Euskarazko aldizkari berri baten munduratzea

© cc-by-sa  Hazi Hezi  ¦  2012-05-03 ¦ 16:21 ¦  hezkuntza

Euskarazko heziketa aldizkari berri batek argia ikusi du, HAZI HEZIk. Hik Hasi taldeak sortu du etxeko komunitateari zuzenduriko heziketa aldizkaria, gurasoei, aitona-amonei, familiei, hezitzaileei... haurren heziketan eta garapenean laguntzeko tresna izateko bokazioz.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Publizitatea

Teknologia, auzolana eta euskara ardatz izango dituzte Andoaingo Eraldaketa Sozialerako Laborategian

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2012-05-03 ¦ 12:46 ¦  teknologia

Eraldaketa Sozialerako Laborategia egingo dute maiatzaren 12an Andoaingo Aita Larramendi ikastolan (Andoain tESL). Teknologia, auzolana eta euskara ardatz hartuta, ekintza, ekimen eta komunitateak ezagutu eta eztabaidatzeko laborategia izango da. EraldaLAB jardunaldien inguruko informazio gehiago aurkituko duzu hemen.

Erref.: Teknologia, auzolana eta euskara ardatz izango dituzte Andoaingo Eraldaketa Sozialerako Laborategian (eraldalab.net)
# ¦ Komentatu

Euskalerria Irratiak baditu milaka aurpegi

© cc-by-sa  Euskalerria Irratia  ¦  2012-05-03 ¦ 10:01 ¦  hedabideak

Euskalerria Irratiak baditu milaka aurpegi: Patxi Puñal, Ana Valencia, Igor Ijurra, Mikel Urmeneta, Estitxu Fernandez, Abel Barriola... Izan ere, orotara, Nafarroako gizarteko 19 ordezkariren aurpegiak ikus daitezke Euskalerria Irratiaren alde sortu berri dugun bideoan. Denon artean, Euskalerria Irratiaren erretratu ederra osatzen dute. Hartan argi geratzen da gure komunikazio proiektuak duen sostengu zabala, askotarikoa, bizia.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Stop motion animazioa, Facebooken kargatutako irudien bitartez

© cc-by-sa  Josu Mendicute  ¦  2012-05-03 ¦ 09:24 ¦  marketina

Volkswagen auto etxeak Stop motion bat egin du auto bat iragartzeko. Stop motion bat zera da: objektu baten argazkiak fotogramak balira bezala elkartuta, bideo-efektua lortzea, duela 3 urte Sustatun azaldu bezala. Volskwagenek, bideo ediziorik gabe, argazkiak ordenaturik igo ditu orrialde batera, eta irudi gainean klik eta klik eginez lortzen da efektua. Ikusteko, sartu eta probatu Facebook irudiaren gainean klik eta klik eginez.

Erref.: Stop motion animazioa, Facebooken kargatutako irudien bitartez (www.facebook.com)
# ¦ Komentatu

Museoarekin sareratu!

© cc-by-sa  Igartubeiti  ¦  2012-05-02 ¦ 14:35 ¦  ingurumena

Zein da gaur egun museoen funtzioa? Nola erantzuten die museoek gizartearen eskaerei, inguruko aldaketei, teknologia berrien bilakaerari? Igartubeiti Baserri Museoak Museoen Nazioarteko eguna ospatzeko, "Museoarekin sareratu" izeneko egitasmoa ipini du martxan, teknologia berrien bitartez, zure parte hartzea sustatzeko asmoz.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Ariola Eguna, larunbatean Zarautzen

© cc-by-sa  Ariola Kultur Ekimena  ¦  2012-05-02 ¦ 13:42 ¦  kultura

Ariola Eguna ospatuko dugu larunbat honetan Zarautzen, herriko artista guztiak kalera eta herrira atera nahian. Zarautzen egon badaude kultur adierazpenerako baliabideak, baina ez dira nahikoak eta denak sakabanatuak daude: horregatik antolatu dugu Ariola Eguna. Herriko hainbat lekutan ekintza eta tailer ezberdinak antolatu ditugu, besteak beste, serigrafia, sormen eta graffiti tailerra, nekazaritza ekologikoaren tailerra eta antzerki eta zirku tailerra.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Internet eta hizkuntza aniztasunaren sustapena, hainbat herritako kasuak aztergai Bilbon mintegi batean

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2012-05-02 ¦ 12:14 ¦  internet

Datorren maiatzaren 17an, ostegunarekin, jardunaldia izango da Bilbon: Internet eta hizkuntza aniztasunaren sustapena. UPV/EHUren Munduko Hizkuntza Ondarearen UNESCO Katedrak antolatua, Euskal Herriko eta atzerriko errealitateak ezagutuko ditugu, eta kanpoko kasu horien artean, Gales, Aragoi, Asturias, Zeelanda Berriko maorien kasua, Mexikoko hizkuntzak, Frisia... Sarrera librekoa izango da mintegia.

Guztia irakurri ¦ Erantzun bat

Javier Etxebeste, Betor hitzaldian: argia dago tunelaren amaieran

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2012-05-02 ¦ 11:26 ¦  internet

Javier Etxebeste Nestoria etxe-bilatzailearen sortzaileak hartu zuen hitza joan den ostegunean laugarren Betor hitzaldian, Deustuko Unibertsitatean (Donostia, Gipuzkoa). Londresen du Nestoriak egoitza nagusia, baina Espainian, Alemanian, Italian, Australian, Frantzian, Brasilen eta Indian ere lan egiten du. Yahoon ibili zen Nestoria sortu aurretik, eta bietako esperientziak partekatzeaz gain, egungo krisia eta etorkizunera begirako ikuspegi baikorra eskaini zuen Etxebestek.


Argazkiak.org | Betor. Javier Etxebeste © cc-by-sa: codesyntax

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Hodeietan liburua argitaratu du Elhuyarrek

© cc-by-sa  Elhuyar Fundazioa  ¦  2012-05-01 ¦ 10:49 ¦  zientzia

Hodeietan (gazteentzako narrazio zientifikoko liburua) argitaratu berri du Elhuyarrek. Obra hau narrazio zientifikoa da, 12-16 urteko gazteei zuzendua eta 2011ko CAF-Elhuyar sarietan, irabazle izan zen “Gazteei zuzendutako zientzia-narrazioak” kategorian.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Etnografiatik euskararen jatorrirantz

© cc-by-sa  Euskararen Jatorria Elkartea - Aitor Zugasti  ¦  2012-05-01 ¦ 10:44 ¦  hizkuntza

Datorren maiatzaren 12an, Euskararen Jatorriaren 7. Biltzarra egingo dugu Diman, oraingoan, etnografia ardatz hartuz eta alor honetatik hizkuntzalaritzarako egin diren ekarpenei buruzko gogoeta eginez. Helburua hizkuntzaren historia ahalik eta puntu gehienetik ikustea da, eta horretarako iaz landutako genetikatik aurten ikusiko den etnografiara pasatuko gara, etorkizunean historia eta arkeologia ere lantzeko itxaropena dugularik.

Guztia irakurri ¦ Erantzun bat

Espainian demokrazia balego Euskal Herriarentzako...

© cc-by-sa  Bittor Hidalgo - Donostia  ¦  2012-04-30 ¦ 16:53 ¦  politika

...Espainiako ejertzitoak ez luke ospatuko, herrian bertan, berriro armak eskuan orduan bezala, Elgetako herria armaz odoletan hartu izana orain dela 75 urte, orduan erail eta bortxatutako herritar gizon eta emakume haien ondorengo zuzenen aurpegian bertan barrez, gure memoriaren gainean txiza eginez.

Guztia irakurri ¦ 2 erantzun

Kirmen Uribe Stanford Unibertsitatean hizlari

© cc-by-sa  Iñaki Lopez de Luzuriaga  ¦  2012-04-30 ¦ 08:50 ¦  liburuak

Harrera beroa izan du Kirmen Uribek Stanforden apirilaren 24an eman hitzaldiak. Iberian Studies Sailak gonbidatuta bertaratutako euskal idazleak bere liburuaren aurkezpena egin zuen 260 Eraikineko German Libraryn. Bilbao – New York – Bilbao bere eleberriaren azalpenean, teknika narratiboaz eta egituraketaz aritu zen, eta liburuan baliatu duen auto-kontaketa nabarmendu.

Guztia irakurri ¦ Erantzun bat

EuskalNatura taldearen webgune berria martxan

© cc-by-sa  EuskalNatura  ¦  2012-04-30 ¦ 08:22 ¦  natura

EuskalNatura EHUko zenbait biologia ikasleen artean sorturiko taldea da. Duela bost urte sei lagun webgune bat egiten hasi ziren, naturari buruz interneten zegoen euskarazko informazio eskasia ikusita. Hemendik aurrera, guztion eskura dago webgune hau.

Guztia irakurri ¦ Erantzun bat

Materialen inguruko azken aurrerapenak

© cc-by-sa  Joxemi Campillo, Kongresuaren antolatzaileen izenean  ¦  2012-04-29 ¦ 14:05 ¦  teknologia

Maiatzaren 3an eta 4ean, Materialen Zientzia eta Teknologiaren I. Kongresua burutuko da Arrasateko GARAIA berrikuntza gunean. Kongresua euskaraz egingo da, eta bertan, materialekin lan egiten duten edo erlazioa duten 75 ikerlari euskaldunek parte hartuko dute.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Ibilbideak, ibiltarien bilgunea

© cc-by-sa  Ibilbideak  ¦  2012-04-29 ¦ 10:58 ¦  geografia

Jaurlaritzak sustaturiko egitasmo baten berri eman nahi dizuegu, motordunak ez diren kirol ibiltarietan (oinez ibili, bizikletaz, patinez, piraguaz...) eragiten duena: ibilbideak.euskadi.net. Komunitate batean oinarritzen da, GPS eta Internet bitartez, kirol esperientziak partekatzen dituena. Webgunea ezagutzera gonbidatzen zaituztegu, egitasmoaren zati garrantzisua dena, baina zati bat, aurrerago aurkeztuko ditugun ekimen asko prestatzen ari gara eta. Atsegin baduzue, mesedez ezagutzera eman eta batez ere parte hartzera gonbidatzen zaituztegu. Mila esker zuen laguntzagatik.

Erref.: Ibilbideak, ibiltarien bilgunea (ibilbideak.euskadi.net)
# ¦ Komentatu

Bost kimikari eta kazetari bat, CAF-Elhuyar sarietan irabazle

© cc-by-sa  Elhuyar Fundazioa  ¦  2012-04-28 ¦ 10:39 ¦  zientzia

Alfredo Sarmiento, Patricia Navarro eta Jone Omar kimikariek irabazi dute dibulgazio-artikulu orokor onenaren saria; Jon Makibar Ingeniaritza Kimikoan doktoreak, tesian oinarritutako dibulgazio-artikulu onenaren saria; Gorka Zabaleta kazetariak, berriz, zientzia-kazetaritzako lan onenaren saria. Bestalde, Merezimendu saria ere kimika-doktore batek jaso du: Jose Mari Elortzak.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Gernikako bonbardaketaren urteurrena San Franciscon

© cc-by-sa  Iñaki Lopez de Luzuriaga  ¦  2012-04-28 ¦ 08:49 ¦  historia

Kaliforniako hiriko euskaldunek ere Gernika izan dute gogoan egunotan. Arreta handia piztu du eta areto bete jende (60 bat pertsona) eman da The Bombing of Gernika dokumentala ostiralean, apirilak 20, arratsaldeko 7:30ean South San Franciscoko Cultural Centerren. Bertaratutakoen artean, 1937an erbestera jo behar izan zuenik eta haien seme-alabarik bazegoen.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Ingurumen Kazetaritzaren etorkizuna

© cc-by-sa  Asmoz Fundazioa  ¦  2012-04-27 ¦ 15:51 ¦  hedabideak

Ingurumen Kazetaritzaren etorkizuna. Hori izango da maiatzaren 2an, Kutxa Ekogunean, arratsaldeko 19:00tan, eskainiko den hitzaldiaren gaia. Clemente Alvarez, El Pais egunkariko kolaboratzaile eta ingurumenean aditua den kazetaria, izango da hizlaria.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Kerobia eta Supernova: crowdfunding proiektua

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2012-04-27 ¦ 12:23 ¦  musika

Mila ale: ez gehiago ez gutxiago. Ale bakoitzak CD bat, DVD bat, liburuxka bat eta mural zati bat. Hala aurkeztu du Kerobia taldeak bere hurrengo proiektua: Supernova (Twitter-en jarraitzeko: #hurrengobidaia). Aurrera atera, edo ez, jendearen parte hartzearen esku utzi dute: 750 lagunek 29€ edo gehiagoko aportazioa egin beharko dute Supernova gauzatu ahal izan dezaten. Pack bakoitza esklusiboa izango da: inork ez du kopia berdin bat izango. Eta zuk, galdu egingo duzu?

Erref.: Kerobia eta Supernova: crowdfunding proiektua (kerobia.com)
# ¦ Komentatu

Justizia txistulari

© cc-by-sa  Xabier Mendiguren Elizegi  ¦  2012-04-27 ¦ 09:44 ¦  zinema

Giza Eskubideen zinemaldiko pelikula irrikatuenetako bat zen, filmaren esanahiagatik, batetik, eta haren arduradun eta protagonistak guztiz borondatetsu etorri direlako. Give up tomorrow (Etsiko duk bihar) da filma, Paco Larrañagaren kasua azaldu eta salatzera datorrena.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Artikulu zaharragoak »»

Publizitatea

 Nabigatu euskaraz