789 alea

2012/01/13
Aldizkari Gehiago...
 
 

Mursego eta Bide Ertzean elkarrekin kontzertuan

Gaur (urtarrila 13), 20.30etan Mursego eta Bide Ertzean zuzenean entzuteko aukera izango da Coliseo antzokian (sarrerak 5 eurotan salgai). Emanaldia Mursego-k, Maite Arroitajauregi eibartarrak hasiko du. Gaztelupeko Hotsak diskoetxekoen berbetan, "Mursego Maite Arroitajauregi dugu, bere musikan i...


Edukiontzi marroiak, biohondakinen biltzaile

Herrian edukiontzi marroiak jarriko dituzte datozen egunotan biohondakinak jasotzeko. 18 edukiontzi jarriko dira hasiera batean, urteko lehen kuatrimestrean 74 ipiniko direlarik. Herritarrek izena eman behar izango dute horiek erabiltzeko eta ontzitxo berezia, poltsa konpostagarriak eta edukiontzia ...


Udal aurrekontuari buruzko irakurketa kontrajarriak

PSE-EE alderdiak eta Bilduk 2012rako aurrekontuen zirriborroari buruz egiten duten irakurketa ezberdina dela agerian geratu da aste honetan bertan bakoitzak egindako adierazpenei jarraotuta. Krisi ekonomikoaren ondorioz, Udaleko gobernu taldeak 2012rako aurrekontuaren zirriborroa aurkeztean aurrekon...


Sostoa abesbatzak zarzuelari eskainitako kontzertua emango du Elgoibarren

San Anton jaiak direla eta, Sostoa abesbatzak zarzuelari eskainitako kontzertua emango du Elgoibarko Antzokian domekan, 12.30etan, pianoan Isabel Laspiur eta Mª  Karmen Etxebarriak lagunduta. Zarzuela handiari omenaldia egiteko kontzertua izango da eta egitarauan honako hauek jaso dituzte: "Jugar co...


Grabatzaile bola jasoko du Roberto López Etxeberria disenatzaileak

Bihar "Etxeberria: lehen urtea" erakusketaren inaugurazioan emango dio alkateak

Barixaku arratsaldean, 19.00etan inauguratuko da Portalean "Etxeberria: lehen urtea" izenburuko erakusketa eta inaugurazio ekitaldian Miguel de los Toyos alkateak grabatzailearen bola emango dio Roberto López Etxeberria disenatzaile eibartarrari.
Et...


“Benetako saria, zuzenean jotzea da”

IMANOL UBEDA, Bide Ertzean

Euskal Herrian egiten den musikaren panoraman goi-goian dauden proposamen bi batuko dira bihar (barixakua) Coliseoan. Batetik, Bide Ertzean talde tolosarra, Don Inorrez azken lana aurkezten dihardutenak arrakasta osoz. Eta bestetik, Maite Arroitajaruregi arituko da Mursego bezala. 20.30etan hasik...


Suhiltzaileak Urkizuko etxe batera joan dira eguerdian

Gaur (eguena, hilak 12) eguerdian suhiltzaileen kamioi bi Urkizun izan dira, 7 zenbakiko dorrean, etxebizitza batean sua piztu delako. Esan dutenez, sukaldeko ke-erauzgailuak sua hartu du 10. pisuko etxebizitzetako batean. Zorionez, sua txikia izan da eta ez dute kamioiak erabiltzeko premiarik izan,...


Lan bilaketarako joerak lantzeko tailerra eguaztenean

Udalak eta Lanbidek hainbat taldeko tailer eskainiko dituzte Portalean (ikastaro gelan, 3. pisuan), 10.00etatik 13.00etara. Lehenengoa urtarrilaren 18an izango da, “Lan bilaketarako joera berriak” izenburupean. Tailerren batean parte hartu nahi duenak nahitaez 943 82 01 80 telefono zenbakian ...


