Nafarroako Gobernuak agindu du zuzenbide ataria ekainean euskaratuta egongo dela

© cc-by-sa  Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea  ¦  2012-05-06 ¦ 12:12 ¦  hizkuntza-eskubideak

LEXNAVARRA Nafarroako Gobernuaren webgune ofizialeko atari publikoetako bat da, eta sorreratik (2007tik) gaztelaniaz bakarrik eskaini izan dute. Nafarroako udaletako langile askorentzat lan tresna garrantzitsua da webgunea; izan ere, lege aipamenak, lege eguneraketak eta abar bilatzeko erabili ohi dute. Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak (UEMA) bultzatuta, Nafarroako 54 udalek, mankomunitate batek eta bailara bateko batzar orokorrak eskaera egin diote Nafarroako Gobernuari edukiak lehenbailehen euskaratzeko, eta bi hilabete barru edukiak euskaratzeko konpromisoa lortu dute. Eskaera idatziz ez ezik aurrez aurreko bilera batean ere helarazi diote Nafarroako Gobernuari. 

Informazio gehiago nahi baduzu, jo ezazu UEMAren webgunera, albisteen atalera.

 

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Publizitatea

argIHIzkiak: argazkietan oinarritutako testu laburren lehiaketa

© cc-by-sa  Egizu elkartea  ¦  2012-05-06 ¦ 10:48 ¦  argazkia

ArgIHIzkiak literatura-lehiaketa berezia da. Getxoko 15 argazkilariren lanak proposatzen dizkizuegu, horietan oinarrituta, testu laburrak sortzeko. Bi aukera daude: sms bidez eta posta elektronikoz. Jasotzen ditugun testu guztiak erakusketa batean agertuko dira eta onenek 300 euroko saria jasoko dute. Animatu eta parte hartu!

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Paul Gallicoren "Elur-antzara" liburua, e-liburua eta, audioliburua, Hamaika Books argitaletxearen lehena

© cc-by-sa  Hamaika Books  ¦  2012-05-05 ¦ 14:54 ¦  liburuak

"Elur-antzara" Hamaika Books argitaletxe lehenengo liburua da, eta paperezko bertsioa, e-liburua eta audioliburua webgune honetan eskura daitezke. Maiatzaren 8a arte, liburuaren lehenengo kapitulua doan deskarga daiteke, e-liburu eta audioliburu formatuetan. Liburuaren trailerra ere prestatu dute.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Txillardegi, Jasone Osoro, Juan Luis Zabala, Concetta Probanza... Arrasateko 3. Literaturjauzietan

© cc-by-sa  AED  ¦  2012-05-05 ¦ 11:43 ¦  kultura

Juan Luis Zabalaren Gaztetxeak eta literatura hitzaldiarekin emango diogu hasiera datorren domekan AED euskara elkartearen 3. Literaturjauziei Arrasaten. Aurreko edizioetan bezalaxe, literatura jendeari gerturatzeko asmoz ondu dugu egitaraua. Komiki tailerra, Txillardegiren omenezko irakurraldia, 2. Bookcrossing-a... eta gehiago.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

"Oparipuinak" ttiklik.com webgunean!

© cc-by-sa  TTiKLiK! taldea  ¦  2012-05-05 ¦ 10:37 ¦  liburuak

...ipuin bat oparitu nahi al duzu?

...ipuin berezi bat, jasoko duenari bihotzean kili-kili egingo diona?

...harentzat sortutakoa, hari bereziki gustatuko zaiona?

..harentzako mezua daramana?

eta jakina, ezustean, hark ezer ez dakielarik, bestela akabo sorpresa!

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Euskal Herriaren egoera literaturaren bidez azaldua, Bartzelonako Euskal Etxeak antolatutako Literaldia 12 jaialdian

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2012-05-04 ¦ 15:26 ¦  kultura

Apirilaren 11az geroztik, martxan da Literaldia 12, Bartzelonako Euskal Etxeak antolatzen duen jaialdia, eta maiatzaren 12an amaituko da. Helburua literaturaren bitartez Euskal Herriaren gaur egungo ikuspegia eskaintzea da kataluniarrei. Hainbat ekimen antolatu dituzte horretarako, online eta offline.

