Elantxobe

Wikipedia(e)tik

Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Elantxobe

BizkaiaBizkaia
Elantxobe
Elantxobe itsasotik ikusita.
Elantxobeku armarria
Izen ofiziala Elantxobe
Antolaketa
Estatua
Autonomia Erkidegoa
Lurralde Historikoa
Eskualdea

Espainia
Euskal Autonomia Erkidegoa
Bizkaia
Busturialdea
Alkatea Amaia Eiguren Arza (EAJ)
Herritarra elantxobetar
Koordenatuak 43°24′14″N 2°38′19″W / 43.40389, -2.63861 (Elantxobe)Erioll world.svg Koordenatuak: 43°24′14″N 2°38′19″W / 43.40389, -2.63861 (Elantxobe)

Bizkaia municipalities Elantxobe.PNG

Eremua 1.9 km2
Garaiera 0 - 150 m.
Distantzia 29 km Bilbora
Euskaldunak  %93,15 (2001)
Postakodea 48310
Biztanleria 444 bizt (2006)
Dentsitatea 240 bizt/km²
Sorrera 1858an udalerri independente bihurtu

Elantxobe Bizkaiko kostaldean dagoen udalerria da, Busturialdea eskualdekoa. 2005an 456 biztanle zituen.

Eduki-taula

[aldatu] Geografia

[aldatu] Auzoak

  • Alarre
  • Lamera
  • Matxikale

[aldatu] Inguru naturala

Elantxobe gaineko ikuspegia

Erliebe malkartsuko herria da eta edertasun handikoa, turista askok bisitatzen dute urtero. Ogoño mendiaren ekialdeko magalean dago kokaturik, 150 metroko altueratik itsas mailarainoko jauzia du, behean arrantza portua kokatzen delarik.

Horrelako erliebe malkartsuarekin, errepide bi baino ez daude, bata Ibarrangelutik portura doana, eta bestea herriaren erdigunera doana. Herriaren erdigunean 1990. urtean Bizkaiko foru aldundiak Elantxobe Bilborekin lotzen duen Bizkaibus autobus lineak buelta emateko maniobrak eman ahal izateko plataforma bat eraiki zuen.

Bizkaibusaren plataforma
Elantxobe ikuspegia

Ogoño mendira doan bide bat bada, Elantxobeko kanposantua dagoen tokian. Kanposantua, hiriaren goialdean dago. Portura doan errepidetik harrizko hondartza batera joan daiteke Lapatza deritzona. Ibarrangelu eta Eak ere badute izen bereko harrizko hondartza bana.

[aldatu] Klima

Elantxobeko klima ozeaniko hezea da, korronte bero baten eraginarekin, eta urte osoan zehar tenperatura lasaiekin. Ipar eta ipar-mendebaldeko haizeak ohikoak dira urte osoan zehar. Euriak udazkenean eta udaberrian ugariak izaten dira, negu onberarekin eta uda ez oso beroekin. Itsasoko brisek tenperaturetan eragina dute urte osoan, eta barrualdeko beroak nekez iristen dira kostaldera udan.

[aldatu] Udalerri mugakideak

[aldatu] Historia

1527. urtean sortua Ibarrangeluko portu moduan, garrantzia izan zuen, portu eta defentsarako postu bezala. 1858an Ibarrangelutik banandu eta udalerri burujabe bilakatu zen.

XX. mendean hirira egondako migrazioek herriaren biztanleria asko murriztu zuten. 1900an Elantxobek 1.200 biztanle izan zituen arren, ondorengo urteetan Bilbora eta Gernikara joan ziren elantxobetar asko, etorkizun hobe baten bila, Euskal Herriko hainbat herrietan gertatu bezala.

[aldatu] Demografia

XX. mende hasieran, Elantxoben mila biztanletik gora bizi ziren. Ondorengo hamarkadetan ordea, pixkanaka beherantz joan zen biztanleria, migrazioek eraginda. Joera hori Gerra Zibilaren ondoren indartu zen. Biztanleria %60 jaitsi da mendea hasi zenetik. Azken urteetan biztanle kopurua mantenduz joan da, 450 biztanle inguruko mailan. Horrela, gaur egun, herriak 500 biztanle baino gutxiago bizi da.

Elantxobek uda garaian biztanleria hirukoiztu egiten du, ondoko Ibarrangeluk bezala. Pertsona askok, Elantxoben dute euren "udako etxea". Biztanleriaren egiturari dagokionez, adin nagusiko biztanleria da nagusi, zahartze prozesua nahiko nabarmena izan delarik.

Elantxobek leku falta larria dauka, horrez gain, herriak daukan erliebe malkartsuak, zail egiten du etxebizitza berrien eraikitzea posible izatea. Horrela, biztanle berriak erakarri ahal izatea ia ezinezkoa da, etxebizitza berriak eraikitzea neketsua izatean.

Elantxobko biztanleria 1897-2006
1897 1900 1910 1920 1930 1940 1950 1960 1970 1981 1991 2001 2006
1.387 1.392 1.384 1.368 1.391 1.040 934 904 819 580 550 443 444

[aldatu] Pertsonaia ezagunak

[aldatu] Ikus, gainera

[aldatu] Kanpo loturak

Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Elantxobe
Portal.svg
Wikipedian atari bat dago honi buruz:
Euskal Herriko Wikiatlasa