Usartza Txistu Taldearen kontzertua bihar Bilboko Euskaldunan

Bihar (eguaztena, hilak 11) Usartza Txistulari Taldeak Bilboko Euskalduna Jauregian (A3 aretoan) kontzertua emango du, 20.00etan. Bilboko Udal Txistularien Bandako neguko denboraldiaren barruan kokatutako emanaldian. Sarrera librea da, aretoa bete arte. Bilboko txistulariek "euskal musika popularrar...


Bertso Egunerako sarrerak salgai

Urtarrilaren 28an Donostian ospatuko den Bertso Egunerako sarrerak salgai daude www.bertsosarrerak.eu atarian. 2012an Euskal Herriko Bertsozale Elkartea sortu zela 25 urte beteko dira eta urteurren hori izango da Bertso Egun...


"Aizkora Hotsak goi mendietan" dokumentala emango dute gaur Coliseoan

Gaur (martitzena, hilak 10) 19.30etatik aurrera "Aizkora hotsak goi mendietan" dokumentala ikusteko aukera izango da Coliseoan (sarrerak 3 euro balio du). Ernesto Ezpeleta "Bihurri" aizkolari eibartarrak eta Alex Txikon mendizaleak Pakistanera egindako bidaia kontatzen duen dokumentalaren proiekzioa...


Urtarrileko argazki erakusketak tabernetan

Hiru argazki erakusketa ipini dituzte ikusgai Klub Deportiboko Argazkilaritza Taldekoek. Hilaren 31ra arte Ainara Garcíaren "Euskal Herriko Txokoak" izenburukoa Portalea tabernan ikus daiteke, Oscar Blancoren argazkiak El Ambigú tabernan daude ikusgai...


Yoga ikastaroa emango dute ...eta kitto!n otsailetik aurrera

…eta kitto! Euskara Elkarteak hasiberrientzat oinarrizko yoga ikastaroa antolatu du. Otsaileko eta martxoko lau martitzenetan izango da (otsailak 7, 14, 21 eta 28 eta martxoak 6, 13, 20 eta 27) arratsaldeko 18.30etatik 20.00etara …eta kitto!-ren egoitzan. Izen-ematea zabalik dago (…eta kitto!-ren bu...


Giro paregabea Gureak lantegikoen bazkarian

Urteroko moduan, Urkizu inguruko elkarte gastronomikoek osatutako Auzokoak elkartekoek bazkari berezia prestatu zieten Gureak lantegikoei Errege egunaren bueltan: zapatuan izan zen bazkaria eta, bazkalostean, herriko denda, elkarte eta bestelakoek oparitutakoen zozketa egin zuten bazkarian parte har...


Harrera bero eta euritsua Hiru Erregeei

Magiaz jantzi zen herria atzokoan. Hiru Erregeak gurera heldu ziren atzo arratsaldean, eta ume eta nagusiek harrera beroa egin zien. Lehenik, Ipurua Kiroldegia goraino bete zen Ipurua dantza garaikide taldeko, Ipurua Gimnasia Erritmikako eta Eibarko Balleteko dantzak jasotzeko Hiru Erregeen begirada...


Jaime Urrutiak "Al natural" aurkeztuko du zapatuan

Zapatuan, hilaren 7an, Coliseo antzokian "Al natural" kontzertua emango du Jaime Urrutia musikariak, 22.00etan, Jai Productions enpresak Udalaren laguntzarekin antolatutako emanaldian. Gabinete Caligari taldeko ahotsa izan zenaren erronka berrienean Esteban H...


Napoka Iriaren kontzertua Donostiako Doka Antzokian

Datorren astean, urtarrilaren 13an Napoka Iriak kontzertua eskainiko du Donostiako Doka Kafe Antzokian (Errege zain, 20, Antigua), 20.30etatik aurrera, Physis Versus Nomos-ekin batera. Harrobialantzen<...


Hiru Erregeek Armeria Eskola lagun izango dute bihar

Meltxor, Gaspar eta Baltasar bihar bisitan etorriko zaizkigu, urteroko moduan herriko kaleetan kalejira egitera, baina aurten hainbat berritasun izango dira kabalgatan zein aurretik eskaini ohi den dantza erakustaldian. Izan ere, Lambretta gainean ailegatuko dira Ekialdeko hiru magoak eta kalejiran ...


