“Diglosiaren purgatorioaz. Teoriatik tiraka”

2012/05/08

Heldu den maiatzaren 16an izanen den Karrisolasa ekimenaren saio berrian Mikel Zalbidek Bat Soziolinguistika aldizkarian (79-80) idatzi zuen artikuluaren pasarte bat izango dugu oinarri.

Maiatzeko Karrikan Txantreako Euskaldunon Biltokiren 10. urteurrena

2012/05/03



Kalean da jada maiatzeko Karrika aldizkaria eta oraingoan buletina berari buruzko informazioa helarazten dizuegu, izan ere hemendik aitzina etxean paperezko formatuan jaso nahi dutenek laguntza piska bat eman beharko baitigute bidalketa gastuei aurre egiteko aukera izan dezagun. PDF formatuan ere jasotzeko aukera izanen eta eta musutruk, baina hori guztia, esan bezala, maiatzeko Karrikan aurkituko duzue.

Katalunia ez da Euskal Herria baina…

2012/04/23

Apirilaren 18an. Karrisolasaren saio berria izan genuen, “Katalanaren aldeko estrategia berriak” gaiari helduz. Josep-Anton Fernàndez adituak UDALTOP jardunaldietan (Lasarte, 2011) aurkeztu zuen txostena izan genuen oinarri. Ohikoa dugun bezala Karrisolasan topatu ginenok saio bete, bizi eta atsegina osatu genuen. Sortu ziren, besteak beste, datozen eztabaidak, gaurkoan hona dakartzagunak, guztion arteko hausnarketa eta eztabaidarako.

Garabide elkartea apirileko Karrikan

2012/04/10

Primaderako lehenengo alean Garabide elkartean kolaboratzaile dabilen Alberto Barandiaran Iruñean bizi den kazetariari egin diogu elkarrizketa eta, horrekin batera, beste hainbat eduki interesgarri ekarri aurkezten ditugu. Karrika jada kalean da, baina zure posta elektronikoan jaso nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta lehenbailehen helaraziko dizugu.

Hurrengo Karrisolasan “Katalanaren aldeko estrategia berriak” hizpide

2012/04/04

Apirilako Karrisolasa ekimenaren saio berrian Josep-Anton Fernàndez adituak UDALTOP jardunaldietan (Lasarte, 2011) aurkeztu zuen txostena izango dugu oinarri. Egileak azaltzen du Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak sortu duen azken txostena.

Lubakiak eta zubiak

2012/04/02

Iruñeko Karrikiri elkarteko kideok J.Carlos Moreno Cabreraren “Norberaren hizkuntza bestearenaren gainetik dagoela aldarrikatzea da nazionalismoa” testua gure Karrisolasan aztertu ondoren berri antologikoak gertatu dira.

“Hizkuntza politika eraginkorraz” Kontseiluko Txostenaren inguruan solastutakoak

2012/03/20

Martxoaren 14an. Karrisolasaren saio interesgaria izan genuen, “Hizkuntza politika eraginkorraz” gaiari helduz. Xabier Mendiguren Bereziartuak Jakin aldizkariko 187. alean idatzi duen artikulua eta Kontseiluak izen bereko txostena aztertuz. Ohikoa dugun bezala KARRISOLASAN topatu ginenok saio bete, bizi eta atsegina osatu genuen. Sortu ziren, besteak beste, datozen eztabaidak, gaurkoan hona dakartzagunak, guztion arteko hausnarketa eta eztabaidarako.

Iruñeko Arturo Campion euskaltegiaren 40. urteurrena martxoko Karrikaren protagonista

2012/03/07

Arturo Campion euskaltegiaren 40. urteurrena

Urtearen hirugarren hilabeteak protagonista nagusia dakar Karrika aldizkariko orrialdeetara, izan ere aurten 40 urte betetzen baitira Euskal Herriko lehenengo euskaltegia zabaldu zenetik, alegia Iruñeko Arturo Campion euskaltegia. Hori dela eta, haren zuzendaria den Sagrario Alemán euskaltzainari elkarrizketatxoa eginen diogu. Zorionak eta aunitz urtez!!!

“Hizkuntza politika eraginkorraz”

2012/03/06

Heldu den martxoaren 14ean Karrisolasa ekimenaren baitan Xabier Mendiguren Bereziartuk JAKIN aldizkariaren 187. alean argitaratutako artikulua hartuko dugu oinarri.

Pello Elzaburu eta Raul Urbeltz dendako saridunak

2012/03/01

Karrikiri elkartearen dendan erosteak gure elkarteak bideratzen dituen egitasmoetan laguntza emateaz gain, saria ere badu eta urtarrila eta otsaila partean Xabier karrikako gure saltokitik pasatako bezeroen artean, Pello Elzaburu eta Raúl Urbeltz izan dira saria eraman dutenak.

Iruñeko UdalaEusko JaularitzaUdalbide-Udalbiltza