Elhuyar Fundazioa

Elhuyar Edizioak 

Itzuli orriaren hasierara

Berri destakatua

Liburuaren Nazioarteko Eguna

Liburuaren Nazioarteko Eguna ospa dezazun, Elhuyarren zientziako eta euskarazko produktuak % 10 merkeago izango dituzu (bidalketa-gastuak doan), apirilaren 23tik maiatzaren 7ra. Horretarako, erosketa egitean, sartu sustapen-kode hau: liburuareneguna2012
Ikus oinarriak

Hodeietan

Hodeietan
Aitzol Lasa Oyarbide
Elhuyar Edizioak
e-book, Liburua
Urtea:
2012
Tamaina:
15x20 cm
Orrialde kopurua:
180
ISBNa:
978-84-92457-21-2
ISBN digitala:
978-84-92457-80-9
2011ko Caf-Elhuyar sarietan Gazteei zuzendutako zientzia-narrazioak kategorian irabazlea
Deskribapena

CAF-Elhuyar sarien helburua da zientzia eta teknologiaren arloko gaien eta ikerketen euskarazko dibulgazioa, kazetaritza eta narrazio-lanak bultzatzea, saritzea eta aitortzea.
 
2011ko sarietan Gazteei zuzendutako zientzia-narrazioak kategorian saria jasotako proiektuaren emaitza da eskuartean duzun lan hau. Kategoria honetako lanak gazteei zuzendutako narrazioak dira, euskaraz sortuak. Lan horietan, zientzia- eta teknologia-gaiek presentzia izan behar dute, ezinbestean, zeharka bada ere. Zientzia-narrazioen bitartez gazteak zientzia eta teknologiara modu atsegin eta erakargarrian hurbiltzea da sariketaren helburua.
 
Hodei Batxilergoko azken ikasturteko ikaslea da. Hodei gizajoa hodeietan dago beti. Despistatu hutsa da. Horretaz gainera, zientzietan ez da batere iaioa. Letretako Batxilergoa hautatu zuen, zientziak, eta batez ere matematika, ez dituelako ikusi ere egin nahi. Goiz batean, ezusteko enkontru bat izango du, norekin eta Estibalizekin. Hodeik nerabezaro guztian gustuko izan duen neska da Estibaliz. Eta aukera izango du Estibalizengana hurbildu eta harekin hitz egiteko. Une horretan, zirt edo zart egin beharko du.

Bi zailtasuni egin beharko die aurre Hodeik. Lehenengo eta behin, Estibaliz bera baino nagusiagoa da. Hori gutxi ez, eta, gainera, Estibaliz zientzialari iaioa da. Estibalizekin harremanetan hastearekin batera, Hodeik utzi egingo dio hain despistatua izateari…

Agian hau ere interesatzen zaizu

Zientzia haurrentzat segundo gutxian.Hamar minutuan edo gutxiagoan egin ditzakezun  100 esperimentu baino gehiago
Zientzia haurrentzat segundo gutxian.Hamar minutuan edo gutxiagoan egin ditzakezun 100 esperimentu baino gehiago Jean Potter
e-book, Liburua
  • 11,40 € (12,00 €)
  • 4,00 €
  • *****
Zientzia guztiz arduragabea!
Zientzia guztiz arduragabea! Sean Connolly
e-book, Liburua
  • 11,40 € (12,00 €)
  • 4,00 €
  • *****
Zientzia guztiz arduragabea!
Zientzia guztiz arduragabea! Sean Connolly
e-book, Liburua
  • 11,40 € (12,00 €)
  • 4,00 €
  • *****

Itzuli orriaren hasierara

Nabigazioa

Menu nagusia

Itzuli orriaren hasierara
eBook
Hiztegiak mugikorretan

Buletina

Elhuyarreko albisteen berri izan nahi duzu?

Katalogoa

Logina

Pasahitza ahaztu zaizu?

Erregistratu gabe zaude?

Itzuli orriaren hasierara

Laguntza

Publizitatea


Copyright © 2009 Elhuyar Fundazioa | Lege-oharra | Web-mapa

webmaster@elhuyar.com

Diseinua: Blanco

Estandarrak eta irisgarritasuna

Itzuli orriaren hasierara