43 film euskaraz eta doan sarean ikusgai

Urtarrilaren 15era arte egongo da martxan Eusko Jaurlaritzaren "Zinema Euskaraz"

Eusko Jaurlaritzaren Zinema Euskaraz ekimenari jarraituta, internet erabilita euskarazko filmak sarean, streaming bidez doan ikusteko aukera eskaintzen dute <...


Astelehenetik aurrera ordutegi berria izango du Pegorak

Astelehenean, hilaren 9an, ordutegi berria sartuko da indarrean Pegoran herritarren arretarako bulegoan. Aldaketaren ondorioz bulegoa zabalik egoteko ordu kopuruak gora egingo du (astero 9 ordu gehiago egongo da zabalik) eta, beraz, jendeari arreta hobea emateko moduan izango direla aurreikusi dute ...


Urte Berri On!

Urteroko martxari eutsita, aurten ere urte berriari ongietorria emateko Urkora igoera antolatu dute …eta kitto! Euskara Elkarteak eta Klub Deportiboak, Udalaren laguntzarekin. Aurten, baina, bada berritasunik: batetik Armeria Eskolak eta Asola Berri elkarteak ekitaldian kolaboratzaile izango dira, l...


XVII. Kirol Sariak banatu dira

Urteroko ohiturari jarraituta, gaur eguerdian ...eta kitto! astekariak antolatzen duen Eibarko Kirol Sarien edizio berri bat, XVII.a ospatu da Portalean. Ekitaldian, kirol modalitate bakoitzean taldeek izendatutako kirolariek saria jaso dute, 25 lagunek hain zuzen ere eta, horiekin batera, aurten le...


Gipuzkoa berrirantz (Martin Garitano Diputatu Nagusiaren gutuna)

Urtea amaitzear dagoen honetan, uste dut garaia dela, azken hilabeteotan bizi izandakoari buruz, eta datorren 2012ari buruz, zenbait aitorpen eta hausnarketa egiteko. Ekin diezaiogun, bada!
Iragan ekainetik, Gipuzkoako Foru Aldundiko gobernuaren ardura Bilduren esku dago, gipuzkoarrek hala ag...


Irene Iriondoren erakusketa Topalekun

Urtarrilaren 3ra arte egongo dira ikusgai Irene Iriondo Ermuan bizi den eibartarraren lanak Arrate Kultur Elkartearen Topaleku aretoan. Erakusketa zabalik egongo da ohiko ordutegian: hau da, lanegunetan, 19.00etatik 21.00etara arte; eta zapatu eta domeketan, eguerdiz, 12.00etatik 14.00etara et...


XVII. Eibarko Kirol Sariak

Eibarko Kirol Sarien XVII. edizioko ekitaldian kirol modalitate bakoitzean aukeratutako kirolariek eurei dagokien saria jasoko dute eta, horrez gain, Sari Berezia, Euskera Saria eta Sustapen Saria emango dira. Urtero lez, Gabon Zahar egunean (zapatuan) egingo den ekitaldia Portaleko areto nagusian b...


Jaiotzen inguruko erakusketa Untzaga jubilatu etxean

Atzo arratsaldean inauguratu zuten Gabonetako jaiotzen inguruko erakusketa, Untzagako jubilatu etxean (aretoan). Erakusketan hainbat elementu batu dituzte. Batetik, Francisco Pérez Guenagak sortutako 6 jaiotza panoramiko, tartean bueltaka dabilen bat eta Eibarko hainbat toki ezagun batzen dituen bes...


Merkadilloa tokiz aldatuko dute barrakengatik

Abenduaren 28an eta urtarrilaren 4an eta 11n, egunotan Urkizun eta Eibarko Txikiton dauden barrakak direla eta, eguazteneko merkadilloa tokiz aldatuko dute aste honetan eta baita hurrengoetan ere: Eibarko Txikito kalean izan beharrean Toribio Etxebarria kalean izango da eta Urkizu Pasealekuan izan b...