Guztia irakurri ¦ Erantzun bat

Bigarren Blogs&Bikes topaketa bihar

© cc-by-sa  Mikel Lizarralde - Kisale  ¦  2012-05-04 ¦ 10:30 ¦  kirola

Bihar Donostiatik Arditurrirako ibilbidea egingo dugu bizikletaz bidegorrian zehar, lasai-lasai, paisaiaz gozatuz lagunartean. Irteera hau Kisale bizikleta-dendak antolatua dago eta egiten dugun bigarrena izango da, azaroan Elgoibarren egin genuen eta lehenengoa.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Book-trailer lehiaketa

© cc-by-sa  Literaturia  ¦  2012-05-04 ¦ 09:06 ¦  liburuak

Filmak promozionatzeko trailerrak grabatu egiten dira. Liburuak promozionatzeko ordea ez. Baina bide egokia izan daiteke liburuak promozionatzeko, ezta? Hori dela eta, liburu trailerren lehiaketa antolatu dugu Literaturia, Arrekikili eta Tximintx elkarteok.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Gipuzkoako Bertso Eskolen Eguna ospatuko da larunbatean Zumaian

© cc-by-sa  Gipuzkoako Bertsozale elkartea  ¦  2012-05-04 ¦ 07:52 ¦  bertsolaritza

Gipuzkoako Bertso Eskolen VIII. Eguna ospatuko da datorren igandean, maiatzak 6, Zumaian.Gipuzkoako Bertso Eskolen arteko harremanak sendotzea eta elkar ezagutzea izango da Egunaren helburu nagusia.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Euskarazko aldizkari berri baten munduratzea

© cc-by-sa  Hazi Hezi  ¦  2012-05-03 ¦ 16:21 ¦  hezkuntza

Euskarazko heziketa aldizkari berri batek argia ikusi du, HAZI HEZIk. Hik Hasi taldeak sortu du etxeko komunitateari zuzenduriko heziketa aldizkaria, gurasoei, aitona-amonei, familiei, hezitzaileei... haurren heziketan eta garapenean laguntzeko tresna izateko bokazioz.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Teknologia, auzolana eta euskara ardatz izango dituzte Andoaingo Eraldaketa Sozialerako Laborategian

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2012-05-03 ¦ 12:46 ¦  teknologia

Eraldaketa Sozialerako Laborategia egingo dute maiatzaren 12an Andoaingo Aita Larramendi ikastolan (Andoain tESL). Teknologia, auzolana eta euskara ardatz hartuta, ekintza, ekimen eta komunitateak ezagutu eta eztabaidatzeko laborategia izango da. EraldaLAB jardunaldien inguruko informazio gehiago aurkituko duzu hemen.

Erref.: Teknologia, auzolana eta euskara ardatz izango dituzte Andoaingo Eraldaketa Sozialerako Laborategian (eraldalab.net)
# ¦ Komentatu

Euskalerria Irratiak baditu milaka aurpegi

© cc-by-sa  Euskalerria Irratia  ¦  2012-05-03 ¦ 10:01 ¦  hedabideak

Euskalerria Irratiak baditu milaka aurpegi: Patxi Puñal, Ana Valencia, Igor Ijurra, Mikel Urmeneta, Estitxu Fernandez, Abel Barriola... Izan ere, orotara, Nafarroako gizarteko 19 ordezkariren aurpegiak ikus daitezke Euskalerria Irratiaren alde sortu berri dugun bideoan. Denon artean, Euskalerria Irratiaren erretratu ederra osatzen dute. Hartan argi geratzen da gure komunikazio proiektuak duen sostengu zabala, askotarikoa, bizia.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Stop motion animazioa, Facebooken kargatutako irudien bitartez

© cc-by-sa  Josu Mendicute  ¦  2012-05-03 ¦ 09:24 ¦  marketina

Volkswagen auto etxeak Stop motion bat egin du auto bat iragartzeko. Stop motion bat zera da: objektu baten argazkiak fotogramak balira bezala elkartuta, bideo-efektua lortzea, duela 3 urte Sustatun azaldu bezala. Volskwagenek, bideo ediziorik gabe, argazkiak ordenaturik igo ditu orrialde batera, eta irudi gainean klik eta klik eginez lortzen da efektua. Ikusteko, sartu eta probatu Facebook irudiaren gainean klik eta klik eginez.

Erref.: Stop motion animazioa, Facebooken kargatutako irudien bitartez (www.facebook.com)
# ¦ Komentatu

Museoarekin sareratu!

