Kabia: espazio kreaktiboa. Zer da?

Espazio Kreaktiboa

Errenteria egiteko modu berri eta berritzailea da. Bertan, herriko eragile eta interesa duen herritar orok hartuko du parte, denei irekia den espazioa baita. Kreatiboa da, berria delako eta sortzea duelako helburu. Aktiboa da, berritzailea eta parte-hartzailea delako.

KABIA bera Pontika auzoan dagoen orube batean (Barandiaran parkea izango denean) jarriko dugun egitura arkitektonikoa izango da, 30×15 metroko azalera edukiko duena. Egitura horren pean egongo da KABIA, sormen eta elkarlanerako espazioa. Egitura bera lauzpabost hilabetez egongo da jarrita, baina Kabia iraunkor izateko bokazioz jaio da.

Lan horretan, bi gauza egingo ditugu: batetik, degradatua dagoen gune bat eraldatuko dugu auzotarrekin batera, hiriarentzat erabilgarri izango den leku bihurtu arte.

Bestetik, errenteriarrok, gure arteko elkarlanean, hiria egiteko beste modu bat martxan jar daitekeela erakutsi nahi dugu, oinarritik abiatu eta oinarrira iritsiko dena. Partehartzea, berdintasuna, eraldaketa, ahalduntzea, berrikuntza, eduki libreak edo auzolana izango dira Errenteria beste modu batera eraikitzen hasteko tresnetako batzuk.

Sustatzaileak

Donostia 2016, Arkitektura Kolektiboak eta Errenteriako Udala dira Kabia Espazio Kreaktiboa proiektuaren hasierako sustatzaile; eta hasierako direla azpimarratu beharra dago, ikusiko den moduan, errenteriar guztiak direlako proiektu honen benetako eragile eta benetako egile.

Arkitektura Kolektiboak taldea arkitekturaren inguruan lanean ari diren hainbat talderen bilkura da. Bertan M-etxea, Straddle3, Todo Por la Praxis, Toki, Lur paisajistak eta Landare taldeak biltzen dira. 2006an jaio zen, nagusiki Donostiako arkitektura eskolako irakasle eta ikaslez osatutako kolektibo gisa. Talde honek hiriko guneak arkitekturaren begiradatik modu proaktiboan ikertzen ditu. Bide horretan, erabili gabeko espazioen eraldaketara bideratuta dauden ekimenak antolatu eta garatzen ditu bereziki.

Donostia 2016 gipuzkoarrontzat eta Euskal Herriko gainerako lurraldeentzat berebiziko garrantzia duen proiektua da. Errenteriak bere ekarpena egin nahi dio ekimenari, bertan sustatzen diren elkarlana, parte-hartzea eta kultur eredua erabat ezkontzen direlako Kabia Espazio Kreaktiboak xede dituen balioekin. Elkarlana bultzatzeak, bi ekimenok elkar aberasteko balioko duen zalantzarik ez dugu.

Bilkura Merkatuzarren

Apirilaren 21ean, larunbata, nahi duten hiritar guztiak bilera batetara deituta daude 9:45etik aurrera Merkatuzarren. Bilkura honen helburua, hiru aste geroago, maiatzaren 11n, irekiko den Kabia Espazio Kreaktiboa abian jartzea izango da. Bilkura horretan hainbat lantalde osatuko dira Kabia Espazio Kreaktiboan lanari ekiteko:

Lantaldeak

  • Elkarbizitza
  • Kultura eta sormena
  • Teknologia berriak
  • Hirigintza

Lantalde hauetako eragile eta protagonistak errenteriarrak izango gara. Erabat irekita daude, eta guztion partehartzea eskatzen dute: proiektuak, ideiak, proposamenak, asmoak eta iritziak beharrezkoak dira. Eta hori bezain garrantzitsua dena: elkarlanean, proiektu eta ideia horiek errealitate bihurtzeko lanean hasiko gara.

Apirilaren 21eko bilkuraren egitaraua

09:45ean: Harrera Merkatuzarren

10:00etan: Proiektuaren azalpena Julen Mendoza alkatea eta M-etxea arkitektoek

10:30ean: Lantaldeetan banaketa.

11:30ean: Atsedena.

11:45ean: Lantaldeen bigarren bilkura.

12:30ean: Denak berriz elkartzea.

13:00etan: Amaiera.

 

Kabiaren irekitzea

Maiatzaren 11n egingo dugu irekiera ekitaldia. Bertara komunikabide guztiak zaudete deituta.

 

6 Responses to Kabia: espazio kreaktiboa. Zer da?

  1. komunikazioa 2012/04/20 at 23:08 #

    Mila esker Santi, hori da helburuetako bat, herriko eragileak eta herritarrak proposamen eraldatzaileekin elkarlanean jartzea. Guztion artean egingo dugu Kabia!

Trackbacks/Pingbacks

  1. Kabia Espazio Kreaktiboaren muntai lanak hasi dira | Errenteria Herri Bizia - 2012/05/07

    [...] Kabia Espazio Kreaktiboari buruz gehiago jakiteko sakatu hemen. [...]

  2. Kabia Espazio Kreaktiboaren irekiera ekitaldia ostiralean ospatuko da | Errenteria Herri Bizia - 2012/05/09

    [...] Kabia Espazio Kreaktiboaren ibilbide sortzaile eta parte hartzailea ostiralean hasiko da, Barandiaran Plazan (Pontikako auzoan), burutuko den irekiera ekitaldiarekin. [...]

  3. Zintzilik irratia » Kabia espazio kreatiboa ostiralean martxan - 2012/05/10

    [...] +: http://herribizia.errenteria.net/2012/04/19/kabia-espazio-kreaktiboa-zer-da/ Share| Posted by: Erretegia in Erretegia Comments (0) Etiketak: auzoak, Kabia, kultura, Orereta, [...]

  4. Gaur irekiko dute "Kabia" espazio kreaktiboa Errenterian - Sustatu.com - 2012/05/11

    [...] Kabia Espazio Kreaktiboaren ibilbide sortzaile eta parte hartzailea gaur hasiko da, Barandiaran Plazan (Pontikako auzoan) [...]

  5. Kabia Espazio Kreaktiboa martxan da | Errenteria Herri Bizia - 2012/05/12

    [...] Kabia Espazio Kreaktiboaren ibilbide berritzaile eta sortzailea abian da. Pontikako Barandiaran Plazan, herritarren parte-hartzea sustatu eta etorkizuneko Errenteriaren oinarriak ezartzeko asmoa duen espazio hau inauguratu zuten atzo. [...]

Utzi erantzuna