Guai parkeak gaur zabaldu ditu ateak, Armeria Eskolan

Gaur hasi eta urtarrilaren 31ra arte Armeria Eskolan martxan izango da Guai gabonetako haur parkea. Parke iraunkorrean 2-12 urte bitartekoentzat jolasak, zezen mekanikoa, Wiia, puzgarriak eta beste hainbat daude martxan. Horrez gain, eskulan, irati, makilaia, eskulan eta heziketa bialaren inguruko t...


Olentzero 17.00etan ailegatuko da Eibarrera

Olentzero 17.00etatik aurrera umeei opariak banatuko dizkie udaletxean eta 18.00etan, berriz, kalejiran irtengo da Pantxika astoak,Kaleetan Kantuz abesbatzak,J.B. Gisasola Musika Eskolako soinu ikasleek eta trikitilariek lagunduta. Kalejiraren ibilbidea honako izango da: Untzaga,
Calbetón, B...


Napoka Iriak kontzertua emango du gaur Areto tabernan

Bertso bereziekin osatutako errepertorioa eskainiko du Napoka Iriak gaur, (zapatua, hilak 24), gaueko 01.30etatik aurrera Areto tabernan Isasi kalean)....


Mankomunitateak 11’1 milioko aurrekontua onartu du

Debabarreneko Mankomunitateko Juntak eguaztenean onartu zituen ahoz batez 2012rako aurrekontuak. Mankomunitatean ordezkaritza duten PSE, Bildu eta EAJ alderdietako kide guztiek 11,1 milioi euro inguruko aurrekontua onartzearen aldeko botoa eman zuten. Eibar, Ermua, Elgoibar, Deba, Mutriku, Soraluze,...


Partida izendun osoa kendu diote UEUri

Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) gaur goizean Bilboko egoitzan egindako agerraldian, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailburuak, Isabel Celaak, UEUren zuzeneko dirulaguntza osoa kentzea erabaki duela salatu du. Gauzak horrela, egoeraren larritasuna azpimarratu dute U...


Euskal Liburutegi Digitala orain Hispanian

Juan San Martin Liburutegiak gaur bertan aditzera eman duenari jarraituta, Euskal Liburutegi Digitala orain Hispanan, interneten Artxibo Irekiak ekimenaren baitan dauden artxibategi, libur...


UEUk bihar agerraldia egingo du, Eusko Jaurlaritzan zuen dirulaguntza kendu izana salatzeko

Udako Euskal Unibertsitateak 1998. urtetik Eusko Jaurlaritzan zuen dirulaguntza kendu diotela salatuko du bihar (barixakua, hilak 23), agerraldi baten bidez. Prentsaurrek...


"Egun Magikoa" gaur EMGIrekin

Eibar Merkataritza Gune Irekiak, Gabonak gainean dauzkagula-eta, gaurko (eguena, hilak 22) jardunaldi berezia antolatu du, "Egun Magikoa" izenburuari jarraituta eta, horren harira, ekimenarekin bat egitea erabaki duten dendak ohikoa baino pare bat ordu geroago, gaueko 22.00etan itxiko dituzte, ohiko...


Matrallako Irratixa itxi egingo da

Erredakziora bidalitako ohar laburraren bitartez eman digute aditzera Matrallako Irratiko arduradunek irratia itxiko dutela eta, Legarreko musikarien egoitzatik 9 urtez FM-ko 102.8-tik musika eta bestelako saioak eskaintzen ibili ondoren, behin-betiko agur esan aurretik Eibarko irrati askeari materi...


Presoen artelanak Topalekuan ikusgai

Atzo asrratsaldean zabaldu zuten Topalekuan hilaren 23ra arte (barixakurarte) ikusgai izango den "Ametsen txokoan bizi naiz" izenburuko erakusketa, Mikel Zarrabe, Ibon Muñoa, Aniaiz Ariznabarreta eta Igor Maiora preso eibartarren lanekin. Inaugurazio ekitaldian bertan, gainera, erakusketari izenburu...


