Sustatu.com > irakaskuntzaUEUk liburuak askatu eta erdi prezioan eskainiko ditu© cc-by-sa UEU ¦ 2012-04-20 ¦ 18:10 ¦ irakaskuntzaDatorren astelehenean ospatuko den Liburuaren Nazioarteko Egunaren baitan Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) bi ekimen abian jarri ditu. Alde batetik, datorren astelehenean bere liburuak erdi prezioan eskuratu ahal izango dira UEU.org web gunean. Bestetik, datorren astean zehar Euskal Herriko campus desberdinetan 110 liburu "askatuko" ditu, jendeak topatu eta ezagutu ditzan. Guztia irakurri ¦ KomentatuIzena eman Initiative Session 4.0n!© cc-by-sa GAZE ¦ 2012-04-03 ¦ 16:02 ¦ irakaskuntzaApirilaren 19an, osteguna, GAZEk (Gipuzkoako Gazte Ekinzaleak) Gipuzkoako unibertsitateko ikasle eta irakasleekin batera AMETSEN inguruko ekimena antolatu du Donostiako Kursaalean, Initiative Session 4.0. Anima zaitez eta eman izena bertan parte hartzeko! Gainera, Lehiaketa bat ere martxan dugu datozen egunotarako. Parte hartu! Guztia irakurri ¦ KomentatuDokumentazioari buruzko 5. Jardunaldiak: tokikoa eta globala konektatuz© cc-by-sa dokumentazioajardunaldiak@gmail.com ¦ 2012-03-05 ¦ 13:32 ¦ irakaskuntzaDokumentazioari buruzko 5. Jardunaldiak: tokikoa eta globala konektatuz Guztia irakurri ¦ KomentatuTeknologiekin lotutako hiru ikastaro antolatu ditu UEUk Eibarren© cc-by-sa UEU ¦ 2012-02-28 ¦ 15:23 ¦ irakaskuntzaUEUk Ikastetxe Nagusiko udaberriko eskaintza aurkeztu du, etengabeko prestakuntza herritar guztiei zabaltzeko asmoz. Gaurkotasuna, kalitatea, gizartearen premiak eta euskarazko formazioa ardatz, inoiz baino eskaintza handiena egin du krisiari aurre egiteko asmoz. Hamar ikastaroetatik hiru teknologia berriekin lotuta daude. Guztia irakurri ¦ KomentatuBihar EGA azterketa: "Oraingoan bai!"© cc-by-sa Josu Lezameta, Jozulin ¦ 2012-02-17 ¦ 13:36 ¦ irakaskuntzaBihar bertan, larunbatez, milaka gazte -eta ez hain- bilduko dira Gasteiz, Bilbo eta Donostian. EGA azterketaren atariko proba egingo dute: 85 galderari erantzun beharko diete -60tan zuzen- gainditu ahal izateko. Geroago etorriko dira azterketa idatzia eta ahozkoa. Sustatutik gure desiorik zintzoena: Gainditu dezatela denek! Eguneraketa: Biharko azterketarako, atariko frogaren inguruko sareko materiala eguneratu du Maite Goñik. Esteka eta azalpentxoa. Eta tentsioa apur bat baretzeko abesti polit hau, Jon Dalton-en "Oraingoan bai!". Jon Daltonen beste bideo bat hemen.
Erref.:
Bihar EGA azterketa: "Oraingoan bai!" (www.euskaljakintza.com)
|
Nafarroako Euskararen Irakaskuntzarako Baliabide Zentroak (EIBZ) Hezkuntzako Hiztegia argitaratu berri du, hezkuntzari dagokion legeriako terminoak jasota. Bilaketak euskaratik gaztelaniara eta gaztelaniatik euskarara egin daitezke. |
Amerikako Estatu Batuetako Michigan-en eskola baitako bullying edo eskola-jazarpenaren aurkako lege berria atera nahian zebiltzala, Errepublikarrek emendakin bat sartzea lortu dute, bertan adierazten delarik ez dela gutxiengo baten aurkako bullyina zigortu ahal izango (homosexualak, islamzaleak e.a.), baldin eta jarrera erlijioso edo moral zintzo batetik egiten bada.
Mondragon Unibertsitateak aditu titulu bat sortu du, Komunikazioa erakundeetan. 2012ko urtarriletik hasita, ostegun arratsaldero emango da, Eskoriatzan, Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean. Zortzi hilabetean barrena, bai ikasleok eta baita irakasleok ere Google+ erabiliko dugu geure artean informazioa partekatzeko. Bertan matrikulatzeko epea azaroaren 30ean amaituko da. Prezioa: 2.800 euro.
Aurten HABEri egokitu zaio MoodleMoot Euskadi 2011ren antolaketa eta ostiral honetan bertaratzeko gogo biziz nenbilen, Euskalduntze Alfabetatzearekin, neure lanarekin, lotura zuzena zuelako eta Moodle-rekin lan egiten dudanez, ikasi nahi nuelako nik baino dexente gehiago dakitenengandik.
Baina ez naiz joango.
Unibertsitateko ikasmaterialak sustatzeko poltsen UEUren 10. deialdira, urriaren 15etik azaroaren 15era bitartean aurkeztu ahalko da dokumentazioa. Poltsa bakoitzaren iraupena gehienez urtebetekoa izango da eta diru-zenbatekoa, 3.000 eurokoa. Jakintza-arlo guztietara irekita dagoen deialdia duzu hau.
Elhuyar Fundazioak Mugikor bidezko ikaskuntza, etorkizuneko hezkuntza mintegia antolatu du.Urriak 17an izango da mintegia Gipuzkoako Bazkundean, Donostian. Mintegia doakoa bada ere, izen-ematea beharrezkoa da.
Zabalik dago dagoeneko Moodlemoot Euskadi 2011. urteko jardunaldietanizena emateko epea Ekitaldia Moodle erabiliz hezkuntza baliabideak kudeatzen dituzten ikastetxe,erakunde, enpresa, garatzaile eta irakasleei dago zuzendua. Urriaren 21ean egingo da Gasteizko Goiuri Jauregian, eta izena emateko epea Urriaren 6ra bitartean egongo da zabalik.
Informazioaren eta komunikazioaren teknologien garaian bizi gara, eta garai horrek gizarte osoari ez ezik, itzulpengintzaren arloari ere bete-betean eragiten dio. Hasieran itzulpen-memorien erabilera etorri zen, eta Wordfast, Trados eta antzeko tresnak azaldu ziren. Orain, tresna horien erabilera oso zabaldua dago. Egun, tresna horiek itzulpen automatikoarekin osatu dira, lanean laguntzeko, eta eraginkortasuna handitzeko asmoz.
Artez Euskara Zerbitzuak, Plazagunearekin elkarlanean, sarean jarri du irakasle agenda digitala. Egun paperean ateratzen duen agendaren euskarri digitala dugu berau. Tresna digital hau erabiliz, irakasleak eguneroko eskolako gestioa era erraz baten eraman ahalko du, eta guztia doan.