Turtzioz

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Artikulu hau Enkarterriko udalerriari buruzkoa da; Bizkaiko kantabriar barrendegia gaitzat duena beste hau da: Villaverde Turtzioz

Turtzioz

 Bizkaia
San Roke auzoaren ikuspegia.
San Roke auzoaren ikuspegia.
Turziozko bandera

Turziozko armarria

Izen ofiziala Trucios-Turtzioz
Estatua
Erkidegoa
Lurralde Historikoa
Eskualdea
Espainia
Euskal Autonomia Erkidegoa
Bizkaia
Enkarterri
Alkatea Juan José Llano (EAJ)
Herritarra turtzioztarra

Bizkaia municipalities Turtzioz.PNG

Eremua 30,99 km2
Garaiera 300 m
Distantzia 43 km Bilbora
Posta kodea 48880
Biztanleria 524 bizt (2006)
Dentsitatea 16,91 bizt/km²
www.turtzioz.org http://www.turtzioz.org www.turtzioz.org

Turtzioz Bizkaiko mendebaldean dagoen udalerria da, Enkarterrin dagoena.

Eduki-taula

[aldatu] Geografia

Hurbilean, Villaverde Turtzioz, eta urrutian, Turtzioz, Burgueno menditik ikusita.

Enkarterriko iparraldean kokatuta, udalerria menditsu da oso, mendirik altuena 815 metroko La Kabañuela izanik. Izan ere Turtziozko harana mendilerroz inguraturik dago. Iparraldean Guriezo (Kantabria), hegoaldean Villaverde Turtzioz (Kantabria), ekialdean Castro Urdiales (Kantabria) eta Artzentales (Bizkaia) eta mendebaldean Rasines (Cantabria) eta Karrantza (Bizkaia) ditu[1].

Udalerria Aguera ibaiaren arroan dago, bere baserriak harana eta gertuko mendien hegaletan izanda. Biztanleriaren gehiena haran barrenean bizi da, ibaiaren eskuinaldean dagoen kale batean batez ere. Auzo hori La Iglesia du izena. Gunea jarraituz Pando eta Romaña auzoak daude, haran barrenean. Cueto eta Gordon auzoak, berriz, mendi hegaletan daude Erdi Arotik. Auzo guztiak ermitaren inguruan hazi dira eta zezen plaza dute.

[aldatu] Toponimia eta hizkuntzak

Izen ofiziala Trucios-Turtzioz elebikoa da. Izenak 1996an Udalak onartu eta 1997ko hasieran EAO zein Bizkaiko Aldizkari Ofizialeak argitaratu zuten. Gaztelaniaz ofizialki Trucios bada ere, bertokoek Trucíos ahoskatzen dute (hiatoa nabarmenduz).

Euskaraz Euskaltzaindiak Turtzioz hobesten du[2]. Haranean Erdi Aroaz geroztik erromantzez aritu da: jatorriz montañera eta Aro Modernoa eta gero gaztelania. Gertuko Kantabriak eragin handia izan du haranean.

Filologo batzuen ustez, toponimoak euskarazko erroa (iturri hotz) du. Hortik agiri zaharretan agertzen den Turtzioz bilakatu eta erromantzatua gaztelaniazko Trucíos. Teoria honen alde udalerriko lurraldeen izaera karstikoak egiten du. Turtziozko elizatik gertu badago urhotza darion iturri bat. Iturri horrek erreka karstiko batetik ateratzen ditu bere urak, XX. mendean "Iturriotz erreka" izendatutik, hain zuzen ere.

Teoria horren aurka bere izaera hipotetikoak egiten du. Ez dago "Iturriotz" hitza duen agiri zaharrik. Gainera, badaude batzuk bertan euskara inoiz ez dela hitz egin esaten dutenak. Izan ere Sopuertatik mendebalderantz euskarazko toponimia urria eta haranean ia hutsala da.

Bertakoak gaztelaniaz trucense eta euskeraz turtzioztarra dira.

[aldatu] Historia

Udalerrien izenari buruzko lehendabiziko aipamenak Erdi Arokoak badira ere, historiaurrean jadanik bizilagunak bazituen. Peñalba edo Jorrios mendietako kobazuloetan Brontze Arotik bizi dira zaldi eta behi abeltzaintzari ekin ziotenak.

[aldatu] Demografia

Turtziozko biztanleria
1897 1900 1910 1920 1930 1940 1950 1960 1970 1981 1991 2001 2006
900 968 1.022 1.009 1.009 934 958 858 727 554 518 521 524

[aldatu] Ekonomia

Turismoaren arloan, eskualdeko paisaia baliabideak aprobetxatuz, Karrantza eta Turtzioz artean Armañongo natura parkea sortu dute. Inguruko mendiek bizikletaz ibiltzeko eta bidezidor kirola egiteko aukera eskaintzen dute. Bilbo ez ezik, gertu ditu Oriñongo, Laredoko eta Castro Urdialesko hondartzak ere.

Jarduera nagusia, hala ere, nekazaritza da. Ganadu-feria garrantzitsuak ditu, bai eta amuarraina harrapatzeko barrutia ere.

[aldatu] Udala

Hona hemen 2007ko udal-hauteskundeen emaitzak:

Postua Izena Alderdia
Alkatea Juan José Llano Llaguno EAJ
Zinegotzia José Ángel Larena Serna EAJ
Zinegotzia Maria Begoña Pujana Rodrigo EAJ
Zinegotzia Asier Haza del Cerro EAJ
Zinegotzia Juan Ignacio Hernandorena Calante Turtzioz Bai
Zinegotzia Gorka Llaguno Peña Turtzioz Bai
Zinegotzia Raúl Baranda Ortega Turtzioz Bai

[aldatu] Ondarea

[aldatu] Ikus, gainera

[aldatu] Erreferentziak

[aldatu] Kanpo loturak

Commons-logo.svg
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak:
Turtzioz


Portal.svg
Wikipedian atari bat dago honi buruz:
Euskal Herriko Wikiatlasa
Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak