Itzuli orri nagusira Bidali hau Tweet Internet eta hizkuntza aniztasunaren sustapena, hainbat herritako kasuak aztergai Bilbon mintegi batean© cc-by-sa Sustatu ¦ 2012-05-02 ¦ 12:14 ¦ internetDatorren maiatzaren 17an, ostegunarekin, jardunaldia izango da Bilbon: Internet eta hizkuntza aniztasunaren sustapena. UPV/EHUren Munduko Hizkuntza Ondarearen UNESCO Katedrak antolatua, Euskal Herriko eta atzerriko errealitateak ezagutuko ditugu, eta kanpoko kasu horien artean, Gales, Aragoi, Asturias, Zeelanda Berriko maorien kasua, Mexikoko hizkuntzak, Frisia... Sarrera librekoa izango da mintegia. Noiz: Maiatzak 17, arratsaldez, 15.30etatik 20.00ak arte. Non: EHUren Esperientzia Gelak, 4. gela, Banco de España kalea, 2, Bilbo. Egitaraua:
Eta, amaitzeko, mahai ingurua, 19.15etan, Internet eta hizkuntza gutxituak. Parte hartzaileak:
Sarrera librea izango da. Ingelesa-gaztelania interpretazioa egongo da. Zalantzarik izanez gero, hona hemen kontaktua: unesco-hizkuntzak.katedra@ehu.es Erantzunak#1. Re: Internet eta hizkuntza aniztasunaren sustapenaSustatu ¦ 2012-05-02 ¦ 14:59Parte-hartzaileen profila azalduz, orri bat plazaratu dute antolatzaileek. Bestalde, mintegiak Facebook-eko orri bat du, bertaratuko zarela adierazi edo ezagunik gonbidatu nahi bazenu. Erantzun (klik zabaltzeko)Itxi |
Albiste gehiagointernet gaia duten albiste gehiago
Portadan orainPil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|