeak jasotzen du IKTen gaineko informazio zaparrada handia: hitzaldiak, erakustaldiak, eztabaidak... Spri agentziak antolatzen ditu eta arrakasta handia lortu dute barnetegiek. Hona hemen nire esperientzia.


Argazkiak.org | Barnetegi teknologikoa Mungian. Gela © cc-by-sa: goioarana

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Zer egingo dute katalan batek, txinatar batek eta 100 euskaldunek IMHn azaroaren 17an?

© cc-by-sa  IMH  ¦  2011-11-14 ¦ 07:56 ¦  enpresa

Katalanak, txinatarrak eta 100 euskaldun IMHn elkartuko dira 17an Confebask, Anbotogroup, Gipuzkoako Txinera Institutua eta hainbat erakunde, enpresa ordezkari eta eragileekin hizkuntzen-kudeaketari buruz hitz egiteko 30+10 mintegiko 6. edizioan. Topaketa hau girotzeko iritzi artikulua idatzi dugu...

Guztia irakurri ¦ Komentatu

“Poliniza zaitez jardunbide egokiez”: iBGC kongresua azaroaren 16an

© cc-by-sa  Business Global Conference  ¦  2011-11-11 ¦ 08:15 ¦  enpresa

Hurrengo azaroaren 16an “Innovation Business Global Conference” kongresuaren hamargarren urteurrena ospatuko da BECen, Eusko Jaurlaritzaren Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailak antolatua, eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Astearen barruan.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

International Campus Interaction jardunaldia, gazte ekintzaileentzat

© cc-by-sa  GAZE  ¦  2011-11-09 ¦ 10:24 ¦  enpresa

GAZEk, Gipuzkoako goi-hezkuntzako gazteen artean ekintzailetza sustatzea helburu duen ekimenak, INTERNATIONAL CAMPUS INTERACTION (ICI) ekitaldira gonbidatzen zaitu: Noiz: azaroaren 17a, osteguna (15:00etatik 21:00etara) Non: Donostiako Miramar Jauregian

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Hizkuntz industrien misio komertziala Brusela eta Ottawara

© cc-by-sa  Langune - Euskadiko Hizkuntz Industrien Elkartea  ¦  2011-11-03 ¦ 10:50 ¦  enpresa

Langune - Euskadiko Hizkuntz Industrien Elkartea; Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren eta Belgikan eta Kanadan Espainiak dituen Bulego Komertzialen laguntzarekin, Bruse eta Ottawarako misio komertzialak antolatzen ari da, 2011ko azaroaren bukaeran eta abenduan izango direnak hurrenez hurren.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Elkargi eta Goizper, euskararen normalizazioko kasu aurreratuak

© cc-by-sa  Soziolinguistika Klusterra  ¦  2011-10-20 ¦ 10:47 ¦  enpresa

Soziolinguistika Klusterrak Euskararen Normalizazio Kasu Aurreratuen azken 2 aleak argitaratu ditu formatu digitalean: Elkargi eta Goizper.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Moving Images produktora independente estatubatuarra MONDRAGON-en gaineko dokumentala egiten ari da

© cc-by-sa  Gorka Etxabe, Arteman Komunikazioa  ¦  2011-10-13 ¦ 10:19 ¦  enpresa

Gure mugetatik kanpo interes handia eragiten du MONDRAGON korporazioak. Otsailean Hego Koreako telebista publikoko taldea izan genuen gure artean erreportajea grabatzen, eta egunotan Ameriketako Estatu Batuetako Moving Images produktora independenteko hiru kazetari kooperatibak bisitatzen ari dira, izan ere, Arrasateko esperientzia kooperatiboaren gaineko dokumentala egingo dute. Ikus-entzunezkoa unibertsitate eta eskolatan eskaintzeko asmoa dute 2012ko udaberritik aurrera, eta litekeena da PBS (Public Broadcast Service) kate publikoak ere eskaintzea.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Indusmedia biltzarra: Marketin digitala enpresa industrialarentzat

© cc-by-sa  Enpresa Digitala  ¦  2011-10-07 ¦ 08:39 ¦  enpresa

Enpresa Industrialentzat Marketing Digitalaren I. Kongresua egingo da Donostian, urriaren 20an, Indusmedia izenarekin. Sare sozialen ugaritzeak aldaketa nabarmena ekarri du interneteko erabiltzaileen elkarreraginean. Multizionalek zein salmenta-zuzeneko enpresa txikiek online marketineko estrategiak moldatu egin dituzte egoerari etekina ateratzeko. Horrela, salmentarako eta bezeroentzako arreta bide berri bat ireki dute arrakasta handiz. Era berean, enpresa industrialak ere jokaleku berriaz baliatzen hasi dira. Indusmedia Biltzarraren helburua ideiak trukatzeko eta ezagutza areagotzeko gune bat eskaintzea da.

Guztia irakurri ¦ Erantzun bat

Lan eskaintza: ikerlaria behar da, ekonometria arloan

© cc-by-sa  HIRUMUGARRIETAKO GAINDEGIA  ¦  2011-09-20 ¦ 16:24 ¦  enpresa

Euskal Herriko adierazle ekonomikoen kalkulurako Gaindegiaren metodologia eguneratu eta garatzeko lanpostua eskaintzen du Gaindegiak. Iraupena 9 hilabete. Egun osoko lanaldia (dedikazio murritzagoak aztertzeko prest gaude). Lantokia : Andoain, Martin Ugalde Kultur Parkea. Oharra : lanpostua presentziala da, elkartearen egoitzan egitekoa.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Soziolinguistika Klusterrak kudeatzailea behar du

© cc-by-sa  Soziolinguistika Klusterra  ¦  2011-09-20 ¦ 07:40 ¦  enpresa

Soziolinguistika Klusterrak kudeatzaile lanposturako langilea behar du. Albiste barruan dituzu lanpostuari buruzko xehetasunak eta, interesgarritzat joz gero, jar zaitez gurekin harremanetan irailaren 28a baino lehen.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Arraunlari sentitu nahi egun batez? arrauning.com

© cc-by-sa  Arrauning.com  ¦  2011-09-16 ¦ 13:05 ¦  enpresa

Arraunlari sentitu nahi egun batez? Arrauning, arrauna aisialdi modura proposatzen duen enpresa berria da. Guztiok duzue, ordu pare batez, arraunlari izateko aukera. Berdin da haur, gazte, edo heldu izan, gizonezko zein andrazko. Eskolako ikasleek, lagun taldeek, enpresetako kideek, ezkontza aurreko festetako (despedidak) partaidek... Orain, Arrauning.com-i esker, nahi duen orok izango du arraunlari sentitzeko aukera. Lagun kopuruaren arabera batela, trainerila edo trainerua uretaratuko da, arraunean esperientzia duen monitore/arraunlari baten gidaritzapean.

Erref.: Arraunlari sentitu nahi egun batez? arrauning.com (arrauning.com)
# ¦ Komentatu

Mondragon Korporazioa eta krisia

© cc-by-sa  Iker  ¦  2011-09-13 ¦ 08:41 ¦  enpresa

Bi minutuko bideoan laburtu du Mondragon Korporazioak iazko bere jarduna. Krisialdi ekonomikoak gogorren jo duenean, 84.000 lanpostu mantendu dituztela nabarmendu dute, besteak beste, langileen jabetzari esker.

Guztia irakurri ¦ Erantzun bat

Artikulu zaharragoak »»