DATORKIGUNEA, GURE ETORKIZUNAREN GUNEA

Eusko Ikaskuntzako Gazteria Departamentuak erronka berri bat jarri dio bere buruari:

Zalantzaz betetako etorkizun bati EZINBESTEAN aurre egin behar diozuen guztiekin eta guztientzat elkarrekin topo egiteko gune bat sortu dugu, ETORKIZUN HORI PRESTATZEN joateko asmoz. Ei Gazte!-k sare SOZIAL, FISIKO ETA BIRTUALA sortu du, zazpi lurraldeetako gazteak eta askotariko diziplinak batuz, gaur egungo gizartearen erronkei buruzko eztabaida pizteko eta aztertzen ditugun problematikei erantzuteko ekintzak definitzeko.

Finean, zuek sortuko duzue zuen etorkizuna eta berrikuntza bide berriak lantzea komeni zaizue.

Horretan laguntzeko Datorkiguneak 2010-2011 ikasturtean ondorengo gaiak landu ditu:

Gazteen parte hartzea, bide berrien bila. Txostena argitaratua dago jada.
Gazteriak dituen arazo nagusien aurrean zer egin (Etxebizitza eta Langabezia)? Txostena argitaratua dago jada.

2011-2012 ikasturtean aldiz ondorengo gaiak landuko ditugu:

Berezko bizi balioak eraikitzen 2011 iraila-2012 urtarrila.
Txostena argitaratzear dago. Gizon eta emakumeak: genero sistema orekatu baterantz 2012 otsaila-2012 ekaina.

Euskal Herriko zazpi lurraldetako 40 gazteak hilean behin bilduko dira, aurretik egindako lanean oinarrituz, eta Eusko ikaskuntzak prestatutako gidoi bat jarraituz, arazo hauen inguruan diagnosi bat definitu eta proposamenak edota lan ildo posibleak aurkezteko xedez. Bilerak mugikorrak izango dira, hau da, Araban, Bizkaian, Gipuzkoan, Ipar Euskal Herrian eta Nafarroan burutzen ditu. 2011-2012 ikasturteko egutegia ezagutu nahi baduzu klikatu hemen.

AZKEN BERRIAK

Gizon eta emakumeak: proiektuen aurkezpena

2012-03-20

Pasaden apirilaren 17an Datorkiguneko 40 partaideak Miarritzeko ESTIAn elkartu ziren Gizon eta Emakumeen inguruko gaiari buruz eztabaidatzeko. Bertara emakume eta gizonen berdintasunaren aldeko lana egiten duten talde ezberdinen arduradunak gerturatu ziren haien proiektuak aurkezteko. Aurkezpena egin ondoren Datorkigunekideek aukera izan zuten arduradunei haien kezkak helarazteko.


Gizon eta emakumeak: genero sistema orekatu baterantz

2012-02-20

Aurreko gaiari amaiera eman ondoren, Datorkiguneko gazteek erronka berri bati ekin diote: gaur egungo genero sistema aztertu eta, analisia egin ondoren, gazteriari eredu berri bat eskeintzea. Lehenengo bilera otsailaren 18an ospatu zen Iruñeko CIVICAN gizarte etxean. Bertan ideia nagusi batzuk aztertu zituzten: sexua, rolak edo generoa bere besteak beste.


Eusko Ikaskuntza | Miramar Jauregia | Mirakontxa 48 | 20007 DONOSTIA

Garapena: HORREGATIK KOMUNIKAZIOA eta BIT&MINA