BageraNet BageraNet
Bagera logoa

Karpeta Bagera
Karpeta Donostiako Ziberteka
Karpeta Irutxulo
Karpeta Gaztezulo
Karpeta Albisteak
Karpeta Loturak
Karpeta Non Zer
Jaso ezazu
Bageranet Albistegia
posta elektronikoz


Irutxuloko Hitza
  BAGERA    ZIBERTEKA    IRUTXULO    GAZTEZULO    ALBISTEAK    LOTURAK    NON ZER 
 [ Bageranet ] 2012ko Maiatzak 13 
Euskara Mintzodromoa Martutenen
BAGERA Elkartea 2012-05-08 / 08:45

Maiatzaren 13an Mintzodromo berezia antolatuko da Martutenen Olatu Talka dela eta, goizeko 11:45ean izango da Arantzazuko Ama ikastolan. Goiz horretan Urumeako ibai ertzean ekitaldi ugari antolatuko dira, animatuz gero jarri gurekin harremanetan.



Albiste honek ez du jarraipenik. Hemen dago artxibatuta.

Euskara AUZOKO afari tailerra
BAGERA Elkartea 2012-04-26 / 16:40

Urte eta erdi bada AUZOKO egitasmoa Antiguan martxan jarri genuela. Euskararekin jolastuz eta ludikotasunaren bitartez, euskaraz ez dakiena euskarara hurbildu eta hizkuntza desberdinetako herritarrak harremanetan jarri nahi ditugu. Gure ustez, harreman zuzenaren eta hurbiltasunaren bidea dira beste hizkuntzetako hiztun helduak euskarara hurbiltzeko erarik onena.

Hori horrela, ...
Irakurri gehiago...

Euskara 1200-1512 Deuseztatu ezin izan duten oroimena
BAGERA Elkartea 2012-04-26 / 16:36

BAGERAren Asteazken Kulturala

Eguna: Maiatzak 9

Ordua: 19:30

Lekua: San Telmo Museoa (Donostia)

Hizlariak: Patxi Abasolo (1512-2012 Nafarroa Bizirik) eta Idoia Arrieta (Sustraiak Taldea)

Antolatzaileak: BAGERA Elkartea

Euskaldunak aspalditik bizi ziren Pirinioen bi aldeetan. Erromatarrek euren berri eman zuten. Erromatar Inperioaren gainbeheraren ...
Irakurri gehiago...

Euskara Jantzi EUSKARA!
BAGERA Elkartea 2012-04-26 / 16:14

Maiatza euskaraz janzteko ekitaldiz betea datorkigu. Euskararen normalizazioaren bidean euskaldunon komunitatea gure hizkuntzaren inguruko teoriez, lanez, kezkaz eta abar hitz egin eta gure burua janzteaz ezinbestekoa iruditzen zaigu aurrera begira pausu sendoak emateko. Beraz, hementxe dituzue maiatzerako hiru zita interesgarri eta garrantzitsu: Informazio gehiagorako jarri gurekin ...
Irakurri gehiago...

Euskara MAIATZEAN MINTZODROMOAK
BAGERA Elkartea 2012-04-25 / 09:05

Maiatzaren 3an eta 13an mintzodromoak antolatuko ditugu. Maiatzaren 3an San Telmo musoean lau txanda izango dira, 10:00etan, 11:00etan, 16:00retan eta 17:00etan.

Maiatzaren 13an, igandean, berriz, Martuteneko parkean izango da Olatu talka programaren barruan eta Martuteneko auzo elkartearekin eta Donostiako Euskara Zerbitzuarekin elkarlanean. Txanda ...
Irakurri gehiago...

Euskara Arantzazura irteera
BAGERA Elkartea 2012-04-24 / 09:14

Apirilaren 28an, Euskal Herriaren bihotzean dagoen Arantzazura irteera antolatu dugu. Arantzazu Aizkorri- Aratz natur parkean dago, eta bertatik bertara ezagutzeko aukera izango dugu Peio Zabala gidariren eskutik. Pello Zabala Arantzazuko artea eta naturaz arituko zaigu bereziki eta ikus-entzunezko bat ikusteko aukera ere izango dugu. Arantzazun bertan bazkalduko dugu Sindika ...
Irakurri gehiago...

Euskara IRIKI ATIA
BAGERA Elkartea 2012-04-23 / 10:09

Donostiako AEK-k doakoak izaten diren ikastaro, tailer eta saio monografikoak antolatzen ditu, euskara ikasleak eta euskal hiztunak harremanetan jartzeko asmoz. Saio irekiak dira, eta edonork parte har dezake. Ikastaro bakoitzean 15-20 lagunek hartzen dute parte, eta lekua mugatua denez, izena aurrez eman beharra dago.

Apirilean, Mihiluze jolasarekin ondo pasatzeko aukera izango duzu ...
Irakurri gehiago...

Bestelakoak Apirileko Elkarrizketa Filosofikoa
BAGERA Elkartea 2012-04-18 / 13:07

NOIZ: Apirilaren 23an, arratsaldeko 19:00etatik 20:30era.

NON: URRATS EUSKALTEGIAN, Amezketarrak,14 kalea.

Eztabaidatzeko gaia: Boterea, gizartea eta gizabanakoa. Nola finkatzen den mikroboterea (irakasle-ikasleak, neska-mutilak, andra-gizonak…)

Oinarria: Pierre Clastres-en “Antropologia Política” liburutik 6. eta 7. atalak. (LIBERTAD, ...
Irakurri gehiago...

buber saria
Mattin
© Mattin

BERRITASUNAK
Donostiako loturak
Gipuzkoako loturak
Herri aldizkariak
New York-ekoari buruzkoak (ingelesez)
O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O
  Hasierara   hasierara   

Bagera.net © Bagera, Donostiako Euskaltzaleen Elkartea
Katalina Eleizegi 36, behea; Donostia 20009 | Telefonoa: 943467181 - Faxa: 943446532
e-posta: idazkaritza@bagera.net | Webgune honi buruz: Kontsultak - Kredituak
Orri honen kokapena: http://www.bagera.net/Bageranet
Gipuzkoako Foru Aldundia Webgune hau Gipuzkoako Foru Aldundiak lagundutako ekimena da.