GAL

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Artikulu hau talde armatuari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus Gal (argipena).

Grupos Antiterroristas de Liberación (GAL), euskaraz: "Askapenerako Talde Antiterroristak", gobernu espainiarrak (orduan PSOE agintean zela) 1983an sortutako izena; mugaren bi aldetan euskal askapen mugimenduarenren aurkako ekintza armatuak bere gain hartu eta berezko talde armatu baten itxura egiteko. Errealitatean Espainiako barne ministerioak ETAren aurkako borrokan finantzatu eta bideratutako jarduera izan zen.

Hilketak, bahiketak, torturak eta beste hainbat ekintza burutu zituzten, gehienbat Ipar Euskal Herrian. Lehendabiziko eraildakoak Joxean Lasa eta Joxeina Zabala izan ziren 1983ko urrian.

Helburua, etakideen desagerpen fisikoa baino gehiago, euskal askapen mugimenduan izua sortzea zen eta horretarako, etakideak ezezik, bestelako ekintzaileen edota zerikusirik ez zuten hiritarren aurka ere jo zuten. Frantziar helburuak ere eraso zituzten, herrialde hau Espainiarekin kolaboratzen hasi zedin.

25 hildako eta 15 zauritu leporatzen zaizkio 1986 arte[1]. PSOEko kargu batzuk espetxeratuak izan diren arren, ez da garbi geratu nortzuk izan ziren gobernuko arduradun nagusiak eta susmagarri asko indultopean atera dira.

Eduki-taula

[aldatu] Aurrekariak

GALen aurretik Espainiako zerbitzu sekretuen inguruetan antolatutako sareek ere gerra zikinean eta tentsio estrategian jardun zuten Euskal Herrian frankismoaren azken aldian eta trantsizioaren hasieran: Batallón Vasco Español (BVE), Anti Terrorismo Eta (ATE), Triple A (AAA)... edo, besterik gabe, inkontrolatuak bezala aritzen ziren, oposizio edo abertzale inguruko jendearen edo ondasunen aurkako ekintzak edota erasoak eginez.

BVE 1982. urtean desagertu zen, otsailaren 23ko estatu kolpearen inguran CESIDen barruan sortutako iskanbilen testuinguruan.

Ondoren, Espainiako gobernua PSOEren eskura pasatzerakoan, eta modu profesionalagoan bideratzeko asmoz, gerra zikinean ziharduen egitura berrantolatu eta GAL izena asmatu zen.

GALek 1983tik 1987ra arte jardun zuen. Tribunaletan hainbat kontu argitu dira: GALen ekintza, bahiketa eta hilketa gehienak espainiako poliziek kontratatutako mertzenarioek burutu zituzten; GALen jarduera fondo erretserbatuez finantzatu zen; Espainiako Barne ministeriotik bertatik antolatu zen, Euskal Autonomia Erkidegoko terrorismoaren aurkako borrokaren arduradunen bidez. Bestela ere, Jose Amedok eta Bilbon finkatutako polizia taldeak zeregin garrantzitsua jokatu zuen antolaketan, baina Intxaurrondoko Guardia Zibilek ere parte hartu zuten GALen ekintzetan, batzuek "GAL berdea" izendatu dutena.

[aldatu] GALen ekintza nagusiak, kronologikoki

[aldatu] Epaiketak

Felipe Gonzalez X-jaunarekin erlazionatu egin zuten askok, baina ez zen inoiz epaitua izan.

[aldatu] GALen inguruko lehen epaiketa

Espainiako Auzitegi Nazionalak 1991eko uztailean emandado sententzian:

[aldatu] Segundo Marey auzia

Espainiako Auzitegi Gorenak 1998ko uztailaren 29an Segundo Marey-ren bahiketaren auzian eman zuen ebazpenean Espainiako hainbat agintari politiko eta polizia zigortu zituen [5]:

[aldatu] Lasa eta Zabala auzia

Sakontzeko, irakurri: Lasa eta Zabalaren hilketa

Lasa eta Zabalaren auzian 2000ko apirilaren 26an zigortutakoak[6]:

[aldatu] Santi Brouard auzia

Santi Brouarden auzia

1993. urtean egindako epaiketan:

1997. urtean auzia berriro ireki eta egindako bigarren epaiketan, Bizkaiko Auzitegi Probintzialak, ekainaren 25ean eman zuen ebazpena:

[aldatu] Maletinen auzia

2007ko azaroaren 16an, Rafael Verari, Espainiako Segurtasunerako Estatu idazkaria izandakoari, eta haren idazkari izandako Juan de Justori urtebete eta sei hilabeteko kartzela zigorra ezarri zien Madrilgo Lurralde Auzitegiak. Auzitegiak frogatutzat jo zuen Barne Ministerioaren diru bereiziak baliatuta Jose Amedo eta Michel Dominguez polizia ohien emazteei ordainketak egin zizkiela. Ordainketen helburua polizia ohien espetxeratzeagatik konpentsatzeaz gain, bi auzipetuen isiltasuna bermatzea zen, GALen inplikatutako beste hainbat pertsonen izenak isilean gorde zitzaten [11]. 2009ko martxoan Espainiako Auzitegi Gorenak berretsi egin zuen epaia [12].

[aldatu] Ikusi

[aldatu] Erreferentziak

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak
Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak