Codeacademy Kaliforniako ekimen berri bat da, sare bidezko programazio ikastaroak antolatzen hasi dena. Aurreko formakuntza informatikorik gabe, CodeYear ekimenaren bidez, programatzaile bihur omen gaitezke.
Zenbait teknofilo euskaldunek erabaki dute jada, teknofilo izatetik tekniko izatera igarotzea, programatzen ikasiz.
Udan hasi ginen itzulpen automatikoaren bidez Euskal Wikipedian hainbat artikulu gehitzeko esperimentu batekin, Ixa Taldeko OpenMT-2 proiektuko esperimentua da Matxin itzultzaile automatikoa hobetzeko. Wikiproiektu bat definitu da horretarako.
Kontua da 10 egun bakarrik geratzen direla bukatzeko, interesik baduzu... erne ibili!
Software librekoa den Mindtouch "dekiwiki" izeneko wiki moduko lankidetza tresna erabilgarriaeuskaratu berri dugu, ezagutza partekatzeak eta elkarlanean euskaraz aritzeak euskal komunitatearentzat garrantzi handia dutela uste dugulako Trebea lantaldean :)
Ordenagailuz lagundutako itzulpen-tresnen erabilera areagotu egin da. Aukeren artean, software librean garatutako tresnak edo MS Word-en oinarritutakoak daude. Software librea sustatzeko, UEUk hiru itzulpen-tresna libreren inguruko ikastaroa antolatu du Baionan, abenduaren 3rako (saio bakarra): Ordenagailuz lagundutako itzulpena MS Word gabe: Wordfast pro, Anaphraseus eta OmegaT. Izena emateko azken eguna azaroaren 24a izango da.
Aurreko ikastaroak oso arrakastatsuak izan direnez, oraingoan Baionan ere eskainiko da: bost orduko saio bakarra (abenduaren 3an). Izena emateko azken azaroaren 24a (osteguna) izango da.
Traol. iz. 1. ITSAS. Aparailua biltzeko zurezko laukia. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa). 2. INFORM. Unibertsalki zenbaki-zeinu bezala ezagutzen den “#”ikurra da, batez ere ingelesezko testuetan erabiltzen den arren. (Wikipedia)
Eguneraketa: agertu da traol baten argazkia, ikusi barruan.
Ramon Rocak, guifi.net-eko presidenteak hitzaldia emango du datorren astelehenean, hilak 7, Informatika Fakultatean.
EHUko Informatika Fakultatean izango da, Donostiako Ibaetako kanpusean, arratsaldeko 3.30etan, gai honekin: "Belaunaldi berriko sareetarako jauzia azkartzen: Bottom-up Broadband ekimena."
Atzo ezagutzera eman zen Dennis Ritchie, C hizkuntzaren sortzailea eta Unix sistemaren sortzailea Ken Thompson-ekin batera, hil egin zela urriak 9an 70 urte zituela:
Joan den ostegunean, Steve Jobsen heriotzaren berria zabaldu zenean, komunikabideak, sare sozialak eta Internet osoa dolu mezuz bete ziren, gizon handi bat hil zela esanez eta bere figura goraipatuz. Hori ikusita, bera eta berak egindakoak batere mirestekoak ez direla pentsatzen dugun batzuk ere saiatu ginen gure mezua zabaltzen sare sozialen bidez, baina oihartzun gutxi eta kritika askorekin. Joxe Arantzabalek, adibidez, esan zuen "arinkeria galantak" entzuten ari zela Jobsen aurka. Ez dakit zehazki nik esandakoei buruz ari zen, baina izan zitekeen lasai asko, ez bainintzen moztu Jobsez pentsatzen nuena esatean...
Parte hartu nahi duzu Matxin itzultzaile automatikoa eta Euskal Wikipedia hobetzen? Boluntarioak behar ditugu OpenMT-2 eta Euskal Wikipedia proiektuan, Wikipedian itzulpen automatikoaren bidez hainbat artikulu gehitzeko, informatikari buruz. Urriaren 12an goizez, Donostiako Informatika Fakultatean. Ez dago eskolarik egun horretan ;-)
Steve Jobs, Apple konpainiaren sortzailea eta bere produktu ezagunenen inspiratzailea, minbiziak jota hil da bart gauez Kalifornian, 56 urte zituela. Bere bizitzako une batzuk bere hitzetan entzuteko, adi Stanford unibertsitatean ohorezko graduazioa jaso zuen egunean, 2005ean eman zuen hitzaldi honi (CC zeinuan azpidatzien hizkuntza alda dezakezu).
