Sustatu.com > bertsolaritzaBertsomovieda-n bozkatzeko aukera, Aste Santuaren amaiera arte© cc-by-sa Bertso movie da! ¦ 2012-04-04 ¦ 16:16 ¦ bertsolaritzaBertsoa eta ikusentzunezko bideoa uztartzen dituen Bertsomovieda lehiaketa aurrera doa. Dagoeneko zabalik dago bozketa eta milaka bisita jaso dituzte aurkeztutako lanek. Zein izango da lehenbiziko edizioko lehen saritua? Bozketa apirilaren 15era arte izango Bertsomovieda webgunean Guztia irakurri ¦ KomentatuAukeratu zure gustuko bideokopla!© cc-by-sa Praktikatu AEK ¦ 2012-04-01 ¦ 17:02 ¦ bertsolaritzaEuskal Herriko Bertsozale Elkarteak eta AEKren Mintzapraktika egitasmoak elkarlanean abiatu duten Bideokopla Lehiaketa amaitu da. Orain zure gustukoena aukeratzeko garaia da. Guztia irakurri ¦ KomentatuMartxoaren 31n jokatuko da Leitzan Bardoak 2012ko finala© cc-by-sa Nafarroako Bertsozale Elkartea ¦ 2012-03-26 ¦ 09:41 ¦ bertsolaritzaUrtarrilaren 27an abiatu zen Bardoak 2012, hamazazpi talderekin, ehundik gora parte-hartzailerekin. Orain artean 23 saio izan ditu Nafarroako taldekako bertso txapelketak eta Leitzako finalak borobilduko du talde guztiek egin duten lan bikaina. Beste behin ere, hitzordu hori bertsolaritzaren eta euskal kulturaren festa handia izanen da. Guztia irakurri ¦ KomentatuBarrikotea eta "Martxoan bertsoko" kanporaketa Igartubeiti Baserri Museoan© cc-by-sa Igartubeiti ¦ 2012-03-06 ¦ 14:37 ¦ bertsolaritzaIgartubeiti Baserri Museoak Barrikotea eta Martxoan Bertsoko kanporaketa antolatu du martxoak 10erako, Ezkio-Itsasoko udalaren, Yartu elkartearen eta Urretxu-Zumarragako bertso eskolaren lankidetzarekin. Guztia irakurri ¦ KomentatuAmets Arzallus eta Julio Soto bertsolaritzaz Stanforden© cc-by-sa J. I. Lopez de Luzuriaga, Stanford University ¦ 2012-02-21 ¦ 09:59 ¦ bertsolaritzaGaur, hilak 21, asteartea, arratsaldeko 5:15ean, bertsolaritzari buruzko ekitaldia egingo da Stanford Unibertsitatean (California, AEB), Amets Arzallus eta Julio Soto bertsolariak gonbidatu dituela. Saioaren aurkezle lanetan, bertako euskal hizkuntza eta kulturako irakasle den J. Iñaki Lopez de Luzuriaga arituko da Edit Leni literaturako doktore-gaiaren kolaborazioaz. Guztia irakurri ¦ 3 erantzunMartxan da Bardoak 2012, Nafarroako taldekako txapelketa© cc-by-sa Nafarroako Bertsozale Elkartea ¦ 2012-02-03 ¦ 12:45 ¦ bertsolaritzaTaldekako txapelketa berria abiatu da Nafarroan, Bardoak 2012. Apustua ez da nolanahikoa: 17 talde eta 99 parte-hartzaile, horietatik 51 bertsolari. Osotara, bi hilabete hauetan 24 saio eginen dira, Leitzan jokatuko den finala arte. Berez, otsailaren 3tik martxoaren 31ra luzatuko da Bardoak 2012, hala ere azken momentuan bertsolarien agenda arazoengatik lehen saioa urtarrilaren 27an egin zen, Etxarrin. Guztia irakurri ¦ Komentatubertsoa + irudia = bertsomovieda!© cc-by-sa bertsomovieda! ¦ 2012-01-20 ¦ 10:21 ¦ bertsolaritzabertsomovieda! lehiaketa abian da dagoeneko. Bertsoa abiapuntutzat hartuz, formatu berri bati sorrera eman zaio, bertsomovieari alegia. Irudia (mugimenduan ala finkoak) eta bertsoak (offekoa ahotsean, pantaila aurrean, pantailan idatzita...) uztartuz gero, edonork parte hartu dezake. bertsomovieda aurkezpena from bertsomovieda on Vimeo. Guztia irakurri ¦ KomentatuBertsotan, teknologiarekin jolasean© cc-by-sa Joseba Erremundegi ¦ 2011-10-27 ¦ 11:32 ¦ bertsolaritza*Duela astebete ETAk armak utzi zituela iragarri eta gutxira, bertso saio teknologiko bat gertatu zen Bilbon. Une berezi hori jaso du Joseba Erremundegik, eta hona ekarri dugu, bere baimenarekin.*
Guztia irakurri ¦ KomentatuGpuntua Telebista abian da sarean© cc-by-sa Gpuntua: Komunikazioa ¦ 2011-10-21 ¦ 15:23 ¦ bertsolaritzaGpuntua Telebista atala sortu berri du 2011ko Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako antolakuntzak, eta txapelketaren harira sorturiko hainbat ikus-entzunezko eduki landuko ditu www.gpuntua.com webgunean. Sareko telebista formatuan jaio da Gpuntua TB berria, eta txapelketa bukatu bitarte Gipuzkoako bertsogintzaren eta txapelketaren inguruko ikus-entzunezko hainbat eskegiko dira astez aste. Guztia irakurri ¦ KomentatuBertsolariak eta teknologia berriak, saio esperimentala gaur Bilbon© cc-by-sa Sustatu ¦ 2011-10-20 ¦ 11:00 ¦ bertsolaritzaBertsolarien saio esperimentala gaur Bilboko Alhondigan, teknologia berriek lagunduta, edo teknologia berriak bertsoek lagunduta. Amets Arzallus, Unai Iturriaga, Aitor Sarriegi eta Onintza Enbeita bertsolariek bertsoak inprobisatuko dituzten esperimentua, eta ikusleek aktiboki parte hartuko dute aldi berean teknologia berrien bitartez. 20.00etan Bastida aretoan, 8 euro.
Erref.:
Bertsolariak eta teknologia berriak, saio esperimentala gaur Bilbon (www.alhondigabilbao.com)
|
Gaiak
Azken erantzunak
|