Ustekabek kalejira eskainiko du eguenean, Gabonak animatzeko

Eguenean, hilaren 22an, Ustekabe fanfarreak Eibarko kaleak alaituko ditu hiru orduz, kalejiran, Gabonak direla-eta. Ohiko martxari jarraituta, kalejira Estaziño kaletik abiatuko da eta handik Untzagaruntz joango dira kalejiran, Errebal, Julian Et...


Euriak ez zuen Abontzatomasak zapuztea lortu

Oraingoan eguraldia kalean egoteko egokiena ez izan arren, giro eder eta alaian eman zitzuten Abontzatomasen 7. edizioa atzo, Egigurentarreneko parkeko arkupeetan, asteburu osoan tarteka-marteka botatzen ibili zen euritik babestuta. Hala ere, antolatzaileek azaldu digutenez, "eguerdian herri osoa...


Martitzenean Ordenantza Fiskalak eta Errebalgo etorkizuna eztabaidatuko dituzte plenoan

Goizeko 09.30etan hasiko da ezohiko bilkura

Martitzenean, hilaren 20an ezohiko bilkura egingo dute udaletxean, pleno aretoan, 09.30etan hasita. Plenoan eztabaidatuko dituztenak jasotzen dituen gai-ordenak lau atal bereizten ditu eta lehenengo biak Kontu, Ogasun eta Ondare Lan Batzordetik egindako diktamenei lotuta daude: lehenengoan Bilduk et...


“Hobeto biziko ginateke Euskal Herri independientean”

OSKAR ARANTZABAL, ekonomilaria

Arrate Kultur Elkartearen, Nabarralderen eta Einabarren ekimenez "Independentzia ekonomikoaz" izeneko hitzaldia eskainiko du Oskar Arantzabal ekonomilari eibartarrak abenduaren 21ean 19.30etan Kultun.

-Euskal Estatu bat bideragarria ez denaren argudioa zabaldu izan da Euskal...


Bilduko zinegotziak presoen aldeko baraualdian

Aste honetan euskal presoen aldeko hainbat ekimen abiarazi dira herri askotan eta Eibarren ere horiekin bat egin dute Bilduko zinegotziek, gaur eguerdian (barixakua, hilak 16) udaletxearen ate parean egindako agerraldian azaldu dutenez: eguen arratsaldean, 19.30etan hasi eta gaur 19.30ak bitartean, ...


Gaur arratsaldean inauguratuko da Eibart artisauen azoka

Gaur (barixakua, hilak 16) 18.00etan zabalduko dute Eibart, Eibarko artisauek urtero Gabonak aurretik antolatzen duten azoka Eibarko Bizikleta Plazan ipini duten karpan. Zazpigarren edizioa betetzen duen azokaren inaugurazio ekitaldian Karmentxu Arrizabalagak parte-hartuko duela aurreratu dute antol...


…eta kitto!-ren Gabonetako otarra 1.491 zenbakiarentzat

Gaur goizean egin du …eta kitto! Euskara Elkarteak Gabonetarako otarraren irabazlea aukeratzeko zozketa eta saria eramango duen zenbakia 1.491 izan da (Eneko Silvak saldutakoa). Barixakuan (hilaren 16an) hasi eta 15 egunetan irabazlerik agertuko ez balitz, orduan ordezko zenbakia duenak (0035, Ainar...


Sua piztu da Arragueta kaleko 18. zenbakian

Gaur eguerdian (eguaztena, hilak 14) sua piztu da Arragueta kaleko 18. zenbakian, azken pisuetako batean. 13.00ak aurretik Ertzantza, suhiltzaileak eta udaltzainak bertan ziren. Segurtasun neurriak direla eta, trafikoa eten egin dute kalean, Bittor Sarasketa kaletik desbideratuta eta suhiltzaileek s...


