Itzuli orri nagusira Bidali hau Tweet Espainian demokrazia balego Euskal Herriarentzako...© cc-by-sa Bittor Hidalgo - Donostia ¦ 2012-04-30 ¦ 16:53 ¦ politika...Espainiako ejertzitoak ez luke ospatuko, herrian bertan, berriro armak eskuan orduan bezala, Elgetako herria armaz odoletan hartu izana orain dela 75 urte, orduan erail eta bortxatutako herritar gizon eta emakume haien ondorengo zuzenen aurpegian bertan barrez, gure memoriaren gainean txiza eginez. ...Espainiako armadak ez luke bere matxinada ospatuko garaian Espainian demokratikoki aukeratutako gobernu baten aurka, ia 1.000.000 hildako ere eragingo zituen altxamendu faxista terrorista ezin odoltsuagoa. ...ezingo luke ospatu 2012an, herria eta herritarrak lau egunez bonbakatu eta gero, 1937ko apirilaren 24an Elgetako herrian tiroka sartu zireneko 75. urteurrena, herrian geratzen ziren herritar gutxiak hilez, emakumeak bortxatuz. Orduan hil eta bortxatutakoen seme-alaba eta iloben aurrean ospatu 2012an. Terrorismoaren apologia baino gehiago da. Terrorismoa da. Eta Espainiako agintea demokratikoa balitz Euskal Herriontzako, terrore eragileon arduradunak juzgatu eta kondenatuko lituzke. Demokraziarik balego Euskal Herriontzako, berehala kargugabetu lituzkete Espainiako gobernuko Defentsa ministroa eta ejertzitoan bertan halako mehatxu terrorista armatu etengabeen diseinuan ardura duten guztiak goreneraino (EAEn otsailetik apirila bitartean 20 bider ere bai, Espainiak EAEn izendatua duen gobernu ordezkariak aitortu legez), frankismo terroristaren apologiaz. Are hau guztia babesten duen gobernu osoa bera, partiduak… Espainiako gobernuak eta ejertzitoak Elgetan apirilaren 24an egin dutena Gernikan egin izan balute bi egun geroago, Gernikako bonbaketaren 75. urteurrenean, berriak Europan eta munduan eragingo zuen oihartzunak dardarka ipiniko zuen Espainiaren balizko demokrazia Euskal Herriarentzako, eta are Espainia osorako, frankismoa ezin beteagoan errebindikatzen duten partidu, gobernu eta ejertzito horiekin. Ekintza, bera da. Baina Elgetan izaki, eta ez Gernikan, ez da euskaldunontzako Espainiako konstituzioaren 8. artikuluaren oroigarri beldurgarri mehatxagarria baino. Juzgatu ditzatela! Demokrazia Euskal Herriontzako! P.S. Espainiako konstituzioa: 8. artikulua.
guernica_Condor.jpg 7KB (7392 byte) Erantzunak#1. Re: Espainian demokrazia balego Euskal Herriarentzako...Bittor Hidalgo - Donostia ¦ 2012-05-01 ¦ 09:13Lehen bidalketan ahaztu zitzaidan konparaketa egitea, eta gero berriro gogoratuta erantsi nion artikuluari ondokoa: #2. Re: Espainian demokrazia balego Euskal Herriarentzako...Jon Telleria ¦ 2012-05-01 ¦ 19:44Arrazoi osoa daukak Bittor. Parre egiten zigutek muturrera, eta ordainetan, geuk limurtu/seduzitu egin behar zituagu. Erantzun (klik zabaltzeko)Itxi |
Albiste gehiagopolitika gaia duten albiste gehiago Portadan orainPil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|