Elhuyar Fundazioa

Elhuyar Fundazioa 

Itzuli orriaren hasierara

Zientziaren Komunikazioa

Zientzia eta teknologia gizarteratzea eta horiekiko jakin-mina sortzeko baliabideak eta zerbitzuak eskaintzea dugu helburu. Zientzia-dibulgazioko baliabideak eskaintzen ditugu, hainbat formatutan eta hartzaile mota askorentzat: publiko orokorra, haurrak eta gazteak, eta publiko espezializatua. Zerbitzu espezializatuak eskaintzen ditugu.

Ikusi gehiago

Hizkuntza Zerbitzuak

Euskara garatzeko eta normalizatzeko hizkuntza-baliabide, -tresna eta -zerbitzuak sortzea eta eskaintzea da gure helburua. Itzulpen-zerbitzuak, hizkuntza-kalitateko zerbitzuak eta hiztegigintza-zerbitzuak eskaintzen ditugu. Hizkuntza-teknologietan, I+G+Bren aldeko apustu sendoa egiten dugu.

Ikusi gehiago

Albisteak

2012/05/07
Hizlari kimikoak aztergai Elhuyar aldizkariko maiatzeko zenbakian
Maiatzeko alean aldizkarian landareen edo mikroorganismoek komunikatzeko erabiltzen dituzten mezu kimikoak jorratzen dira gai nagusi moduan. Beste gai batzuk ere biltzen ditu aldizkariak maiatzeko alean: Greencomputing-a, Lezetxiki, herentziazko minbiziak, neuromaketina...
Ikusi gehiago
2012/05/04
Teknoskopioa proeiktu-lehiaketaren irabazleak Karmengo ama, Axular, Lauro eta Hernani BHI izan dira
Elhuyar Fundazioak antolatzen duen Teknoskopioa proiektu-lehiaketaren azoka eta sari-banaketaren ekitaldia egin dira gaur UPV/EHUren Bilboko Bizkaia Aretoan, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta FECYTen babesarekin eta Ausolan eta UPV/EHUren Kultrta zientifikoaren katedraren laguntzarekin.

Guztira 75 talde aritu dira lehian azaroan hasi zen proiektu-lehiaketa honetan. 21 taldek amaitu dute 2. fasea, eta haietatik 11 pasatu dira 3. fasera.
Zornotzako Karmengo Ama, Donostiako Axular, Lauroetako Lauro eta Hernaniko Hernani BHI ikastetxeak nagusitu dira lanekin.
Ikusi gehiago
2012/04/27
Lau kimikari, ingeniari bat eta kazetari bat, CAF-Elhuyar sarietan irabazle
Atzo (apirilak 26) banatu zituzten Donostiako San Telmo Museoan zientzia- eta teknologia-dibulgazioko 2011ko CAF-Elhuyar sariak. Alfredo Sarmiento, Patricia Navarro eta Jone Omarrek irabazi dute dibulgazio-artikulu orokor onenaren saria; Jon Makibarrek, tesian oinarritutako dibulgazio-artikulu onenaren saria; Gorka Zabaletak, berriz, zientzia-kazetaritzako lan onenaren saria. Merezimendu saria ere kimika-doktore batek jaso du: Jose Mari Elortzak.
Ikusi gehiago
2012/04/24
Ospatu Elhuyarrekin Liburuaren Nazioarteko Eguna

Liburuaren Nazioarteko Eguna ospa dezazun, Elhuyarren zientziako eta euskarazko produktuak % 10 merkeago izango dituzu (bidalketa-gastuak doan), apirilaren 23tik maiatzaren 7ra. Horretarako, erosketa egitean, sartu sustapen-kode hau: liburuareneguna2012

Erosketak www.elhuyar.org/edizioak webgunean egin daitezke.

Elhuyar Fundazioko bazkideek eta Elhuyar aldizkariaren harpidedunek % 20ko ohiko deskontua izango dute, eta bidalketa-gastuak doan. Deskontu horri ez zaio % 10eko deskontua gehituko. 


Ikusi gehiago
2012/04/23
Hodeietan liburua argitaratu du Elhuyarrek

Hodeietan —gazteentzako narrazio zientifikoko liburua— argitaratu berri du Elhuyarrek, eta gaur izan da liburuaren aurkezpena, Koldo Mitxelena Kulturuneko areto nagusian, Liburuaren Nazioarteko Egunean hain zuzen ere. Han izan dira Aitzol Lasa, Hodeietan liburuaren idazlea, eta Lurdes Ansa, Elhuyarreko Edizioak saileko arduraduna.