Bilduk Errebalen inguruko eztabaida parte-hartzailea zabaltzea eskatu dio alkateari

Datorren astean ezohiko plenoan Errebalen parking pribatua egiteko proiektua onartzeko asmoa dutela ere aurreratu dute

Gaur (abenduak 12, martitzena) Eibarko Bilduk eskainitako prentsaurrekoan, Miguel de los Toyos alkateari Errebalgo erabileraren inguruko eztabaida abiarazteko eskaera egin diotela azaldu dute. Datorren asteko martitzenean, abenduaren 20an egingo den ezohiko plenoan eztabaidatzekoak diren gaien artea...


Pirritx eta Porrotx-en ikuskizunerako sarrerarik ez da gelditzen

Agortu dira Datorren zapatuan, abenduaren 10ean eta 11n, Eibarren eskainiko dituzten lau saioetarako sarrerak. Bertaratzen direnei gogoratu nahi zaie ez dela onartuko inor sartzea sarrerarik barik; aparkatzeko lekua izango da Firestone edo Autodisco enpresan, baina ahal izanez gero, trenez gerturatz...


Ospital berria egiteko lurren erosketa onartuta

Aldeko 11 boto eta kontrako 10ekin Eibarren Subakutuen Ospitala egiteko Otaolako lurren (Mendiguren y Zarraua zegoen tokian) erosketa onartu da gaur goizean Udal-plenoan. 4.954.000 eurotan tasatutako lurrak dira horiek eta Ospitalaren obrek 15.000.000 euroko kostua izango dute, 2013an hasiko direlar...


Txiki-parka martxan bihartik aurrera Ugan gimnasioan, EMGI-ren eskutik

Barixakuan ipiniko dute martxan Calbetón kaleko Ugan gimnasioan txiki-parka, Eibar Merkataritza Gune Irekiaren eskutik abiatuko den kanpainaren barruan: elkarteko bazkide diren dendetan erosketak egitean (20 euro gutxienez) banatuko dituzten bonoekin musutruk erabili ahal izango dute txiki-parka, or...


Mintzodromoarekin hasiko dira Euskararen Eguneko ospakizunak

Zapatuan egun osoan Gurasoak Berbetan Eguna ospatuko da Untzagan

Euskararen Nazioarteko Eguna gogoratuko da abenduaren 3an eta, hori ospatzeko, hainbat jarduera berezi antolatu dituzte Udalak, ... eta kitto! Euskara Elkarteak, Udal Euskaltegiak, AEK Euskaltegiak eta Eibarko Euskal Herrian Euskaraz-ek, Diputazioak eta Eibar Merkataritza Gune Irekiak babestuta. Egi...


Pirritx, Porrotx eta Marimotots-en "Zazpikoloroa" ikuskizunerako sarrerak salgai

El Tio Palancas, Gozoki eta e&m argazki-dendan eros daitezke, 7 eurotan

Abenduak 10ean (16.30etan eta 19.00etan) eta 11n (16.00etan eta 18.30etan) Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoak Hezkuntza Esparruan izango dira, "Zazpikoloroa" ikuskizun berria aurkezten. …eta kitto! Euskara Elkarteak antolatutako ikuskizunerako sarrerak 7 eurotan salgai daude El Tio Palancas (...


“Mugak abantail bihurtzen ikasi dut”

MARKOS UNTZETA, MUSIKARIA

Mississppi da Markos Untzetaren azken diskoaren titulua. Bluesa, gospela, countrya eta soula bezalako estiloak landuz, AEBtako ibaiak egiten duen ibilbidea jarraitzen du eibartarrak. Hilaren 16an, barixakua, Coliseoan aurkeztuko du lana 20.30etan bere herrikideen aurrean (3 euro).



San Andres egun jendetsua giro ederrean joan zen

Atzo giro ederrean joan zen San Andres eguna gurean (ikusi argazkiak hemen klikatuta). Eguraldia lagun, jende mordoa elkartu zen goizetik Untzaga eta inguruan San Andres azokak eta bere i...


 
Erabiltzailea Pasahitza