Titanic-en hondoratzea Gipuzkoako garaiko prentsan© cc-by-sa Zehazten Zerbitzu Kulturalak ¦ 2012-04-14 ¦ 12:16 ¦ hedabideakGaur 100 urte bete dira Titanic ontzia urperatu zenetik. Leire Otero historialariak garaiko prentsaren jarraipena egin du ikerketa-lan batean, 1912ko Gipuzkoako prentsak Titanic ontziaren hondoratzearen inguruan esan zituztenak bilduz. Guztia irakurri ¦ KomentatuNafarroako konkistaren musika bilduma berria© cc-by-sa 1512-2012 Nafarroa Bizirik ¦ 2012-04-14 ¦ 09:53 ¦ musika1512-2012 Nafarroa Bizirik ekimenetik argitaratu berri dugun musika bilduma aurkeztu nahi dizuegu. Guztia irakurri ¦ Komentatu200.000 galaxia argazki bakar batean© cc-by-sa Sustatu ¦ 2012-04-13 ¦ 12:21 ¦ zientziaTxileko Paranalen dagoen VISTA teleskopioak espazioari sekula atera zaion argazkirik zehatzenetakoa aurkeztu du. 17.000 × 17.000 pixeleko zabalerako argazkia da (guztira 290 megapixel), eta 200.000 galaxia erakusten ditu. Asko dirudien arren, unibertsoaren %0,004a besterik ez da. Atera kontuak. Guztia irakurri ¦ KomentatuEGA azterketa, Cantabriako erdaldun baten ikuspegitik© cc-by-sa EHra 19 urtez etorritako Cantabriar bat. ¦ 2012-04-13 ¦ 10:21 ¦ hizkuntzaNi Kantabriako neska bat naiz eta duela 7 urte hasi nintzen euskara ikasten zerotik abiatuz (19 urte nituela etorri nintzen Bilbo aldera). Ikasteari ekin nion, bai gustukoa nuelako, bai nire etorkizun profesionalean beharko nuelako. Jadanik, EGA mailara heldu naiz, baina ez dut berez titulua lortu. Hainbatetan saiatu ondoren, ez dut oraindik helburua gauzatu. Segidan azalduko dut zein den, EGA azterketari buruz dudan iritzia eta baita nire ikaskideen ikuspegia jasotzen duen iritzia ere. Sustatu.com-en idaztera animatu naiz eta espero dut, irakasle edo beste ikasleen erantzunik jasotzea (agian, nire ikuspegia aldaraziko didate). Guztia irakurri ¦ 16 erantzunModeloak egin egiten dira© cc-by-sa Joxe Arantzabal, Faroa ¦ 2012-04-12 ¦ 09:08 ¦ argazkiaStephan Bollinger argazkilari suitzarrak bideo argigarria egin du, erakusteko ez duela merezi modeloak eredutzat hartzea, modeloak publizitate agentziek egiten baitituzte. Guztia irakurri ¦ KomentatuDiabetikoen hipogluzemia krisiak detektatzeko, txakurren laguntza? "Amicus canis" proiektua© cc-by-sa Sustatu ¦ 2012-04-11 ¦ 09:49 ¦ osasunaDiabetesa gaixotasun larri eta zabaldua da mundu osoan zehar. Diabetesa duten gaixoek, hipogluzemia krisialdiak izan ditzakete tarteka (behar baino azukre gutxiago odolean). Orain arte ez da aurkitu modu egokirik krisialdi horiek detektatu ahal izateko. Britainia Handian eta Katalunian egindako azken azterketen arabera, txakurrak izan daitezke hipogluzemia kasuak detektatzeko modurik arin eta eraginkorrena. Pertsonaren azukre kantitatea jaistean, gorputzaren usaina ere aldatu egiten omen da, eta txakurrak igarri egiten du. Lan-ildo hori garatzea da Amicus canis proiektuaren xedea. Guztia irakurri ¦ KomentatuAuzolan Lantaldeen 2. topaketak asteburu honetan© cc-by-sa Auzolan ekimena ¦ 2012-04-11 ¦ 08:52 ¦ aldarrikapenakJoan den udazkenean Usurbilen egindako I. Auzolan Topaketei jarraipena emanez, asteburu hontan (apirilaren 13tik 15era) Elikadura, Energia, Etxebizitza, Hezkuntza eta Osasuna lantaldeak bilduko dira, Urdirotzen (Artze ibarra). Eragileak eta esperientziak bildu, ezagutzak partekatu eta talde gogoetaren bidez arlo horietan tokian tokiko burujabetza eta buruaskitasuna lortzeko bidean eman beharreko urratsak finkatuko dira. Guztia irakurri ¦ KomentatuInstagram eta Vignette: argazkiak mugikorrean pertsonalizatzeko tresnak© cc-by-sa Sustatu ¦ 2012-04-10 ¦ 11:23 ¦ argazkiaEgun hauetan Instagram medioetan dexente agertu da, batetik iPhone mundutik Android-era salto egin duen mugikorretarako aplikazio bat delako, eta bestetik enpresa Facebook-ek erosi duelako, milioika dolar ordainduta. Zera da funtsean Instagram: argazkia atera eta partekatzeko aplikazioa, telefono adimenduan dabilena, eta efektu berezien sorta bat eskaintzen dizuna irudia eraldatzeko. Hona adibide bat:
Guztia irakurri ¦ KomentatuTwitterren 6 urteak infografia bidez laburbilduta© cc-by-sa Sustatu ¦ 2012-04-10 ¦ 09:06 ¦ sare-sozialakTwitter sare sozialak 6 urte bete ditu berriki. Orain dela aste batzuk ere aipatu genuen urteurrena, euskarazko lehenengo tuita noizkoa ote zen kaleratu genuenean. Gaurkoan, Twitterren ibilbidea jasotzen duten zenbait infografia aurkeztuko dizkizuegu. Guztia irakurri ¦ KomentatuKoldo Mitxelenaren izena daraman katedra Chicagoko unibertsitatean© cc-by-sa Etxepare Institutua ¦ 2012-04-09 ¦ 10:37 ¦ hezkuntzaEtxepare Euskal Institutuak apirilaren 11n emango dio hasiera Koldo Mitxelena Elissalt euskal hizkuntzalari bikainaren izena daraman katedrari Chicagoko Unibertsitatean, Estatu Batuetan. Ipar Ameriketako unibertsitate-esparruan euskal ikasketak zabaltzea izango du xede katedrak. Udazkenean, berriz, Euskal Artearen inguruko Eduardo Chillida Katedra zabalduko du Institutuak Frankfurteko Goethe Universität-ean. New Yorkeko CUNY Unibertsitateko Bernardo Atxaga Katedraren aurtengo egitaraua ere zehazten hasita dago Institutua. Guztia irakurri ¦ KomentatuFacebook zale zareten horientzat© cc-by-sa Sustatu ¦ 2012-04-08 ¦ 12:06 ¦ wtfSustatun beti punta-puntako teknologia eta gaiak ekartzen ditugu eta gaurkoan moda kontuak ekarrizko dizkizuegu, Sustatuzale maiteok. Milano eta Parisko moda-pasareletan puri-purian dauden azken tendentziak. Sustatuzaleen artean Facebook maite duzuenak ere izango zaretenez, hona hemen zuentzat pentsatutako opari egokia. Guztia irakurri ¦ KomentatuElhuyarrek ebook-en eta smartphoneetarako aplikazioen prezioak egokitu ditu© cc-by-sa Elhuyar Fundazioa ¦ 2012-04-07 ¦ 17:00 ¦ telefonoaElhuyarren ebook batzuk doan eta besteak 4 €-an eskura daitezke. Smartphoneetarako Elhuyar hiztegiak 3 €-an eros daitezke. Guztia irakurri ¦ KomentatuEuskal pilota Stockholmen bultzatzeko elkartea© cc-by-sa Sustatu ¦ 2012-04-07 ¦ 11:52 ¦ kirolaChristian Bergmanek denboraldi bat igaro zuen Euskal Herrian eta euskal pilotarekin txundituta geratu omen zen. Harrezkero euskal pilota bultzatzen ari da Suedian eta frontoia ere eraiki nahi du Stockholmen. Hiriburuko Euskal Pilota Kluba ere sortu dute eta webgunea ere bai, suedieraz... eta euskaraz. Guztia irakurri ¦ KomentatuGanbaran gordetako artistak© cc-by-sa Gaztezulo ¦ 2012-04-06 ¦ 13:45 ¦ arteaMargotu egin zuten, eraiki, existitzen ez zena irudikatu, eta ez zegoen lekuan sortu. Ez zen erraza izan; gogor egin zuten lan beren obrak ikusarazteko, izenak entzunarazteko. Artea izan zen beren bizitzen eragile, eta artea izan da, haiek joan ostean, geratu zaigun ondarea. Zazpi emakumezkoren lanak, ezezagunak izanagatik, sona handiko artisten parean egoteko arrazoiak falta ez dituztenak. Kolorez busti eta formekin gozatzeko. Gaurkoa egun aproposa izan daiteke historiak itzalera kondenatutako emakume artistei begiratzeko. Pan Juliang txinatarra edota Tamara Leampicka. Mimoz landu zituzten koadro eta lanak bezain zirraragarriak izan ziren, baita ere, haien bizitzak. Irudi-erreportajea gaztezulo.com-en
Erref.:
Ganbaran gordetako artistak (www.gaztezulo.com)
|
Azken erantzunak
Pil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
Tresnak |