Narrazio zientifikoa da Hodeietan, eta 12-16 urteko gazteei zuzenduta dago. Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesa izan du sorkuntza-lan honek. 2011ko CAF-Elhuyar sarietan, berriz, “Gazteei zuzendutako zientzia-narrazioak” kategorian irabazle izan zen.

Paperean zein formatu digitalean eskura daiteke liburua. Papereko bertsioa dagoeneko salgai dago, 14 €-an, Elhuyarren Interneteko dendan (www.elhuyar.org/edizioak) eta liburu-denda nagusietan. Formatu digitala Interneteko dendan (www.elhuyar.org/edizioak) eros daiteke, 4 €-an. Paperezko ale bat erosita, formatu elektronikoko bat emango dizugu, doan. 


Ikusi gehiago
2012/04/20
Aimara, kitxua eta guaranierako zuzentzaile ortografiko kode irekiko bat garatuko da Elhuyar Fundazioaren eta Kutxa Fundazioaren laguntzarekin
Aimara, kitxua eta guaraniera indartzeko asmoarekin, hiru hizkuntza horietarako zuzentzaile ortografiko kode irekiko bat garatuko dute CEPOS (Consejos Educativos de Pueblos Originarios) elkarteek, Kutxa Fundazioak emandako diru-laguntzari esker. Proiektuaren gidaritzan Elhuyar Fundazioak parte hartuko du, UPV/EHUko IXA taldeak eta Elekak garatutako euskarazko Xuxen zuzentzaile ortografikoan baitago oinarrituta zuzentzaile ortografiko berria, eta 2012ko irailean egongo da erabilgarri.
Ikusi gehiago
2012/04/16
Zientzia haurrentzat segundo gutxian zientzia-esperimentuen liburua argitaratu du Elhuyarrek

Elhuyarrek gaztetxoentzako zientzia-esperimentuen liburu berri bat argitaratu du: Zientzia haurrentzat segundo gutxian. Hamar minutuan edo gutxiagoan egin ditzakezun 100 esperimentu baino gehiago.

8-12 urte bitarteko gaztetxoei zuzendutako zientzia-esperimentuen liburu bat da hau eta hamar minutuan edo gutxiagoan, familian eta lagun artean egin daitezkeen 100 esperimentutatik gora biltzen ditu. Zz seriearen hirugarren liburua da hau. Zz seriearekin, neska-mutilak esperimentuen mundu zirraragarrira hurbildu nahi ditu Elhuyarrek. Zz liburuak ez dira eskola-liburuak, familian eta lagun artean gozatzeko esperimentu-bilduma bat baizik.

Liburua paperean zein formatu digitalean eskuratu daiteke. Papereko bertsioa dagoeneko salgai dago 12 €-an Elhuyarren Interneteko dendan (www.elhuyar.org/edizioak) eta liburu-denda nagusietan. Formatu digitala Interneteko dendan (www.elhuyar.org/edizioak) eros daiteke 4 €-an. Paperezko ale bat erosita, formatu elektronikoko ale bat emango dizugu doan. 


Ikusi gehiago
2012/04/03
Elhuyarrek ebook-en eta smartphoneetarako aplikazioen prezioak egokitu ditu
Elhuyar hiztegiak eskuragarri daude smartphoneetarako, Android eta Iphone plataformetan. Smartphoneetarako aplikazio horien prezioak egokitu egin ditugu, eta 3 €-an eros daitezke Android Market eta App Storen. Egun, Elhuyarren bost hiztegi daude eskuragarri Android eta Iphone plataformetan. Bestetik, zientzia-gaiei buruzko Elhuyarren liburuak paperean edota ebook formatuan eskura daitezke: batzuk doan, eta beste batzuk 4 €-an. Ordainpeko ebook guztien prezioak egokitu eta 4 €-an jarri ditugu.
Ikusi gehiago
2012/03/22
Elhuyar hiztegia Correo.com 2012 sarietan irabazle
Atzo iluntzean egindako sari-banaketan Elhuyar Hiztegiaren mugikorretarako aplikazioari eman zioten El Correo.com 2012 saria, mugikorretarako aplikazio onenari kategorian, hain zuzen ere. Zorionak lantaldeari eta Elhuyar hiztegiak erabiltzen dituztenei, edozein formatutan ere.
Ikusi gehiago
Itzuli orriaren hasierara
eBook
Hiztegiak mugikorretan

Buletina

Elhuyarreko albisteen berri izan nahi duzu?

Itzuli orriaren hasierara Izan bazkide

 

Copyright © 2009 Elhuyar Fundazioa | Lege-oharra | Web-mapa

webmaster@elhuyar.com

Diseinua: Blanco

Itzuli orriaren hasierara