Itzuli orri nagusira Bidali hau

Euskararen Transmisioari buruzko II. Mintegia, bihar Eibarren

© cc-by-sa  Sustatu ¦ 2012-05-07 ¦ 13:25 ¦ hizkuntza-eskubideak

Bihar, maiatzaren 8an, Euskararen Transmisioari Buruzko II Mintegia izango da Eibarren, ...eta kitto! euskara elkarteak antolatuta. Hizkuntzaren transmisioa hain garrantzitsua izanik, ezibestekoa da alor hori aintzat hartzea, modu estrategikoan lantzea eta plangintzak definitzea. Gaiari sendotasunez heldu, eta mintegi baten bitartez, gaiaren inguruan dauden esperientzia eta praktika onak elkarbanatu eta ezagutzera emanez. Mintegia udaletako euskara teknikariei, irakaskuntzako irakasleei, aisialdi taldeetako ordezkariei, euskara elkarteetako kideei eta abarri zuzenduta dago.

Publizitatea

Euskararen Transmisioari buruzko II. Mintegia

  • Lekua: Portalea Kultur Etxeako Areto Nagusia
  • Eguna: Maiatzaren 8a, asteartea.
  • Ordutegia: 9:00-17:45
  • Prezioa: 20€, bazkaria barne.

Hizlariak eta gaiak:

  • Transmisoaren kontzeptuarekin bueltaka. Begirada bat gizarte antropologiatik. Jone M. Hernandez, Gizarte antopologian doktorea
  • Eman giltza: hizkuntza transmititzeko modurik naturalena. ALKARBIDE, Bizkaiko euskara zerbitzuen bilgunea
  • Irungo familietan euskararen ondorengoetaratzea sendotzeko plana. Irungo Euskara zerbitzua
  • Familia barnetegiak. AEK
  • Hizkuntza sustatzeko tailerra, gure esperientzia. Gemma Sangines Tallers per la Llengua.
  • Gurasoek nola, umeek hala? eta haurrek euskaraz egitea zertan datzan argitzen lagunduko diguten beste galderak. Paula Kasares, soziolinguistikan doktorea
  • Mahaingurua: Transmisoa denon erronka. Moderatzaile Jaime Altuna

Iaz izandako lehenengo edizioaren laburpena Lantalan eta Ahotsak webguneetan egin zuten, esate baterako.

Erantzun (klik zabaltzeko)

Publizitatea

Hizkuntza eskubideak

Euskaldun gisa zure hizkuntza eskubideak urratuta ikusi badituzu, honako zerbitzu hauetara jo dezakezu:

 

 Nabigatu euskaraz