Konputagailu bidez jakin omen daiteke zein den pertsona baten jarrera elkarrizketa batean. Stanford-eko Unibertsitateko Dan Jurafsky irakasleak esperimentu batean saiatu da hori aztertzen. Elkarrizketa guztia ulertu ez, baina emaitza onak lortu du bereizten ea zein zen kide bakoitzaren jarrera. Interbentzioak entzunda mintzakideen jarreraren lau ezaugarri hauek aztertzen ditu makinak: adiskide-moduan (Friendliness), deseroso (Awkwardness), limurtu nahian (Flirtation) edo neutroa (Assertiveness). Beti ez du asmatzen, %68an bakarrik, baina horrek esan nahi du susmo onak dituela. Duela egun batzuk Donostian azaldu zigun hau guztia Jurafskyk.
UPV/EHU, Deustu eta Mondragon unibertsitateek, 2008an, SLUN'08 (Software Librea Unibertsitatean) jardunaldia antolatu zuten, lehen unibertsitate arteko topaketa software librearen inguruan. Bertan, software librearen inguruko esperientziak trukatu ziren, komunitate unibertsitarioaren ikuspuntutik bereziki. Hiru urte geroago esperientzia errepikatu eta edizio berri bati, SLUN11, ekin nahi diogu, uste baitugu Euskadiko inguru unibertsitarioko software librearen komunitatean interes handia dagoela, irakasle, ikasle, lan-mundu zein boluntarioen aldetik.
SLUN'11 abenduaren 16an izango da, UPV/EHUko Gipuzkoako Barriola eraikinean,eta gai nagusia software librearen erabilera irakaskuntzan izango da.
Dagoeneko eskura daitezke doan Eusko Jaurlaritzaren euskarazko softwarearen webgunetik, UZEIren Sinonimoen Hiztegiaren pluginak. UZEI Terminologia eta Lexikografia Zentroak 1999an argiratu zuen Sinonimoen Hiztegia eguneratu du (2011ko bertsioa).
Hiztegiak zorrotz betetzen ditu Euskaltzaindiak gaur egun arte argitaratu dituen arau guztiak, eta guztira, 25.505 sinonimo biltzen ditu.
Testu edo hizketa batean Ordenagailuek ezin dute ulertu pertsonek ulertzen dugun mailan. Hori jakina da. Baina zerbait bai, konputagailuek hasi dira zerbait ulertzen. Informazio partzialak dira oraindik, baina esanahiaren zati bat harrapatzeko ahalmena dute. Zelan egiten da? Adibiderik? Stanford-eko Unibertsitate ospetsutik Ixa taldera bisitan datorkigun Dan Jurafsky adituak asko daki horretaz. Gaur asteartez, hilak 13, hitzaldi bat emango du Donostian.
Izenburukoa Asier Arsuagari irakurri diogu. Irudiekin lan egiteko Photoshop ezagunak badu alternatiba libre eta doakoa (eta EuskalGNU-ri esker partzialki bederen eguneratua): Gimp. Ez dago lizentziarik ordaindu beharrik edo, are okerrago, programa piratekin arriskatu beharrik. Erabili Gimp, 2.8 bertsioa laster baitator aukera bikainekin hornituta (abuztuko 2.7.3. bertsioan aurrerapena ikus daiteke jada).
Zenbait lanpostutarako probetan mekanografia azterketak egiten dituzte: minutuan x karaktere idazteko gaitasuna, y akats eginda, eta abar. Sarean badaude tresnak horrelako probak egiteko, horietako bat da 10-fast-fingers.com. Euskaraz ez dago (momentuz behintzat) baina bai gaztelaniaz, frantsesez, ingelesez edo katalanez, adibidez. Proba egin eta gero, tresnak esaten dizu zenbat karaktere idatzi dituzun minutuan, zenbat hitz idatzi dituzun ondo eta zenbat gaizki.
Talde batek auzitara eraman ditu Kalifornian Apple enpresa teknologikoa eta beste bost liburu argitaletxe multinazional, ustez ados jarri zirelako liburu elektronikoak garestiago saldu eta Amazon behartzeko ordua arte zeraman deskontu politika uztera.
Gaur, uztaileko azken ostiralarekin, sysadminei (sistema administrariei) eskerrak emateko eguna da: System Administrator Appreciation Day. 12. edizioa da aurtengoa, eta horrekin eskerrak ematen zaizkie sistema administrariei. Zerbitzarian arazorik gertatzen denean -asteburuak eta gaueko orduak barne- sysadminaren ardura da arazoa konpontzen saiatzea. Sustatuko sistema administraria Aitzol Naberan da; berari eta sysadmin guztiei zorionak eta eskerrik asko!
Datorren asteburuan izango da Euskal Encounter jaialdia, uztailaren 22a eta 25a bitartean, Barakaldoko Bilbao Exhibition Center eraikinean. 50.000 € banatuko dituzte saritan. Antolatzaileen arabera 4.000 ordenagailu eta 6.000 bisitari baino gehiago elkartuko ditu (sarrerak agortu dira) 35.000 metro koadroko areto batean. Robotika atal berria barneratuko du hemeretzigarren edizioak, eta bideojoko lehiaketek ere pisu handiagoa hartuko dute.