© cc-by-sa  Igartubeiti  ¦  2012-05-02 ¦ 14:35 ¦  ingurumena

Zein da gaur egun museoen funtzioa? Nola erantzuten die museoek gizartearen eskaerei, inguruko aldaketei, teknologia berrien bilakaerari? Igartubeiti Baserri Museoak Museoen Nazioarteko eguna ospatzeko, "Museoarekin sareratu" izeneko egitasmoa ipini du martxan, teknologia berrien bitartez, zure parte hartzea sustatzeko asmoz.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Ariola Eguna, larunbatean Zarautzen

© cc-by-sa  Ariola Kultur Ekimena  ¦  2012-05-02 ¦ 13:42 ¦  kultura

Ariola Eguna ospatuko dugu larunbat honetan Zarautzen, herriko artista guztiak kalera eta herrira atera nahian. Zarautzen egon badaude kultur adierazpenerako baliabideak, baina ez dira nahikoak eta denak sakabanatuak daude: horregatik antolatu dugu Ariola Eguna. Herriko hainbat lekutan ekintza eta tailer ezberdinak antolatu ditugu, besteak beste, serigrafia, sormen eta graffiti tailerra, nekazaritza ekologikoaren tailerra eta antzerki eta zirku tailerra.

Guztia irakurri ¦ Erantzun bat

Internet eta hizkuntza aniztasunaren sustapena, hainbat herritako kasuak aztergai Bilbon mintegi batean

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2012-05-02 ¦ 12:14 ¦  internet

Datorren maiatzaren 17an, ostegunarekin, jardunaldia izango da Bilbon: Internet eta hizkuntza aniztasunaren sustapena. UPV/EHUren Munduko Hizkuntza Ondarearen UNESCO Katedrak antolatua, Euskal Herriko eta atzerriko errealitateak ezagutuko ditugu, eta kanpoko kasu horien artean, Gales, Aragoi, Asturias, Zeelanda Berriko maorien kasua, Mexikoko hizkuntzak, Frisia... Sarrera librekoa izango da mintegia.

Guztia irakurri ¦ Erantzun bat

Javier Etxebeste, Betor hitzaldian: argia dago tunelaren amaieran

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2012-05-02 ¦ 11:26 ¦  internet

Javier Etxebeste Nestoria etxe-bilatzailearen sortzaileak hartu zuen hitza joan den ostegunean laugarren Betor hitzaldian, Deustuko Unibertsitatean (Donostia, Gipuzkoa). Londresen du Nestoriak egoitza nagusia, baina Espainian, Alemanian, Italian, Australian, Frantzian, Brasilen eta Indian ere lan egiten du. Yahoon ibili zen Nestoria sortu aurretik, eta bietako esperientziak partekatzeaz gain, egungo krisia eta etorkizunera begirako ikuspegi baikorra eskaini zuen Etxebestek.


Argazkiak.org | Betor. Javier Etxebeste © cc-by-sa: codesyntax

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Hodeietan liburua argitaratu du Elhuyarrek

© cc-by-sa  Elhuyar Fundazioa  ¦  2012-05-01 ¦ 10:49 ¦  zientzia

Hodeietan (gazteentzako narrazio zientifikoko liburua) argitaratu berri du Elhuyarrek. Obra hau narrazio zientifikoa da, 12-16 urteko gazteei zuzendua eta 2011ko CAF-Elhuyar sarietan, irabazle izan zen “Gazteei zuzendutako zientzia-narrazioak” kategorian.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Etnografiatik euskararen jatorrirantz

© cc-by-sa  Euskararen Jatorria Elkartea - Aitor Zugasti  ¦  2012-05-01 ¦ 10:44 ¦  hizkuntza

Datorren maiatzaren 12an, Euskararen Jatorriaren 7. Biltzarra egingo dugu Diman, oraingoan, etnografia ardatz hartuz eta alor honetatik hizkuntzalaritzarako egin diren ekarpenei buruzko gogoeta eginez. Helburua hizkuntzaren historia ahalik eta puntu gehienetik ikustea da, eta horretarako iaz landutako genetikatik aurten ikusiko den etnografiara pasatuko gara, etorkizunean historia eta arkeologia ere lantzeko itxaropena dugularik.

Julio Caro Baroja eta Aita Barandiaran, Ataunen.
GureGipuzkoa.net | Julio Caro Baroja eta Aita Barandiaran, Ataunen. © CC BY-ND: Koch Arruti, Sigfrido

Guztia irakurri ¦ 2 erantzun

Espainian demokrazia balego Euskal Herriarentzako...

© cc-by-sa  Bittor Hidalgo - Donostia  ¦  2012-04-30 ¦ 16:53 ¦  politika

...Espainiako ejertzitoak ez luke ospatuko, herrian bertan, berriro armak eskuan orduan bezala, Elgetako herria armaz odoletan hartu izana orain dela 75 urte, orduan erail eta bortxatutako herritar gizon eta emakume haien ondorengo zuzenen aurpegian bertan barrez, gure memoriaren gainean txiza eginez.

Guztia irakurri ¦ 2 erantzun

«« Artikulu berriagoak Artikulu zaharragoak »»

Publizitatea

 Nabigatu euskaraz